Hizkuntza familia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
lotura bat gehitu dut, wikipediaren barnekoa
4. lerroa: 4. lerroa:
[[Indoeuropar hizkuntzak]]
[[Indoeuropar hizkuntzak]]


[[Afro-asiar hizkuntzak]]: [[Cushit hizkuntzak]]
[[Afroasiar hizkuntzak]]


[[Sino-tibetar hizkuntzak]]
[[Sino-tibetar hizkuntzak]]
23. lerroa: 23. lerroa:


[[Dravidiar hizkuntzak]]
[[Dravidiar hizkuntzak]]

* [[Afrika]]koak:


[[Niger-kongotar hizkuntzak]]
[[Niger-kongotar hizkuntzak]]
30. lerroa: 28. lerroa:
[[Nilo-sahariar hizkuntzak]]
[[Nilo-sahariar hizkuntzak]]


[[Khoisan]] hizkuntzak
[[Khoisan hizkuntzak]]

* [[Amerika]]koak:


[[Amerindiar]] hizkuntzak (familia baino 'filum'a hobe)
[[Amerindiar hizkuntzak]] (familia baino 'filum'a hobe)


[[Na-dene hizkuntzak]]
[[Na-dene hizkuntzak]]

15:46, 12 azaroa 2010ko berrikusketa

Munduko hizkuntza familiak.

Hizkuntza familia jatorri bezala protohizkuntza berbera duten hizkuntzek osatutako taldea da. Hizkuntza gehienen kasuan ezaguna da dagokion hizkuntza familia. Euskararen kasuan ezezaguna da jatorri bezala duen hizkuntza, beraz, hizkuntza familiarik ez duela esan ohi da eta hizkuntza isolatua kontsideratu.

Familia nagusiak

Indoeuropar hizkuntzak

Afroasiar hizkuntzak

Sino-tibetar hizkuntzak

Altaiar hizkuntzak

Uraldar hizkuntzak

Paleosiberiar hizkuntzak

Austroasiar hizkuntzak

Australiar hizkuntzak

Austronesiar hizkuntzak

Kaukasiar hizkuntzak

Dravidiar hizkuntzak

Niger-kongotar hizkuntzak

Nilo-sahariar hizkuntzak

Khoisan hizkuntzak

Amerindiar hizkuntzak (familia baino 'filum'a hobe)

Na-dene hizkuntzak

Aleuto-eskimal hizkuntzak

Hiztun taldeak

Munduko biztanleria 3.000 bat talde etnolinguistikotan banaturik sailkatu zen 1970eko hamarkadan egindako ikerketetan. Taldeok hiztun-kopuru oso ezberdinetan banatuta daude: hizkuntza anitz dago oso hiztun gutxi dituena; aitzitik, badaude ehunka milioi hiztun dituzten bakar batzuk ere.

Hiztun horien jatorrizko hizkuntza bakarrik aintzakotzat hartuta egindako hurbilpen estatistiko batek honelako zerbait emango liguke:

  1. Bost hizkuntza nagusiak: Txinerak 800 milioi ditu (500 milioi, mandarinerak); hindiak, 350; ingelesak, 320; frantsesak, 270; eta gaztelaniak, 210. Orotara, munduko biztanleriaren %43.
  2. Hizkuntza handiak: Errusierak 150 milioi ditu (ukrainera eta bielorrusiera aparte); arabierak eta bengalierak, 130 milioi bana; portugesak, 120; japonierak, 110; alemanak, 105 (yiddisha barne nahi balitz) . Denera, biztanleriaren %20 pasatxo.
  3. Hamabi hizkuntza erdi-mailakoak: 70-35 milioi bana dituzte, eta honako hauek dira: javaera, italiera, teluguera, koreera, maratera, tamulera, vietnamera, turkiera, ukrainera, poloniera, gureratera eta taiera. Orotara, biztanleriaren %14.
  4. Beste 2.900 etno-hizkuntzak: 30-20 milioi dituzte bakoitzak Indiako zenbait hizkuntza, errumaniera, nederlandera, birmaniera eta beste; 15-6 bat, iraniera, serbokroaziera, etiopiera, hungariera, txekiera, suediera, katalana, edo ketxua; 5-3 milioitara jaisten dira daniera, suomiera, albaniera, georgiera, galegoa edo guaraniera; 2 milioiren azpitik geratzen dira estoniera, esloveniera, euskara edo azteken nahuatl. Multzo honetakoek eta oraindik gutxiago dituztenek biztanleriaren % 23 eskas egingo lukete orotara.


Ikus, gainera