Gizaburuaga: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°19′51″N 2°32′16″W / 43.3309°N 2.5379°W / 43.3309; -2.5379
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
52. lerroa: 52. lerroa:


== Demografia ==
== Demografia ==
[[XX. mende]] osoan zehar Gizaburuagak biztanleriaren erdia baino gehiago galdu zuen. Biztanleek [[Lekeitio]]ra eta [[Bilbo]]ra jo zuten lan bila, industrializarioaren garaietan. [[2000]]. urtetik aurrera, hogei bat etxebizitza berri eraiki dira herrian eta [[Lekeitio]]ko etxeek duten salneurri garestia dela eta, bertatik hainbat gazte etorri dira herrira bizitzera, herriaren biztanleria %40 igoaraziz.
[[XX. mende]] osoan zehar Gizaburuagak biztanleriaren erdia baino gehiago galdu zuen. Biztanleek [[Lekeitio]]ra eta [[Bilbo]]ra jo zuten lan bila, industrializarioaren garaietan. [[2000]]. urtetik aurrera, hogei bat etxebizitza berri eraiki dira herrian eta [[Lekeitio]]ko etxeek duten salneurri garestia dela eta, bertatik hainbat gazte joan dira herrira bizitzera, eta ondorioz, herriaren biztanleria %40 igo da.


{| {{taulapolita}} align="center"
{| {{taulapolita}} align="center"

21:01, 5 azaroa 2010ko berrikusketa

Gizaburuaga
 Bizkaia, Euskal Herria
Gizaburuako eliza
Gizaburuagako bandera

Gizaburuagako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaLea-Artibai
Izen ofiziala Gizaburuaga
AlkateaMaría de los Ángeles Aldekogarai Alastra (indep.)
Posta kodea48289
INE kodea48047
Herritarragizaburuagar
Kokapena
Koordenatuak43°19′51″N 2°32′16″W / 43.3309°N 2.5379°W / 43.3309; -2.5379
Map
Azalera6,32 km²
Garaiera40 metro
Distantzia50 km Bilbora
Demografia
Biztanleria197 (2023)
5 (2022)
alt_left 103 (%52,3) (%53,3) 105 alt_right
Dentsitatea23,26 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 53,57
Zahartze tasa[1]% 17,19
Ugalkortasun tasa[1]‰ 86,96
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80,77 (2011)
Genero desoreka[1]% -4,76 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 4,23 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 91,76 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 79.29 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1519. urtea

Gizaburuaga Bizkaiko udalerria da. Lea-Artibaiko eskualdeko herri honek 179 biztanle zituen 2006ko erroldaren arabera eta hiru gehiago (182) 2008koan. Munitibar eta Lekeitio arteko bidean kokaturik dago.

Etimologia

Herriaren izenaren esanahia argia da, "giza buruen tokia". Dena den, izen horren jatorria ez dago batere argi. Juan Ramon Iturrizak 1885ean idatzitako "Bizkaiko Historia Orokorra" liburuan, azalpen bat bilatzen saiatu zen. Haren ustetan, herriaren antzinako jatorrizko izena Ibaibaso zen. Baina X. mendean Bizkaia eta frantsesen arteko borroka bat izan zela eta, izena aldatu eta ahozko tradizioaren bitartez, gaur egunera Gizaburuaga izenaz heldu da, "bururik gabeko gizon(ar)en lekua" esanahiarekin.

Geografia

Auzoak

Gizaburuagak lau auzo dauzka:

  • Eguren, elizaren inguruan, herriko auzoburua da.
  • Lariz, Lekeitiorako bidean.
  • Laxier, Gizaburuaga eta Amoroto arteko errepidean.
  • Okamika, Eguren auzoaren parean, errepidearen bestaldean kokaturik. Industrialde bat dago bertan.

Ingurune nagurala

Lea ibaiak udalerriko lurrak gurutzatzen ditu.

Udalerri mugakideak

Historia

Gizaburuagako historiaren lehen aipamena XVI. mendekoa da, garai hartako Lekeitioko eta inguruko nekazaritza-herrixken arteko gatazka bati buruzko agiri batekoa, hain zuzen ere. Ispaster, Amoroto, Mendexa eta Gizaburuaga, Lekeitioko Andra Mari elizaren menpekoak ziren XVI. mendean. Egoera hori ez zen herrixketako biztanleen gogoko, eta askotan, Lekeitioko elizari ordainketarik ez egitea erabakitzen zuten.

Gatazka 1519an amaitu zen, Leon X aita santuak idatziriko agiri bat zela eta. Agiri horrek aipaturiko herriei eliza nagusiak eratzeko aukera eta sakramendu guztiak emateko ahalmena ematen zizkien. Esan liteke garai hartan bihurtu zela Gizaburuaga benetan udalerri .

Demografia

XX. mende osoan zehar Gizaburuagak biztanleriaren erdia baino gehiago galdu zuen. Biztanleek Lekeitiora eta Bilbora jo zuten lan bila, industrializarioaren garaietan. 2000. urtetik aurrera, hogei bat etxebizitza berri eraiki dira herrian eta Lekeitioko etxeek duten salneurri garestia dela eta, bertatik hainbat gazte joan dira herrira bizitzera, eta ondorioz, herriaren biztanleria %40 igo da.

Urtea 1857 1877 1887 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1991 2001 2006
Biztanleak 274 326 367 386 408 379 321 330 336 313 177 150 128 144 179

Ekonomia

Gizaburuagako jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da betidanik. Dena den, 1980ko hamarkadaren amaieran, Lea ibarreko herriek, bertako biztanleen etorkizuna bermatzeko asmoarekin, industrialde bat eraikitzea proposatu zuten. Horretarako Gizaburuaga aukeratu zuten, ibarrean gune estrategikoa betetzen zuelako, inguruko udalerrietara erdi bidean. Okamikako Industrialdea 1987. urtean zabaldu zen eta gaur egun 30 lan-elkarte inguru daude bertan, 400 lanpostu sortu direla.

Kautxoaren inguruko lan-elkarte asko sortu dira Cikautxo enpresaren eskutik, besteak beste, Armearri Kautxoak, Eluark-Lan Indar, Hodikautxo, Kautxo Tiuna Inyección eta Kautxo Tiun.

2007. urtearen amaieran Gizaburuaga langabezirik ez zuen Euskal Autonomi Erkidegoko herri bakarretakoa zen Baliarrain, Garai, Lagran eta Villabuenarekin batera.

Politika

2007ko udal-hauteskundeak

Gizaburuagako alkatea Maria Angeles Aldekogarai Alastra da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Bozka guztiak Gizaburuagako Independenteen taldearentzat izan ziren; Alderdi Popularra hauteskundeetara aurkeztu bazen ere, ez zuen boto bat bera ere lortu.

Gizaburuagako Udala
Alderdia Botoak Zinegotziak
Independenteak 71 5
PP 0 0

Kultura

Hizkuntza

Mendebaldeko euskalkiaren aldaera bat da herriko berezko hizkera. Euskaldunen ehuneko handia kontuan izanda, udalerria UEMAren kide da.

Jaiak eta ospakizunak

Gizaburuagak iraileko lehen astean ospatzen ditu bere jaiak, irailaren 8an Andra Mari eguna ospatzearekin batera.


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).