Guttman eskala: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Ezabatutako kategoria: Galdesorten diseinua; Gehitutako kategoria: Galde sorten diseinua, HotCat erabiliz
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Ezabatutako kategoria: Eskalak; Gehitutako kategoria: Psikometria, HotCat erabiliz
12. lerroa: 12. lerroa:
Guttman eskalen praktikan ordea, erantzunak espero ez bezala erantzuten dituzten pertsonak izaten dira: adibidez, arestiko adibideko galderetatik 1., 3. eta 4. galderetan baiezkoa edo adostasuna ematea eta 2., 5. eta 6. galderetan ezezkoa ematea, 2. galderan adostasuna espero daitekeelarik. Hau dela eta, eta ahal den neurrian galde sorta bat Guttman eskalaz behar bezala eratzeko, beharrezkoa da item edo galderak egoki aukeratu eta ordenatzea. Horretarako, '''eskalograma''' deritzon teknika gara daiteke.
Guttman eskalen praktikan ordea, erantzunak espero ez bezala erantzuten dituzten pertsonak izaten dira: adibidez, arestiko adibideko galderetatik 1., 3. eta 4. galderetan baiezkoa edo adostasuna ematea eta 2., 5. eta 6. galderetan ezezkoa ematea, 2. galderan adostasuna espero daitekeelarik. Hau dela eta, eta ahal den neurrian galde sorta bat Guttman eskalaz behar bezala eratzeko, beharrezkoa da item edo galderak egoki aukeratu eta ordenatzea. Horretarako, '''eskalograma''' deritzon teknika gara daiteke.


[[Kategoria:Eskalak]]
[[Kategoria:Galde sorten diseinua]]
[[Kategoria:Galde sorten diseinua]]
[[Kategoria:Psikometria]]


[[de:Guttman-Skala]]
[[de:Guttman-Skala]]

11:19, 14 urria 2010ko berrikusketa

Guttman eskala psikometrian eta soziologian erabili ohi den galde sorta mota bat da, Louis Guttman soziologoak ikertu zuena. Guttman eskaletan galderak dikotomikoak (hau da bi erantzun posible bakarrik onartzen dituzte: bai ala ez, ados edo ez ados) izateaz gainera, orden zehatz bati jarraitzen diote, non item edo galdera bati erakutsitako onarpenak modu inplizituan aurreko galdera guztien onarpena ekarri beharko lukeen. Adibidez, honako galde sorta honek Guttman-en eskala bat osatzen duela esan daiteke:

1. Euskal Herrira datozen etorkinak onartu egiten ditut. (Ados - Ez ados)
2. Begi onez ikusten dut nire herrian etorkinak bizitzea. (Ados - Ez ados)
3. Nire auzoko etorkinekin ongi moldatzen naiz. (Ados - Ez ados)
4. Gogoz hartuko nuke nire etxe ondoan etorkinak bizitzea. (Ados - Ez ados)
5. Etorkin batzuk nire lagunak dira. (Ados - Ez ados)
6. Nire semealabak etorkin batekin ezkontzea pozez hartuko nuke. (Ados - Ez ados)

Modu honetan, pertsonen ezaugarriak dimentsio bakar batez neurtzen dira, galdera batean emandako erantzunak aurreko eta ondorengo galdera guztien erantzunak finkatzen baititu. Likert eskala batean ordea pertsona bati buruzko ezaugarri bat item edo galdera ezberdinen bitartez neurtzen da, dimentsio anitzetan alegia, erantzunak independenteak eta askeak baitira.

Guttman eskalen praktikan ordea, erantzunak espero ez bezala erantzuten dituzten pertsonak izaten dira: adibidez, arestiko adibideko galderetatik 1., 3. eta 4. galderetan baiezkoa edo adostasuna ematea eta 2., 5. eta 6. galderetan ezezkoa ematea, 2. galderan adostasuna espero daitekeelarik. Hau dela eta, eta ahal den neurrian galde sorta bat Guttman eskalaz behar bezala eratzeko, beharrezkoa da item edo galderak egoki aukeratu eta ordenatzea. Horretarako, eskalograma deritzon teknika gara daiteke.