Etiopia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ss:ITopiya
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: bjn:Ethiopia
219. lerroa: 219. lerroa:
[[be-x-old:Этыёпія]]
[[be-x-old:Этыёпія]]
[[bg:Етиопия]]
[[bg:Етиопия]]
[[bjn:Ethiopia]]
[[bm:Etiopia]]
[[bm:Etiopia]]
[[bn:ইথিওপিয়া]]
[[bn:ইথিওপিয়া]]

12:54, 22 urria 2010ko berrikusketa

Artikulu hau herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etiopia (argipena)».
Etiopia
Wodefit Gesgeshi, Widd Innat Ityopp'ya
( Aurrera egin, Etiopia Ama maitea )

flag of Ethiopia (en) Itzuli

Emblem of Ethiopia (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaAddis Abeba
9°1′38″N 38°44′13″E
Azalera1.104.300 km²
Punturik altuenaRas Dashen
Punturik sakonenaDanakil Depression (en) Itzuli (−125 m)
KontinenteaAfrika
MugakideakSudan, Hego Sudan, Kenya, Somalia, Djibuti, Eritrea, Arabiar Liga eta Somalilandia
Administrazioa
Gobernu-sistemaErrepublika federala
Etiopiako presidenteaSahle-Work Zewde
Etiopiako lehen ministroaAbiy Ahmed
LegebiltzarraFederal Parliamentary Assembly (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria104.957.438 (2017)
0 (2017)
Dentsitatea95,04 bizt/km²
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa4,395 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak10.092.202 (2015)
Bizi-itxaropena65,475 (2016)
Giniren koefizientea35 (2015)
Giza garapen indizea0,498 (2021)
Ekonomia
BPG nominala80.561.496.133,917 $ (2017)
7.560.515.699,9686 (2016)
BPG per capita767 $ (2017)
55 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa199.759.036.280 nazioarteko dolar (2017)
21.944.666.538 (2016)
BPG per capita EAPn1.903,238 nazioarteko dolar (2017)
166,824 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala8 % (2016)
Erreserbak3.045.571.314 $ (2017)
14.627.432 (2016)
Inflazioa6,7 % (2016)
−3,3 (2015)
Historia
1974Derg
1991Transitional Government of Ethiopia (en) Itzuli
19951995 Constitution of Ethiopia (en) Itzuli
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+251
ISO 3166-1 alpha-2ET
ISO 3166-1 alpha-3ETH
Ordu eremua
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli, Schuko (en) Itzuli, AC power plugs and sockets: British and related types (en) Itzuli, SEV 1011 (en) Itzuli, Type L (en) Itzuli eta Type E (en) Itzuli
Internet domeinua.et

Etiopia Afrika ipar-ekialdeko estatua da, Afrikako Adarrean. Izena grezierako Αἰθιοπία (Aithiopia) izenetik dator, Αἰθίοψ (Aithiops - etiopiar) izenetik eratorria. Iraganean Abisinia bezala ezagutzen zen. Kontinenteko historia luze eta jarraituko estatu independentea da, baita mundu osoa kontuan hartuta ere. Europarren kolonizazio garaian, idependente iraun zuen estatu bakarra izan zen, italiarren 5 urteko okupazioa izan ezik. Mugakide ditu Eritrea iparraldean, Djibuti ipar-ekialdean, Somalia ekialdean, Kenia hegoaldean eta Sudan mendebaldean.

Hiriburua Addis Abeba da.

Geografia

Etiopia satelite irudian

Etiopiako herritarren gehiengoa Afrikako Adarrean kokatua dago, Afrika ekialdeko mutur osoa hartzen duena. Rift Haran Handiak herrialdea bitan banatzen du ipar-ekialdetik hego-mendebaldera, beheragune handia eta hainbat aintziren arroa osatuz.

Hidrografia sarea Nilo Urdina, Omo, Awash, Webbe Shibeli eta Genale ibaiek osatzen dute. Aintzira nagusia Tana da, zeinaren hustubidea Nilo Urdina baita, Niloren ibaiadar nagusietakoa.

Garaierak eta kokagune geografikoak hiru gune klimatiko ematen dizkio: Gune hozpela 2.400 metrotik gora, (tenperaturak 0tik 16ºCra), gune epela 1.500 eta 2.400 metro artean (16 °C eta 30ºc artean) eta gune beroa 1.500 metrotik behera (egunez 27 °C eta 50 °C artean, klima tropikal eta lehorrean). Euri garaia ekainetik irailera izaten da (luzeagoa hegoaldeko mendialdean), otsail edo martxotik noizbehinka zaparradak egiten baditu ere.

Anton Abbadiak herrialdea esploratu eta kartografiatu zuen 1838 eta 1848 artean.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Etiopiako historia»
Aksumgo zutarria, Aksum

Etiopiaren jatorri historikoa K. a. II. mendean hasitako Aksumgo Erresuman dago. IV. mendean kristautasuna herrialdean ezarri zen. Arabiarrek Meka hiria 570ean hartu zutenean, erresuma boteretsu haren gainbehera hasi zen. Hala ere, XV-XVI. mendeetan zehar lurraldearen gehiena musulmanei berriz konkistatu zieten.

1855. urtean, Kassa izeneko buruzagi indartsuak herrialdea bateratu eta bere burua enperadore izendatu zuen. XIX. mende amaieran ordea, Italia, estatu sortu berrian gero eta gehiago barneratzen eta agintea bereganatzen hasi, izen berria ipiniaz: Abisinia.

1952an NBEk Etiopia eta Eritrearen arteko batasuna onartu zuen, azken hau probintzia bihurtuz. 1974ean, militarrak Haile Selassie (Ras Tafari) enperadorearen aurka matxinatu ziren. 1977an, beste estatu kolpe baten bidez, estatua sobietar aireko erregimena ezarri zen, Etiopia SESBek Afrikan zuen aliatu sendoena bihurtuz. 1991 arte, estatuburu, gobernuburu eta Langileean Arderdiko buru Hailé Mariam Menghistu kolonela izan zen. Urte hartako maiatzean, Etiopiar Herriaren Fronte Demokratiko Iraultzaileak eta haren gidari Meles Zenawik gobernua armez garaitu eta gobernu berriak erreforma politikoak hasi zituen, erregimen marxista bertan behera utziz. Horrela, Etiopia NDFn eta Munduko Bankuan sartu zen. 1995an hauteskunde askeak egin eta konstituzio demokratiko bat aldarrikatu ziren. 1997an Eritrearekin gerran hasi eta garaile izan zen 2000. urtean, NBE eta Afrikar Batasunaren laguntzarekin.

Banaketa administratiboa

Etiopia bederatzi eskualdetan eta bi eskualde-hiritan banatua dago. Eskualdeek (kililoch, sing. kilil) oinarri etnikoa dute eta 68 aldetan banatuak daude. Eskualde-hiriak (astedader akababiwoch, sing. astedader akababi) Addis Abeba eta Dire Dawa dira. 550 barruti (woreda) eta sei barruti berezitan azpibanatua dago. Hauek, auzotan (kebele) banatuak daude.

Etiopiako eskualde eta eskualde-hiriak, alfabeto hurrenkeran zenbakituak

Hauek dira bederatzi eskualdeak eta bi eskualde-hiriak:

1 Addis Abeba
2 Afar
3 Amhara
4 Benishangul-Gumaz
5 Dire Dawa
6 Gambela
7 Harari
8 Oromia
9 Somali
10 HNNHE*
11 Tigray

Eskualde-hiriak letra etzanean.
* Hegoaldeko Nazioen, Nazionalitateen eta Herrien Eskualdea.

1996 baino lehen, Etiopia hamairu probintziatan banatua zegoen, gehienak eskualde historikoak: Arsi, Bale, Gamu-Gofa, Gojjam, Begemder, Hararghe, Illubabor, Kaffa, Shoa, Sidamo, Tigray, Welega eta Wollo

Kultura

Bete Giorgis (San Jurgi) eliza, Lalibelan

Etiopian Gizateriaren Ondare sailkatutako zortzi toki ditu. Ezagunenak bi dira: Aksum (Aksumgo Erresumako hiriburua) eta Lalibela (haitzean industutako elizak).

Amhareraz gain, Estatuaren laneko hizkuntza eta biztanleriaren %29ak mintzatua, beste 80 bat hizkuntza ere mintzatzen dira Etiopian. Hedatuenak oromoera, tigrinyera (edo tigrignera), somaliera, afarera, gurageera, sidamoera eta arabiera dira. Beste batzuk: Ge'ez, Xamtanga, Kunfal, Qimant, Awngi, Arbore, Daasanach, Baiso, Bussa, Gawwada, Alaba, Burji, Gedeo, Kambaata, Libido, Hadiyya, Diraxa, Konso eta Saho.

Biztanleriaren erdia inguru kristau ortodoxo edo koptoak da. Etiopiako Eliza , Egiptoko Eliza Koptoari atxikia, 1974. urtea arte Estatu Eliza zen. Biztanleriaren %30a musulmana da, batez ere hego eta ekialdean. %10a inguru animista da. 1980 hamarkada arte, 30.000 laguneko gutxiengo judua zegoen Etiopian, falatxa izenekoak, 1990. hamarkadan Israelera lekualdatu zituztenak.

Jaiegunak jatorri kristau, musulman eta militarrak dira batez ere:

Jaiegunak

Eguna Euskarazko izena Jatorrizko izena Oharrak
urtarrilaren 6 edo 7 eguberriak Gänna/Ledät (ገናልደት) Jesukristoren jaiotza
urtarrilaren 19 Timkat Temqät (ጥምቀት) Epifania
apirila edo maiatza Pazkoa Fasika (ፋሲካ)
irailaren 11 Urteberria Enqutatash (እንቁጣጣሽ)
irailaren 27 edo 28 Meskel Mäsqäl (መስቀል) Gurutze Santuaren eguna

Jai musulman nagusiak (egunak hegirar egutegian)

Eguna Euskarazko izena Jatorrizko izena Oharrak
Chawal 1 Aid el-Fitr Id Alfitr Ramadan amaiera
Dhi Hidja 10 Aid el-Adha Id al Adh Hadj-eko egun nagusia (erromesaldia Mekara)
Rabi Thani 12 Mawlid an-Nabi Mäwlid Profetaren jaiotza

Jaiegun nazionalak

Eguna Euskarazko izena Jatorrizko izena Oharrak
martxoaren 2 Adwako Guduko oroitzapena Adwa del (ዓድዋ ድል) Menelik II.aren garaipena Italiarren aurka (1896)
maiatzaren lehena Langileen eguna
maiatzaren 5 Askapen eguna / Etiopiar Abertzaleen garaipena Omédla del (ኦሜድላ ድል) Haile Selassieren itzulera Addis Abebara (1941)
maiatzaren 28 Derg-en erorketa

Etiopiar ezagunak

Ikus, gainera

Baita ere

  • Etiopia Bernardo Atxagaren poesia liburua.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etiopia

ak:Ethiopia