Kanuto III.a Hardeknut: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: en:Harthacnut
t robota Aldatua: bs:Knut III, kralj Danske
39. lerroa: 39. lerroa:
[[ar:هارديكانوت]]
[[ar:هارديكانوت]]
[[be-x-old:Гардэкнуд]]
[[be-x-old:Гардэкнуд]]
[[bs:Hartaknut]]
[[bs:Knut III, kralj Danske]]
[[ca:Hardecanut]]
[[ca:Hardecanut]]
[[cs:Hardiknut]]
[[cs:Hardiknut]]

21:47, 24 iraila 2010ko berrikusketa

Kanuto, Hardeknut edo, danieraz, Hardeknud bezala ere ezaguna (Kanuto gogorra), 1018an jaio zen, Ingalaterra, Danimarka eta Norvegiako errege bikingoa izan zen Danimarkako Knut II.a Handiaren eta Ingalaterrako Etelredo II.aren alarguna zen Emma Normandiakoaren 2 semeetatik lehena izan zelarik.

Bere aitaren oinordekoa izan zen Danimarka eta Ingalaterrako errege bezala, hau 1035eko abenduak 12an hil ondoren, baina, Magnus I.a Norvegiakoarekin gatazkan zegoenez, ezin izan zuen Ingalaterrara joan han bere autoritatea sendotzera, eta, beraz, bere anaia Harold Harefoot izendatu behar izan zuen Ingalaterrako erresumako ordezkari bezala, Kanuto bera joan bitartean.

Baina Haroldek, bere burua errege izendatzen du 1037an, Kanutok, hori onartzea beste erremediorik izan ez zuelarik, norvegiar erregearen aurkako borrokak zirauen bitartean, norekin, azkenean, adostasun batetara iritsi zen 1038an, honen bidez, Hardeknut seme-alabarik izan gabe hiltzen bazen, oinordekoa Magnus I.a Norvegiakoa bihurtuko zelarik.

Danimarka baketua izan ondoren, Kanuto, Ingalaterra inbaditu eta bere anaia traidorea tronutik kentzeko prestatzen da, Brujas hirira iritsiz, Flandrian, non bere ama Emma erbesteratua zegoen, 1039an. Harold, inbasioa baino pixkat lehenago hil zenez, Kanutok, Ingalaterra domeinatzeko libre zen, handik gutxira errege koroatua izan zelarik.

Bere gobernualdiak, ez zuen ospe onik izan, bere mendeko berriei jarri zizkien gehiegizko zergek, 1041ean Worcesterreko matxinada eragin zutelarik. Matxinada, gogor zanpatua izan zen, eta hiria, suntsitua. Garai horretako gehiegizko zergen aurkako protesta bezala Lady Godiva, biluzik, zaldi baten gainean Coventrytik igarotzen aipatzen duen elezaharra, garai horretan emango zen.

1041ean, Hardeknutek, bere anaiorde zen Eduardo Aitorlea, berriz herrira itzultzera gonbidatzen du, bere elkargobernari bezala gobernatzera, Normandian eman zuen erbesteratze luzearen ondoren.

Lambethen hil zen, 1042ko ekainak 8an, 24 urte zituela, dirudienez, epilepsia krisi baten ondorioz, mozkortuta zegoen bitartean. Winchesterreko katedralean lurperatua izan zen.


Aurrekoa
Danimarkako Knut II.a
Danimarkako erregea
1035-1042
Ondorengoa
Magnus I.a Norvegiakoa


Aurrekoa
Harold Harefoot
Ingalaterrako erregea
1040-1042
Ondorengoa
Eduardo Aitorlea