Azuelo: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°36′30″N 2°20′57″W / 42.608333333333°N 2.3491666666667°W / 42.608333333333; -2.3491666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
50. lerroa: 50. lerroa:


== Ondarea ==
== Ondarea ==
San Jorge eliza, herriaren erdiguneko antzinako monastegi benediktarraren zati izan zen. Elizak bi zati karratutan banaturiko solairua dauka, eta gurutzadura eta absidedun aurrealde erdizirkularreko hirugarren zati bat. Gurutzadura eta absidearen hormak jatorrizko [[XII. mende]]ko tenplua eraiki zenekoak dira. Portada [[Arkitektura erromaniko|erromanikoak]] balio handiko ezaugarriak dauzka, [[Nafarroa]]ko erromanikoaren erakusgarri.
San Jorge eliza herriaren erdiguneko antzinako monasterio benediktarraren zati izan zen. Elizak bi zati karratutan banaturiko solairua dauka, eta gurutzadura eta absidedun aurrealde erdizirkularreko hirugarren zati bat. Gurutzadura eta absidearen hormak jatorrizko [[XII. mende]]ko tenplua eraiki zenekoak dira. Portada [[Arkitektura erromaniko|erromanikoak]] balio handiko ezaugarriak dauzka, [[Nafarroa]]ko erromanikoaren erakusgarri.


=== Baselizak ===
=== Baselizak ===
Azuelon lau baseliza daude, San Simeon, San Millan, San Martin eta Santa Garazi. Simeon eta Millan santuen omenezkoak herrigunearen inguruan daude, eta beste biak, herritik gertu dauden mendixketan. Baselizen sortze data zehatza ezezaguna den arren, [[Erdi Aro]]ko historialari benediktarren ustez, monjeen bakarlekuak izan zirela uste da.
Azuelon lau baseliza daude, San Simeon, San Millan, San Martin eta Santa Garazi. Simeon eta Millan santuen omenezkoak herrigunearen inguruan daude, eta beste biak, herritik gertu dauden mendixketan. Baselizen sortze data zehatza ezezaguna da, baina [[Erdi Aro]]ko historialari benediktarren ustez, monjeen bakarlekuak izan ziren.


== Demografia ==
== Demografia ==

20:35, 31 urria 2010ko berrikusketa

Azuelo
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Azueloko bandera
Bandera

Azueloko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Azuelo
AlkateaRoberto Crespo CDN
Posta kodea31228
INE kodea31043
Herritarraazueloar
Geografia
Koordenatuak42°36′30″N 2°20′57″W / 42.608333333333°N 2.3491666666667°W / 42.608333333333; -2.3491666666667
Azalera10,5 km²
Garaiera614 metro
Distantzia43 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria37 (2023:  11)
alt_left 19 (%51,4)(2019) (%32,4) 12 alt_right
Dentsitatea3,51 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 17,86
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 1,67 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 0,00 (2018: %0)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.azuelo.com/home.asp?sesion=14 www.azuelo.com


Azuelo Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 41 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 43 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean. NA-120 errepidea Santsol-Cabredo norabidean hartuta ailegatzen da herrira.

Azuelok Kanpezurekin (Araba) egiten du muga iparraldean, Torralba del Rio eta Bargotarekin ekialdean, Aguilar Kodeskoarekin mendebaldean, eta Arasekin hegoaldean.

Kodesko mendilerroaren magalean, tontorrik garaiena den Joar mendia (1.419 m) Kanpezurekin elkarbanatzen du Azuelok.

Klima eta landaredia

Klima mediterraneoa da udalerriaren gehienean (gunerik altuenean prezipitazioak ugariagoak direnez, klima azpimediterraneoa dela esan liteke). Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa, eta prezipitazioak 900mm ingurukoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira herrigunean, eta 100 egun edo gehiago gunerik menditsuenean.

Herriko jatorrizko landaredia artea zen nagusiki, baina zoritxarrez, nekazaritzaren eta gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 113 hektarea arte baino ez dira gordetzen. Iparraldean eta hegoaldean, landare azpimediterraneoak dira nagusi, lertxuna, besteak beste. Nafarroako udalerri askotan bezala, birlandaturiko pinu lariziarrak daude bertan.

Ekonomia

Azueloko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da, laborantza lur gehienak lehorreko lurrak dira, eta bertan laboreak olibondoa, eta zainzuriak dira nagusi, besteak beste.

Parke eolikoa

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codes izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude, "Codés Aguilar" eta "Codés Azuelo". Lehenak 50,00 megawatteko potentzia dauka, eta bigarrenak 43,20 megawatteko potentzia. Parkeen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Azpiegiturak

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektuaren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuko zituztenak. [3]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herritan eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[4].

Ondarea

San Jorge eliza herriaren erdiguneko antzinako monasterio benediktarraren zati izan zen. Elizak bi zati karratutan banaturiko solairua dauka, eta gurutzadura eta absidedun aurrealde erdizirkularreko hirugarren zati bat. Gurutzadura eta absidearen hormak jatorrizko XII. mendeko tenplua eraiki zenekoak dira. Portada erromanikoak balio handiko ezaugarriak dauzka, Nafarroako erromanikoaren erakusgarri.

Baselizak

Azuelon lau baseliza daude, San Simeon, San Millan, San Martin eta Santa Garazi. Simeon eta Millan santuen omenezkoak herrigunearen inguruan daude, eta beste biak, herritik gertu dauden mendixketan. Baselizen sortze data zehatza ezezaguna da, baina Erdi Aroko historialari benediktarren ustez, monjeen bakarlekuak izan ziren.

Demografia

Azueloko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
255 269 292 300 311 283 283 271 169 105 72 47 42

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Azuelon.

Politika

2007ko udal hauteskundeak

Azueloko alkatea CDN alderdi politikoko Roberto Crespo Morentin da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako guztien %4,44) eta boto zuriak hamazazpi (%39,53). Abstentzioa %25,00ekoa izan zen.

Azueloko Udala
Alderdia Botoak Aukeratua?
Roberto Crespo Morentin (CDN) 26 Bai

Udaletxea

Azueloko udaletxeko idazkaria Esprontzeda eta Torralba del Rioko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: La Solana kalea, z/g

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Azuelo eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez dago euskara dakien herritarrik Azuelon.

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. http://sites.google.com/site/nolineadealtatension/Home/RATplanoAldizk.pdf?attredirects=0
  4. http://www.elcorreo.com/vizcaya/20100201/alava/votantes-rechaza-linea-alta-20100201.html El Correo Español egunkariaren webgunea

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa