Birulentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: az:Virulent
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa: 9. lerroa:
* toxinen ekoizpena. Bakteriar-toxinek nabarmen bizkortzen dute bakterio baten ahalmen patogenoa. Bi toxina mota daude: endotoxinak eta exotoxinak; exotoxinak, batez ere, hilgarriak izan daitezke oso kopuru txikitan. [[Tetanos]] eta [[botulismo]]aren bakterioek (''Clostridium tetani'' eta ''Clostridium botulinum'', hurrenez hurren) exotoxina indartsuak ekoizten dituzte, [[kobra]]ren pozoia baino kaltegarriagoak, ostalariaren bizitza arrisku larrian ipini ahal izaten dutenak.

* kapsularen presentzia. Bakterio batzuek duten [[polisakarido]]zko kapsulak mikrobioa babesten du [[immunitate-sistema]]ren fagozitoen aurrean. ''[[Streptococcus pneumoniae]]'' ([[pneumonia]] baten eragilea), esaterako, erresistentea da [[fagozitosi]]arekiko, inbasio-ahalmen handia izanik kapsulari esker.
* kapsularen presentzia. Bakterio batzuek duten [[polisakarido]]zko kapsulak mikrobioa babesten du [[immunitate-sistema]]ren [[fagozito]]en aurrean. ''[[Streptococcus pneumoniae]]'' ([[pneumonia]] baten eragilea), esaterako, erresistentea da [[fagozitosi]]arekiko, inbasio-ahalmen handia izanik kapsulari esker.

* azal bati atxikitzeko gaitasuna: birusek eta, batez ere, [[bakterio]]ek infektatzen dituzten [[zelula|zeluletan]] atxikitzen dira egitura bereziei esker (adhesinak). Zenbat eta eraginkorragoak izan adhesina horiek orduan eta birulentzia handiagoa du mikrobioak.

18:36, 5 urria 2010ko berrikusketa

Birulentzia mikrobio baten ahalmen patogenoari deritzo. Patogenizitatea mikrobio batek gaixotasuna sortzeko gaitasuna bada, birulentzia patogenizitatearen neurri kuantitatiboa da: bakterio patogeno batek birulentzia gehiago ala gutxiago eduki dezake, adibidez.

Birulentzia oso aldakorra izan daiteke espezie bereko bakterioen artean: espezie baten andui batzuk, esaterako, birulentzia handikoak izan daitezke, eta beste batzuek -aldiz- birulentzia oso urria eduki dezakete.

Bakterio edo birus bati bere birulentzia modu artifizialean murrizten zaionean andui moteldua lortzen da. Andui moteldu horiek antigorputzen sorrera eragiten dute, baina ez dute gaixotasunik sortzen; hori dela eta oso erabiliak izaten dira txerto moduan. Bakterio baten birulentzia murrizteko hazkuntza-inguru artifizialetan mantentzen da luzaro bakterio hori, animalietatik pasatu gabe. Hazkuntza-inguru horietan bakterioak ez baditu kondizio optimoak moteltze hori areagotu egiten da. Moteldutako anduia animalia batean gero txertatzen bada sortzen den patologia oso arina izaten da, birulentzia galdu duelako.

Hainbat faktorek areagotzen dute mikrobio baten birulentzia. Hauek dira aipagarrienak:

  • toxinen ekoizpena. Bakteriar-toxinek nabarmen bizkortzen dute bakterio baten ahalmen patogenoa. Bi toxina mota daude: endotoxinak eta exotoxinak; exotoxinak, batez ere, hilgarriak izan daitezke oso kopuru txikitan. Tetanos eta botulismoaren bakterioek (Clostridium tetani eta Clostridium botulinum, hurrenez hurren) exotoxina indartsuak ekoizten dituzte, kobraren pozoia baino kaltegarriagoak, ostalariaren bizitza arrisku larrian ipini ahal izaten dutenak.
  • azal bati atxikitzeko gaitasuna: birusek eta, batez ere, bakterioek infektatzen dituzten zeluletan atxikitzen dira egitura bereziei esker (adhesinak). Zenbat eta eraginkorragoak izan adhesina horiek orduan eta birulentzia handiagoa du mikrobioak.