Filipo Arabiarra: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: yo:Philip the Arab
t robota Erantsia: fa:فیلیپ عرب
39. lerroa: 39. lerroa:
[[es:Filipo el Árabe]]
[[es:Filipo el Árabe]]
[[et:Philippus Araablane]]
[[et:Philippus Araablane]]
[[fa:فیلیپ عرب]]
[[fi:Philippus Arabs]]
[[fi:Philippus Arabs]]
[[fr:Philippe l'Arabe]]
[[fr:Philippe l'Arabe]]

00:24, 29 iraila 2010ko berrikusketa

Fitxategi:Antoninianus Philip the Arab - Seculum Novum.jpg
Filipo I Arabiarra txanpon batean.

Filipo Arabiarra, latinez Marcus Iulius Philippus (204 - 249) erromatar enperadorea izan zen, 244tik hil zen arte. Arabiar goitizena jaso zuen haren familiaren jatorriarengatik.

Estreineko urteak

Gutxi jakiten da Filiporen estreineko urteei buruz. Shahba hirian jaio zen, Damaskoren hegoaldean, Siria probintzian. Aitaren izena Julio Marino izan zen; amarena ezezaguna da. Anaiaren bat Pretoriar Goardian aritu zen Gordiano III.aren agintaldian. Filipo Marcia Otacilia Severarekin ezkondu zen eta Marcus Julius Severus Philippus izeneko semea izan zuten.

Boterea eskuratzen

243an, Gordiano III.aren partiarren kontrako kanpainan, Timesiteo, Pretoriar Goardiako prefektoa hil zen. Heriotzaren kausak ezezagun darraio. Prisko anaiaren ekimenean, Filipo pretoriarren buru berria bilakatu zen. Honela, bi anaiek enperadorea bere kasa erabili nahi zuten, eta Inperioko benetako kontrola izanen lukete.

Porrot militar baten ostean, Gordiano III.a ere hil zen, egoera ezezagunetan ere. Filipori leporatu zioten heriotza hori, baina enperadore aldarrikatu zuten. Aurreko usurpatzaileek egindako hutsegiteak ez errepikatzearren, Filipo berehala itzuli zen Erromara, Senatuaren onespena jasotzera. Anaia ekialdean utzi zuen, egundoko boterearekin horko probintzien gainean. Erroman Augusto titulua eman zioten eta semea oinordeko izendatu zuten.

Boterean

Filiporen agintaldia germaniarren inbasio berriekin batera hasi zen. Panonia eta Mesia probintzietan sartu ziren. 248an garaitu ahal izan zuen azkenean Filipok. Baina gerrako harrapakin urria zela kausa, legioak matxinatu ziren. Legioek Pakatiano aldarrikatu zuten enperadore. Matxinada suntsitutakoan, Filipok Dezio izendatu zuen probintziako gobernaria.

Baina Pakatianorena ez zen arrisku bakarra. Ekialdean Iotapiano ere matxinatu zen, Priskok, Filiporen anaiak, zeraman politika zela eta. Izan ere, zergak handitu zituen. Beste bi matxinada ere sortu ziren, baina arrakastarik gabekoak.

Filipo Erromako milurtekoa ospatzen.

248ko apirilean, Erromako milagarren urteurrena ospatu zen, Romulok hiria K. a. 753an fundatu baitzuen. Ospakizun ederrak izan ziren, iturrien arabera. Jokoak eta antzezlanak hiria zehar hedatu ziren. Asinio Kuadratok Milurteko historia idatzi zuen urteurrenarako prestatuta.

Ospakizunak ospakizun, nahigabea zabaldu zen legioen artean. 249ko udaberrian Mesiako gobernaria, Dezio, enperadore aldarrikatu zuten horko legioek. Deziok berehala jo zuen Erromara. Bi armaden arteko borrokan Filipo hil zen. Dezioren garaipenaren berri Erromara ailegatutakoan, Filiporen 11 urteko semea ere hil zuten.