Gernikako Arbola (ereserkia): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
120. lerroa: 120. lerroa:
[[Kategoria:Euskal Herriko ereserkiak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko ereserkiak]]
[[Kategoria:Euskal abesti herrikoiak]]
[[Kategoria:Euskal abesti herrikoiak]]
[[Kategoria:Iparragirreren bertsoak]]

20:05, 1 azaroa 2010ko berrikusketa

Gernikako arbola
Gernikako arbolaren irudia.

HerrialdeaTxantiloi:EH
HitzakJose Maria Iparragirre, 1853
MusikaZortzikoa
Onarpen dataXIX. mendearen bigarren erdialdea
MultimediaGernikako arbola ereserkiaren bideoa ikusi eta entzuteko, sakatu hemen (Gontzal Mendibilen bertsioa, 3:51 minutu).

Gernikako arbola Jose Maria Iparragirre olerkari, musikari eta koblakariak 1853an Madrilen Gernikako arbolaren eta Euskal Herriko foruen omenez idatzitako abesti edo zortzikoa da.

Hitzak

1
Gernikako Arbola
da bedeinkatua
euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
Arbola santua


2
Mila urte inguru da
esaten dutela
Jainkoak jarri zuela
Gernikako Arbola.
Zaude bada zutikan
orain ta denbora
eroritzen bazera
arras galdu gera

     

3
Ez zera eroriko
Arbola maitea
baldin portatzen bada
Bizkaiko Juntea.
Laurok hartuko degu
zurekin partea
pakian bizi dedin
euskaldun jendea.


4
Betiko bizi dedin
Jaunari eskatzeko
jarri gaitezen danok
laster belauniko.
Eta bihotzetikan
eskatu ezkero
Arbola biziko da
orain eta gero.

     

5
Arbola botatzia
dutela pentsatu
Euskal Herri guztian
danok badakigu.
Ea bada jendea
denbora orain degu
erori gabetanik
eduki behar degu.


6
Beti egongo zera
udaberrikoa
lore aintzinetako
mantxa gabekoa.
Erruki zaitez bada
bihotz gurekoa
denbora galdu gabe
emanik frutua.

     

7
Arbolak erantzun du
kontuz bizitzeko
eta bihotzetikan
Jaunari eskatzeko.
Gerrarik nahi ez degu
pakea betiko
gure lege zuzenak
hemen maitatzeko.


8
Erregutu diogun
Jaungoiko Jaunari
pakea emateko
orain eta beti.
Bai eta indarra ere
zerorren lurrari
eta bendizioa
Euskal Herriari.

Ikus, gainera

Kanpo loturak