Fruiz: berrikuspenen arteko aldeak
63. lerroa: | 63. lerroa: | ||
== Jaiak eta ospakizunak == |
== Jaiak eta ospakizunak == |
||
Fruizko jaiak [[Abuztua|abuztuko]] lehen astean izan ohi dira, Lorentzo Deunaren ospakizunarekin batera. Horrez gain, |
Fruizko jaiak [[Abuztua|abuztuko]] lehen astean izan ohi dira, Lorentzo Deunaren ospakizunarekin batera. Horrez gain, Botiola auzoak San Migel eguneko jaiak ospatzen ditu [[irailaren 29]]an. |
||
Sallebante eguna |
Sallebante eguna [[Abuztuak 10]]ean (Lorentzo Deuna) ospatzen da, Andeko auzoan dagoen baselizan. |
||
== Kultura == |
== Kultura == |
01:31, 21 azaroa 2010ko berrikusketa
Fruiz | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Mungialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Fruiz | ||||||||||
Alkatea | José Luis Elgezabal Orbe (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48116 | ||||||||||
INE kodea | 48035 | ||||||||||
Herritarra | fruiztarra | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°19′40″N 2°47′22″W / 43.3277°N 2.7895°W | ||||||||||
Azalera | 5,73 km² | ||||||||||
Distantzia | 22 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 551 (2023) 1 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 66,14 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 53,22 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,12 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 60,15 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 81,82 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 9,09 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,59 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 81 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 61.1 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.fruiz.net www.fruiz.net |
Fruiz Bizkaiko udalerria da. Mungialdeko eskualdean kokatzen den herri honek 408 biztanle zituen 2008ko erroldaren arabera.
Inguru naturala eta mugak
Fruiz Oka ibaiak sorturiko haran batean dago, ibai horrek udalerria erdigunetik zeharkatzen duela. Fruizen sakabanatutako hainbat auzo daude eta herriaren erdigunea Aldai auzoaren ingurua dugu. Aipaturiko Aldai auzoaz gain, Fruizko auzoak honakoak dira: Mandaluiz, Andeko, Olalde, Lotina, Batiz, Botiola, Plakonalde, eta Ugane.
Fruizen herri mugakideak honakoak dira: Arrieta eta Meñaka iparraldean; Gamiz-Fika hegoaldean; Morga eta Arrieta ekialdean; eta Mungia eta Gamiz-Fika mendebaldean. Fruizek garaiera txikiko hainbat mendixka ditu inguruan, Irimieta-mendi, Kirkinetu, Mamitia, Arkotxe, Lomerikamendi eta Orgabane mendiak, besteak beste.
Historia
Fruizen sorrera VIII. mendearen amaierakoa da. Garai hartan Fortunio Frunizek asturiarrak menderatu zituen Asturiazagako borrokan. Leku hartan dorretxe bat eraikitzea agindu zuen, eta dorretxe horren izenetik dator elizatearen izena. Fruizko lurretan garia, artoa eta indabak landatzen ziren, eta ondorengo hamarkadetan abeltzaintza ere garatu zen. Garapen horren seinale 1781ean ezarritako urteroko behien azoka. Azoka hori San Lorentzo baselizaren inguruetan antolatzen zen.
Gaur egun abeltzaintza azoka abuztuko bigarren igandean egiten da, herriko jaiekin bat eginik. Nekazaritzaz gain, herriaren inguruko basoek abelburuen elikadurarako eta egurra lantzeko aukera ezin hobea eskaini izan diete herritarrei.
Demografia
Urtea | 1857 | 1877 | 1887 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1991 | 2001 | 2006 |
Biztanleak | 377 | 409 | 423 | 465 | 526 | 534 | 548 | 496 | 470 | 432 | 423 | 294 | 318 | 347 | 402 |
Hauteskundeak
Fruizko alkatea Eusko Alderdi Jeltzaleko Jose Luis Elgezabal Orbe da. Udaleko zinegotzi guztiak EAJ alderdikoak dira.
2007ko udal hauteskundeetako emaitzak honakoak izan ziren:
Alderdia | Botuak | Zinegotziak |
EAJ | 160 | 7 |
PP | 10 | 0 |
Baliogabeko botoak 54 izan ziren ( guztien %20,77), eta emandako boto zuriak 9 (botoen %3,85%). Abstentzioa %14,19koa izan zen.
Garraiobidea eta azpiegiturak
Morgako errepide nagusia BI-2121 errepidea da, honek erdigunea eta Olaldeko auzoak zeharkatzen ditu. Horrez gain, gainerako auzoak lotzeko BI-4118 eta BI-3123 errepideak daude. Garraio publikoari dagokionez, Bizkaibuseko Gernika-Mungia A3519 lineak geltokia dauka herrian, autobusa batez beste bi ordu eta erdian behin igarotzen da herritik.
Jaiak eta ospakizunak
Fruizko jaiak abuztuko lehen astean izan ohi dira, Lorentzo Deunaren ospakizunarekin batera. Horrez gain, Botiola auzoak San Migel eguneko jaiak ospatzen ditu irailaren 29an.
Sallebante eguna Abuztuak 10ean (Lorentzo Deuna) ospatzen da, Andeko auzoan dagoen baselizan.
Kultura
Ondarea
Salbatore eliza, erromanikoaren garaian sortua izan arren, nabeetako batzuk eta atzealdeko dorrea XVI. mendean eraikiak dira. Horrez gain, sakristiako absidearen zatietako bat XVIII. mendean eraiki zen. Mende hartan bertan, 1731. urtean alegia, M. Larreak nabea handitu zuen. Hegoaldeko portada 1200. urte ingurukoa da eta Mungiako Zumetxagako San Migelen eta Galdakaoko Andra Mariaren parrokietako portaden antza dauka. San Salbatore eliza eta horren inguruko nekropolia babesturik daude, duten balio artistiko eta historiko handia dela eta.
Herrian beste hiru baseliza daude, Jesus Gurutziltzatuaren baseliza, Sallebante baseliza eta San Migel baseliza. Eta horiez gain, gaur egun iraganeko kontua den San Esteban baseliza ere bazegoen.
Elkarteak
Fruizek "Fruizpress" izeneko aldizkaria kaleratzen du hiru hilabetean behin. Horrez gain, Arrieta, Gamiz-Fika eta Meñakako udalerriekin batera "Erdupress" izeneko seihilabetekaria publikatzen da.
Bestela, herrian honako elkarteak daude:
- Fruiz Kirol Taldea
- Fruizko Nagusiak - FRUNA
- Kirkiñitu Mendi Taldea
- Lamiñe - Fruizko Korua
Fruiztar ezagunak
- Juan Maria Uriarte (1933-), apaiza eta apezpikua izandakoa.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).