Kursaal jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
68. lerroa: 68. lerroa:
[[Kategoria:Auditorioak]]
[[Kategoria:Auditorioak]]
[[Kategoria:Opera antzokiak]]
[[Kategoria:Opera antzokiak]]
[[Kategoria:1999an amaitutako eraikinak]]


[[br:Kursaal]]
[[br:Kursaal]]

17:41, 19 abendua 2010ko berrikusketa

Kursaal jauregia
Kursaal jauregia
Kursaala Uliatik ikusia.
Kursaal jauregia is located in Donostia erdigunea
Kursaal jauregia
Kursaal jauregia
Kursaal jauregia (Donostia erdigunea)
MotaBiltzar jauregia edo auditorioa
HiriaTxantiloi:EH-GI Donostia, Gipuzkoa
Herrialdea Euskal Herria
Eserlekuak1.500 eserleku
1.800 lagunentzako tokia
Irekiera data1999
EkoizpenaKursaal Fundazioa
AdministrazioaDonostiako Udala
WebguneaKursaal jauregiaren webgunea

Kursaal jauregia Donostiako musika gune eta biltzar jauregia da, Rafael Moneo arkitekto tuterarrak eraikia. 1999 urtean inauguratu zen.

Bertan du egoitza nagusia Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak, eta Musika Hamabostaldiak ere hemen du kokalekuetariko bat.

Orube berean Kursaal kasinoa egon zen, eta hortik datorkio izena.

Eraikina

Kursaal jauregia eta Gros auzoa, Urgull menditik ikusiak.

Rafael Moneo arkitekto tuterarrak egin zuen proiektua. Beira zeharargizko bi prisma nagusiz osatua dago, harrizko plataforma oinarri dituela. Zurriola hondartza alderantz terrazak irekitzen dira, itsasoaz gozatzeko, eta hirirantz sarrera nagusiak, dendak eta erakusketa aretoak, Zurriola hiribideari kale giroa emateko.

Prismek medietara begiratzen dute, Urgull eta Uliara, hiriarekin baino naturaren zati bailiran. Prisma hauek beira zeharargizko horma bikoitzez osatuak daude eta egitura metalikoari eusten dira. Beirazko hormen tartean argiztapena kokatua dago eta gauez pizten dira eraikinaren nortasun publikoa azpimarratzeko. Prisma hauetako bakoitzak areto bat du barnean, zurezko oholez estaliak: auditorioa eta ganbera aretoa.

Barnealdea: beirazko azala eta zurezko kutxaren arteko bitartea
Itsas aldeko terrazak

Auditorioa

1800 eserleku ditu eta prisma handian kokatua dago, Urumea ibaitik hurbilen dagoena. Ikuskizun nagusiak (Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiak, Zinemaldiko film ofizialak etab.) bertan egiten dira.

Ganbera Aretoa

600 eserleku ditu eta prisma txikian kokatua dago. Biltzar eta kontzertu txikietarako erabiltzen da.

Erabilera askotako aretoak

Biltzarrak, bilerak eta abar egiteko aretoak dira.

Kubo Aretoa

Gipuzkoa Donostia Kutxaren erakusketa areto nagusia da (Kubo aretoa).

Eraikinak jatetxe bat du baita ere, Martin Berasategi sukaldariarena, baita ere hainbat denda eta lurrazpiko parkina.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kursaal jauregia


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa