Antzinaroa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: bg:Древност Aldatua: es:Historia antigua
t robota Erantsia: tr:İlk Çağ
83. lerroa: 83. lerroa:
[[sv:Antiken]]
[[sv:Antiken]]
[[th:สมัยโบราณ]]
[[th:สมัยโบราณ]]
[[tr:İlk Çağ]]
[[vi:Thời kỳ cổ đại]]
[[vi:Thời kỳ cổ đại]]
[[zh:古代史]]
[[zh:古代史]]

07:28, 24 iraila 2010ko berrikusketa

Agrigento: Adostasunaren tenplua

Antzinaroa, Europako historian, Historiaurre eta Erdi Aroaren artean Mediterraneo inguruan garatutako zibilizazioen garaia da. Idazkerak ematen dio hasiera garai honi, K. a. IV. milurtekoan Egipton eta Mesopotamian sortu baitzen. Eskuarki, amaitzeko data Erromatar Mendebaldeko Inperioko azken enperadorearen erorketa izaten da: K. o. 476. Dena den, hainbat historialarik data hori mugitzen dute aurrera edo atzera (K. o. 300-600 artean).

Antzinako Grezian eta Erroman Europako lehendabiziko zibilizazio letradunak izan ziren. Garai horietan, gaur egun Europako sustraiak sortu ziren: Greziakoak dira ezagutzen ditugun filosofia, artea eta historia bera ere; erromatarrak, berriz, zuzenbidea, alfabetoa eta hizkuntza andana (hizkuntza erromantzeak hain zuzen ere) besteak beste. Gainera, garai horietan kristautasuna hasi zen hedatzen. Prozesu motela eta luzea izan arren, urte askotan Europako ikurretako bat erlijio hori (edo erlijio horren mota bat) bilakatu zen.

Erromatar Inperioa Mediterraneo inguruko lurraldeak batu zituen, Europan egungo Portugaldik Turkia arte. K. o. lehendabiziko bi mendeetan ez zuen etsai arriskutsurik ezagutu, eta mugen barruan bakea (Pax Romana) ezarri zen. Hala ere, barneko borrokak eta kanpoko inbasioak zirela medio, Europako Mendebaldean Erromako boterea desagertu zen. Ekialdean, Konstantinopolis hiriburua, Inperioak segi zuen beste milurteko bat gehiago.

Mesopotamia

Sakontzeko, irakurri: «Mesopotamia»

Tigris eta Eufrates ibaien arteko lur emankorreko zatiak nekazaritzan aurrerakada handia izan zen eta, ondorioz, hiri-estatu independenteak sortzen hasi ziren, batzuetan elkarren asteko lehian, Ur, Uruk, Lagash eta Eridu adibidez. k.a. XXIII. mendetik aurrera, Mesopotamian zibilizazio aberatsa garatu zen, agintari herria herriaren atzetik zetorrela: sumertarrak, akadiarrak, babiloniarrak eta asiriarrak.

Herri bakezale eta langilea eratu zuten sumertarrak izan ziren lehenengo agintariak. Agintarien artean, Gudea, Lagasheko erregea da nabarmentzekoa. K.a. 2300 urte inguruan, Akadeko herriak, Akadeko erregea zen Sargonek zuzenduta, sumertarren hiriak indarrez hartu eta inperioa sortu zuen. Ondoren, Babilonia bihurtu zen hiri nagusia, Hammurabi erregealdian loraldi handia lortu zuena ekonomian eta kulturan. K.a. VII. mende erdialdera, asiriarrek, Asurbanipal erregearen aginduetara, Mesopotamia osoa menperatzea lortu zuten.

Azkenik, pertsiarrek Mesopotamiako lurrak konkistatu eta euren inperioan sartu zituzten. Inperio horrek K. a. VI. mendean izan zuen unerik gorena.

Antzinako Egipto

Sakontzeko, irakurri: «Antzinako Egipto»

Antzinako Egipto Nilo ibaiaren ibarrean K. a. IV. milurtean sortu zen zibilizazioa dugu. Mazedoniar erregeen (K. a. IV. mendea) eta Erromako Inperioaren (K. a. I. mendea) konkistarekin eta kristautasunarekin pixkanaka pixkanaka desagertuz joan zena.

Antzinako Egipton boterea era teokratiko batean antolatzen zen. Faraoia jainko eta agintari goren zen aldi berean. Ondoren erregearen ingurukoak eta arkitekto onenak zeuden, gero artisauak eta nekazariak eta azkenik esklaboak. Egipto oso gizarte esklabista zen.

Antzinako Grezia

Sakontzeko, irakurri: «Antzinako Grezia»

Antzinako Grezia Mendebaldeko Zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da. Greziar kulturak Erromatar Inperioan itzelezko eragina izan zuen, baita Pizkundean eta beste ondorengo aroetan ere. Eragin hau hizkuntzan, politikan, hezkuntzan, filosofian, zientzian eta arteetan izan zen. Antzinako Grezia Iberiar penintsulatik Itsaso Beltzeraino grezieraz berba egiten zuten lurraldeez osatua zen.

Antzinako Erroma

Sakontzeko, irakurri: «Antzinako Erroma»

Erroma hiriaren inguruan zibilizazio bat sortu zen K. a. V. mende inguruan. 12 mendetan zehar, zibilizazioak hiru sistema politiko izan zituen: monarkia, oligarkian oinarritutako errepublika eta, azkena, inperioa. Mediterraneo Itsasoko ingurua menderatu zuen armada eta asimilazio kulturalaren bidez. Hala ere, hainbat kausa zela eta, zibilizazioak gainbehera jasan behar izan zuen, eta, azkenean, mendebaldeko erdia behintzat, V. mendean desagertu zen. Ekialdeko erdia, Bizantziar Inperioa bilakatu zen, Konstantinopolis hiriburua zuela.

Antzinako Greziarekin batera, Erromako zibilizazioak "Antzinate Klasikoa" osatzen du, egungo mendebaldeko zibilizazioaren oinarri garrantzitsu bat. Izan ere, Erromak legea, gerra, artea, literatura, arkitektura eta gramatika (besteak beste) izugarri garatu zituen.

Ikus, gainera