Finantza barrutia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
13. lerroa: 13. lerroa:
Image:Ortigas Tonight.jpg|Manila
Image:Ortigas Tonight.jpg|Manila
Image:Lujiazui Skyline from Bund.jpg|Shanghai
Image:Lujiazui Skyline from Bund.jpg|Shanghai
Image:La Defense rascacielos.jpg|Paris
Image:La Defense rascacielos.jpg|Paris ([[La Défense]])
</gallery></center>
</gallery></center>



15:37, 16 urria 2010ko berrikusketa

Finantza barrutia edo Central business district (askotan CBD ere deitua) munduko hiri handienetan normalean erdigunean egon ohi den finantza, merkataritza eta negozio gune nagusia da. Gehienetan gune hauek hirien erdigunean egoten dira eta zoruaren prezio altua dela eta etxeorratz ugari altxatzen dira.

Dena den, finantza barrutiak hirien kanpoaldean ere altxa daitezke, hiri horren betiko itxura ez aldatzeko, horren adibide Parisen dagoen La Défense finantza barrutia. Honen arabera, bi finantza barruti mota daude, berez hiri baten erdigunean higiezinen prezio garestiak direla eta sortzen dena, eta planifikaturiko hirigintza plan baten bidez eraikitakoa.

Finantza barrutiak herrialdez herrialde

Hiririk handienetan finantza barruti bat baino gehiago egon daiteke. Londresen esaterako Docklands eta City of London izeneko barrutiak daude.

Txinako Herri Errepublikako hiri guztietako finantza barrutiak, aurretik planifikaturikoak dira, eta Shanghain Londresen gertatu bezala, gune bat baino gehiago dago, Hongqiao, Bund eta Lujiazui.

Finantza barrutien adibideak

Kanpo loturak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.