Genealogia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: thumb|200px|Luis III.a Württembergekoaren (1568–1593) zuhaitz genealogikoa '''Genealogia''' (grezierazko γενεά ''genea'', "...
(Ez dago alderik)

21:50, 7 azaroa 2010ko berrikusketa

Luis III.a Württembergekoaren (1568–1593) zuhaitz genealogikoa

Genealogia (grezierazko γενεά genea, "belaunaldi", eta λόγος logos, "ezaguera", hitzen lotunea) familien jatorri eta eraketa aztertzen dituen zientzia da[1]. Genealogistek ahozko tradizioak, agiri historikoak, ikerketa genetikoak eta beste hainbat teknikak erabiltzen dituzte familia bati buruzko informazioa lortzeko eta bere kideen arteko ahaidetasuna frogatzeko.

Norberak dituen bere familiaren historia ezagutzeko helburuak ezberdinak dira: testuinguru historiko zabalago batean senideak kokatzeko, ondorengo belaunaldietarako ezaguera mantentzea edota nork bere burua asebetetzeko[2].

Batzuen ustez, badaude genealogia eta familiaren historiaren arteko ezberdintasunak: lehendabizikoa zerrenda bat osatzeko teknika izanik eta bestea ikuspegi zabalagoa duena. Zerrenda hori normalean zuhaitz genealogiko bat osatzen du.

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Genealogia. .
  2. Bishop, Ronald. (2008). «In the Grand Scheme of Things: An Exploration of the Meaning of Genealogical Research» Journal Of Popular Culture (41(3)): 393–412..


Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Txantiloi:NA lotura