Hiri kondaira: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
10. lerroa: 10. lerroa:
* [[Japoniar greba]].
* [[Japoniar greba]].
* [[Walt Disney]]ren gorpua nonbait kriogenizatuta gordea omen dagoela.
* [[Walt Disney]]ren gorpua nonbait kriogenizatuta gordea omen dagoela.
* Gauez argirik gabe eta erabateko iluntasunean errepideetan zehar doan auto beltza. Berekin topo egin eta argi luzeak botatzen dizkioten autoei atzetik jarraitutzen omen die, biktimen edo jarraitutakoen autoa errekinik gabe bazter batean gelditu eta auto beltzean doazenek harrapatu eta erahil egiten omen dituzte.
* Bihurguneko neska. [[Euskal Herria]]n nahiko ezaguna den hiri kondaira, [[Gipuzkoa]]ko [[Deba]] udalerriko errepide batetako bihurgune batean agertzen omen zelako kontakizunak baitaude. Neska hau auto gidariei gauez agertzen omen zitzaien, eta hain justu ere aurrez bihurgune horretan auto istripu batean hiltakoa omen zen.


[[Kategoria:Literatura]]
[[Kategoria:Literatura]]

22:49, 23 iraila 2010ko berrikusketa

Hiri kondaira edo hiri mitoa egungo gizarteko folklore antzeko istorioen multzoa da. Nahiz eta hedatzen dituztenen aburuz benetakoak diren, oro har ez dute errealitatearekiko oinarri sendorik, jeneralean gehiegituta eta distortsionatuta baitira. Hala ere, horrek ez du esan nahi, berez, hiri kondairak gezurrezkoak direnik. Izena gorabehera, hiri kondairak ez dira, halabeharrez, hirietan sortuak. Termino hori erabiltzen da kondaira moderno horiek eta industrializazio aurreko garaietako elezaharrak bereiztearren.

Hiri kondairaren kontzeptua ikertzen lehena Edgar Morin izan omen zen La Rume d'Orléans liburuan 1969an. Jan Harold Brunvand irakasle estatubatuarrak 1979an hiri legenda erabili zuen. Bere liburuan (The Vanishing Hitchhiker: American Urban Legends & Their Meanings), Brunvandek azaldu zuen kondairak, mitoak eta folklorea ez dela bakarrik gizarte primitiboetan edo tradizionaletan soilik suertatzen, baita gizarte industrializatuetan eta modernoetan ere. Bigarrenik, argudiatu zuen egungo kultura modernoari buruzko ikasbideak lor daitezkeela horrelako mitoak ikertuta.

Hainbat hiri kondaira

  • Txinako Harresi Handia espaziotik ikusgai izatea.
  • Zelatatu eta anestesiatu ondoren, giltzurrun bat gabe esnatzea.
  • Sekretuan Kubara joan ziren ehiztariak, emazteak ehizetara joan zirelakoan.
  • New Yorkeko estoldetan krokodilo handiak bizi izatea, jabeek komuneko kazolatik txikiak zirenean bota ondoren.
  • Japoniar greba.
  • Walt Disneyren gorpua nonbait kriogenizatuta gordea omen dagoela.
  • Gauez argirik gabe eta erabateko iluntasunean errepideetan zehar doan auto beltza. Berekin topo egin eta argi luzeak botatzen dizkioten autoei atzetik jarraitutzen omen die, biktimen edo jarraitutakoen autoa errekinik gabe bazter batean gelditu eta auto beltzean doazenek harrapatu eta erahil egiten omen dituzte.
  • Bihurguneko neska. Euskal Herrian nahiko ezaguna den hiri kondaira, Gipuzkoako Deba udalerriko errepide batetako bihurgune batean agertzen omen zelako kontakizunak baitaude. Neska hau auto gidariei gauez agertzen omen zitzaien, eta hain justu ere aurrez bihurgune horretan auto istripu batean hiltakoa omen zen.