Antxeta Irratia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
23. lerroa: 23. lerroa:
* {{eu}} [http://www.bidasoamedia.info/index.php?option=com_content&Itemid=41&id=3079&task=view ''Antxeta irratia erronkaz beterik'' Bidasoamedia webguneko albistea.]
* {{eu}} [http://www.bidasoamedia.info/index.php?option=com_content&Itemid=41&id=3079&task=view ''Antxeta irratia erronkaz beterik'' Bidasoamedia webguneko albistea.]
* {{eu}} [http://euskalirratiak.info/ Euskal Irratiak]
* {{eu}} [http://euskalirratiak.info/ Euskal Irratiak]
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/2251/antxeta-irratia/osoa Antxeta Irratiaren 20. urteurrena: "Akuilu soziala Bidasoan" erreportajea Argia astekarian.]


{{kultura zirriborroa}}
{{kultura zirriborroa}}

17:18, 4 azaroa 2010ko berrikusketa

Antxeta irratia Bidasoaldeko irratia da. Hendaian du egoitza. 2001. urtean hasi zituen emankizunak. Euskara hutsez emititzen du. Antxeta irratia Irun, Hondarribia, Hendaia, Biriatu eta Pausu (Behobia) auzoaren Urruñako zatian entzun daiteke.

Sarrera

Antxeta Irratia, elkarte hedabide bat da. Komunikabideen hirugarren sektorrean kokatua dago, hau da: Hedabide komunitarioak, libreak edota sozialak. 2002ean Hendaian sortu zen eta Behe Bidasoa eskualdeko Euskara hutsez lan egiten duen irratia da. Antxeta Irratiak, Hendaia, Irun, Hondarribia, Pausu eta Biriatuko bizilagunengana zuzentzen da, horretaz gain, Euskal Irratien federazioan parte hartzen du, Irulegiko irratia, xiberoko botza eta gure irratiarekin batera. Antxeta Irratia, AMARC (asociación mundial de radios comunitarias) erakundeko kidea da. 2002.urtean sortu zen herri komunikabide bat da Antxeta Irratia. Gure Irratiaren Entzun Ikus elkartea eta Pausumedia elkartearen sustenguz, abiatu zen komunikazio proiektua. Egoitza Hendaian kokatzen den arren (14 De Gaulle etorbidea), Irun, Biriatu, Pausu eta Hondarribia, gure hedapen eremuak ere badira. Behe Bidasoa eskualdeko, euskarazko irratia da, Antxeta Irratia. Elkarte izaera eremu errealera eramanez, bere ateak beti zabalik ditu Antxetak. Eragile, elkarte, norbanako eta herri mugimendu ororentzako, besteak beste. Irratiak komunikazioa, eskubide gisa defendatzen du egunerokoan, eta ez hedabide erraldoien menpeko elementu bat balitz bezala. Herritar orok du komunikatzeko eskubidea. Eskualdeko euskaldunon kasuan, guztiok dugu euskaraz komunikatu eta komunikazioa euskaraz jasotzeko eskubidea. Hala, ildo horri bide eginez, euskararen normalkuntza prozusuan aktiboki parte hartzea da Antxeta Irratiaren lehentasun nagusia. Laburki, herritarren zerbitzura dagoen komunikazio egitasmo xume bezain sendoa da Antxeta Irratia.

Helburuak

Antxeta Irratia, Behe Bidasoa eskualdean du bere ekinbide eta jarduera nagusia, hortaz, egitasmo honen helburu nagusiak eremu honetara mugatzen dira gehien bat. AMARC erakundean parte hartzearekin, nazioarteko lankidetza egitasmo ezberdinetan ere parte hartzen du

  • Euskararen normalizazioa esparru komunikatiboan
  • Bidasoaren bi aldeetako elkarte, eragile,instituzio edota herritarren arteko harremanak sustatzea.
  • Komunikazio eskubidea bermatzea: gizarte zibilak, komunikatzeko beharrezkoak dituen bitartekoak eskeini eta zabaltzea

Kanpo loturak


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.