Bruselako Adierazpena: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa: 2. lerroa:
'''Bruselako Adierazpena'''<ref>Euskaraz horrela deitua, kontuan izan ingelesez ''Declaration of Brussels'', ''Brussels Declaration'' edo ''Brussels Agreement'' hiri honetan sinatu diren bestelako edukia duten zenbait ituni ere deitu izan zaiola.</ref> [[2010]]eko [[martxoaren 29]]an [[politika]] munduan eta gatazken konponbideetan esperientzia edo izen handia duten nazioarteko aditu eta elkarte batzuek [[Euskal Herria]]n bizi den gatazkari irtenbidea erraztu nahian [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] [[hiriburu]] politikoan sinatu zuten idazkia da.
'''Bruselako Adierazpena'''<ref>Euskaraz horrela deitua, kontuan izan ingelesez ''Declaration of Brussels'', ''Brussels Declaration'' edo ''Brussels Agreement'' hiri honetan sinatu diren bestelako edukia duten zenbait ituni ere deitu izan zaiola.</ref> [[2010]]eko [[martxoaren 29]]an [[politika]] munduan eta gatazken konponbideetan esperientzia edo izen handia duten nazioarteko aditu eta elkarte batzuek [[Euskal Herria]]n bizi den gatazkari irtenbidea erraztu nahian [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] [[hiriburu]] politikoan sinatu zuten idazkia da.


Sinatzaileen artean alde batetik [[Hegoafrika]] eta [[Irlanda]]ko gatazkak konponbidean jartzeko lanean aritu zirenak zein [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel Saridunak]] eta bestetik publikoki hain ezagunak izan gabe bakegintzan aritu diren elkarteetako kideak nabaritu daitezke.
Sinatzaileen artean alde batetik [[Hegoafrika]] eta [[Irlanda]]ko gatazkak konponbidean jartzeko lanean aritu zirenak zein [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel Saridunak]] eta bestetik publikoki hain ezagunak izan gabe bakegintzan aritu diren elkarte eta unibertsitateetako kideak nabaritu daitezke. Testua [[Brian Currin]] abokatu [[hegoafrikarra]]k irakurri zuen.


== Testua ==
== Testua ==
47. lerroa: 47. lerroa:
Aldiz, alderdi [[abertzale]] eta eragile sozial askoren partetik babes handia jaso du eta gatazkaren konponbiderako nazioartearen parte hartzea ezinbestekoa delakoan daude. [[Lokarri (gizarte mugimendua)|Lokarrik]] '''Bruselako Adierazpenaren''' aldeko sinadura bilketa egin du<ref>[http://www.lokarri.org/index.php/eu/egun-eta-orain/prentsa/10000-atxikimendu-bruselako-adierazpenari/ Lokarriren webgunea].</ref>.
Aldiz, alderdi [[abertzale]] eta eragile sozial askoren partetik babes handia jaso du eta gatazkaren konponbiderako nazioartearen parte hartzea ezinbestekoa delakoan daude. [[Lokarri (gizarte mugimendua)|Lokarrik]] '''Bruselako Adierazpenaren''' aldeko sinadura bilketa egin du<ref>[http://www.lokarri.org/index.php/eu/egun-eta-orain/prentsa/10000-atxikimendu-bruselako-adierazpenari/ Lokarriren webgunea].</ref>.


[[ETA]]k bere [[irailaren 19]]ko agirian Adierazpena sinatu zutenei esker ona adierazteaz gain beraiekin «konponbide demokratikoak behar dituen urratsak» aztertzeko prestutasuna azaldu zuen<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2010-09-19/002/006/bruselako_adierazpenaren_ildoan_urratsak_egiteko_prest_agertu_da_eta.htm Albistea] [[Berria]]n.</ref>. Bere balioaz berriro ere erreakzio desberdinak jaso badira ere, etorkizun hurbilerako garrantzi handikoa izan daiteke agirian dakarrena eta Adierazpenaren sinatzaileek duten egitekoa.
[[ETA]]k bere [[irailaren 19]]ko agirian Adierazpena sinatu zutenei esker ona adierazteaz gain beraiekin «konponbide demokratikoak behar dituen urratsak» aztertzeko prestutasuna azaldu zuen<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2010-09-19/002/006/bruselako_adierazpenaren_ildoan_urratsak_egiteko_prest_agertu_da_eta.htm Albistea] [[Berria]]n.</ref>. [[Irailaren 23]]an [[Brian Currin|Currinek]] bi puntuko oharra bidali zuen hedabideetara; lehenak ETAren agiria sinatzaile guztiei bidali ziela zioen eta bigarrenak kontsulta eta ekarpen prozesu baten ostean ETAri erantzungo ziotela<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2010-09-24/010/006/etaren_proposamena_aztertzen_ari_dira_bruselako_agiriaren_sinatzaileak.htm ''ETAren proposamena aztertzen ari dira Bruselako agiriaren sinatzaileak''].</ref>.


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

18:18, 7 urria 2010ko berrikusketa

Bruselako Adierazpena[1] 2010eko martxoaren 29an politika munduan eta gatazken konponbideetan esperientzia edo izen handia duten nazioarteko aditu eta elkarte batzuek Euskal Herrian bizi den gatazkari irtenbidea erraztu nahian Europar Batasuneko hiriburu politikoan sinatu zuten idazkia da.

Sinatzaileen artean alde batetik Hegoafrika eta Irlandako gatazkak konponbidean jartzeko lanean aritu zirenak zein Bakearen Nobel Saridunak eta bestetik publikoki hain ezagunak izan gabe bakegintzan aritu diren elkarte eta unibertsitateetako kideak nabaritu daitezke. Testua Brian Currin abokatu hegoafrikarrak irakurri zuen.

Testua

Hauxe da agiri honen testu osoa[2]:

Guk, behean sinatu dugunok, ongi hartu ditugu eta goraipatu egiten ditugu ezker abertzaleak proposatu dituen urratsak eta hartu duen konpromiso publikoa, bere helburu politikoak «inolako indarkeriarik gabe» eta bide «politiko eta demokratikoak bakarrik» erabiliz lortzeko.

Konpromiso hori betetzea urrats handia izan liteke Europako azken gatazka bukatzeko.

Uste dugu datozen hilabeteetan behin betiko bete daitekeela bide bakezale, demokratiko eta indarkeriarik gabekoen alde egiteko konpromiso hori. Hori dela eta, ETAri eskatzen diogu konpromiso horrekin bat egin dezan, su-eten iraunkor eta benetan egiaztatzeko moduko bat emanda.

Su-eten horrek, Espainiako Gobernuak behar bezala erantzunez gero, bide emango luke beste ahalegin politiko eta demokratiko batzuk egiteko, desberdintasunak konpontzeko eta bake iraunkorra lortzeko.

Sinatzaileak

Sinatu zuten lagunen izenak orden alfabetikoz:

Horiez gain Nelson Mandela Fundazioak[4] ere sinatu zuen; kasu honetan gehigarri batean dokumentua sortzailearen, hau da Mandelaren pentsamenduarekin bat egiten duela aipatzen da.

Ibilbidea

Dokumentua 2010eko martxoaren 29an Brian Currin hegoafrikarrak irakurri zuenetik Euskal Herriko eragileen artean iritzi eta erreakzio desberdinak jaso dira.

PSOE eta PPko kideek batez ere kontrako jarrera erakutsi dute; abiapuntua ezker abertzalearen mugimendu politikoak izatea eta konpromisoak ETAri bezala Espainiako gobernuari ere eskatzea ez zutuzten bat ere begi onez ikusi. Zenbait kasutan bitartekari lanean aritu baino "Batasunaren aholkulari lanak" egiten zituztela esatera heldu dira Rodolfo Ares edo Alfredo Pérez Rubalcaba, adibidez[5].

Aldiz, alderdi abertzale eta eragile sozial askoren partetik babes handia jaso du eta gatazkaren konponbiderako nazioartearen parte hartzea ezinbestekoa delakoan daude. Lokarrik Bruselako Adierazpenaren aldeko sinadura bilketa egin du[6].

ETAk bere irailaren 19ko agirian Adierazpena sinatu zutenei esker ona adierazteaz gain beraiekin «konponbide demokratikoak behar dituen urratsak» aztertzeko prestutasuna azaldu zuen[7]. Irailaren 23an Currinek bi puntuko oharra bidali zuen hedabideetara; lehenak ETAren agiria sinatzaile guztiei bidali ziela zioen eta bigarrenak kontsulta eta ekarpen prozesu baten ostean ETAri erantzungo ziotela[8].

Erreferentziak

  1. Euskaraz horrela deitua, kontuan izan ingelesez Declaration of Brussels, Brussels Declaration edo Brussels Agreement hiri honetan sinatu diren bestelako edukia duten zenbait ituni ere deitu izan zaiola.
  2. Idazkia Euskariaren webgunean.
  3. "Herriaren defendatzailea" edo "arartekoa", alegia.
  4. Fundazioaren webgunea
  5. Adierazpenak Paul Riosen blogean.
  6. Lokarriren webgunea.
  7. Albistea Berrian.
  8. ETAren proposamena aztertzen ari dira Bruselako agiriaren sinatzaileak.

Ikus, gainera