Zabor: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.5.2) (robota Erantsia: jv:Larahan
69. lerroa: 69. lerroa:
[[ay:T'una]]
[[ay:T'una]]
[[be:Цвёрдыя бытавыя адкіды]]
[[be:Цвёрдыя бытавыя адкіды]]
[[be-x-old:Цьвёрдыя бытавыя адкіды]]
[[bg:Боклук]]
[[bg:Боклук]]
[[bjn:Ratik]]
[[bjn:Ratik]]

14:25, 18 abendua 2010ko berrikusketa

Zabor poltsak edukiontzian

Zaborra edo hondakinak gure eguneroko aktibitatetan sortutako materiala da, bere balioa galdu edo erabilgarri ez delako bota behar duguna.

Desagerrarazteko teknikak

  • Botatzea: Zabortegi kontrolatuetan egiten da.
  • Errausketa: Erraustegietan egiten da, hondakinak labe batean errez.
  • Konpostajea: Konpostaje plantetan egiten da. Herri batzuetan ere konpostarako edukiontziak daude, gero baratzetan edo lorategietan bota egiten dena.

Sailkapena

Hiri hondakinen sailkapena hainbat irizpideren arabera egin daiteke: jatorriaren, ezaugarri fisiko-kimikoak, arriskua, tratamendua edo fluxu-taldearen arabera.

Jatorria

  • Hiri Hondakin Solidoak (HHS). Herrietan sortutako hondakinak.
  • Hirikoekin Parekatu daitezkeen Merkataritza Hondakinak (HPMH). Merkataritza jardueretan sortutakoak. Hondakinen erantzukizuna udalaren esku dago.
  • Industria Hondakinak (IH). Industria-jardueretan sortutako hondakinak. Bi azpimultzo daude:
    • HOSak edo ezaugarri berdinekoak.
    • Prozesuetako hondakinak.
  • Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Hondakinak. Nekazaritza eta abeltzaintza jardueretan sortutakoak. Hondakinak sortzen dituenaren eta udalaren erantzukizuna dira.
  • Eraikuntzako eta Eraisketetako Hondakinak. Eraikuntzaren eta azpiegituren eraikuntzari eta eraisketei loturiko jardueretatik sortutakoak. Erantzukizuna udalarena eta hondakinak sortzen dituenarena da.
  • Hondakin Sanitarioak (HS). Osasun-jardueretan sortutakoak. Kudeaketaren erantzukizuna bi maila daude:
    • Osasun zentro barrukoa.
    • Osasun zentroaren kanpokoa.
  • Meatzetako Hondakinak. Erauzketa-jardueretan sortutakoak. Hondakinen kudeaketa sortzen dituztenen esku dago.

Ezaugarri fisiko-kimikoak

Arriskua

  • Hondakin Arriskutsuak (HA). Industria-jardueretan sortutako hondakinak, duten ezaugarriren edo substantziaren batengatik pertsonentzat edo ingurumenerako toxikoak badira.
    • Etxeko Toxikoak
  • Hondakin Egonkorrak (HE)
  • Hondakin Biokutsatuak (HB)
  • Hondakin Ez Arriskutsuak (HEA)

Tratamendua

  • Hondakin Hartzigarriak
  • Hondakin Birziklagarriak

Fluxu-taldea

  • Tresna Elektrikoen eta Elektronikoen Hondakinak (EEH)
  • Ibilgailuen Hondakinak
  • Ontzien eta Paketeen Hondakinak
  • Eraikuntzako eta Eraisketako Hondakinak
  • PVC Hondakinak
  • Egonkortu daitezkeen Hondakinak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zabor