Heizei enperadorea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: tl:Emperador Heizei
24. lerroa: 24. lerroa:
[[ja:平城天皇]]
[[ja:平城天皇]]
[[ko:헤이제이 천황]]
[[ko:헤이제이 천황]]
[[mn:Эзэн Хаан Хэйзэй]]
[[nl:Heizei]]
[[nl:Heizei]]
[[pl:Heizei]]
[[pl:Heizei]]

09:53, 14 azaroa 2010ko berrikusketa

Heizei Enperadorea (japonieraz 平城天皇 Heizei Tennō) (774-824), Japoniako 51. Enperadorea izan zen, oinordekotza ordena tradizionalaren arabera. 806tik, 809an kargua, bere anaia txikia Kamino Printzearen mesedetan utzi zuen arte gobernatu zuen. Heizei titulua, Narako hiriburuaren izen ofizialetik dator, Heizei Kyo dena. Sarri, Nara no Mikado deitua izan zen, Narako Enperadorea.

Kanmu Enperadorearen eta Fujiwara no Otomuro enperatrizaren semea izan zen. Tronura iritsi aurretik, Fujiwara no Kusukorekin, bere emaztearen amarekin izan zuen harremanak, sekulako zalaparta sortu zuen. Zalaparte honen ondorioz, bere aitak, printze oinordeko kargutik kentzea pentsatu zuen.

Bere kargua utzi ondoren, Narara joan zen, eta, hiriburua, berriz Kiototik Narara eramatea pentsatu zuen. Saga Enperadoreak, bere aitarekin ados zegoenaren itxurak egin zituen, baina ideia honi kazu zipitzik ere ez egitea pentsatzen zuen, bere aurreko enperadorearen eragina murrizteko. 810ean, Naran Kusukorekin matxinada bat sortzen saiatu zen, baina garaitua izan zen. Kusukok bere buruaz beste egin zuen, eta Heizei monje budista bihurtu zen. Bere semea, Takaoka printzea, bere kargutik kendua izan zen, eta Saga enperadoreak, bere seme propioa izendatu zuen printze oinordeko bezala.


Aurrekoa
Kanmu Enperadorea
Japoniako Enperadorea
806-809
Ondorengoa
Saga Enperadorea