Mendillorri: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t hezkuntza |
||
47. lerroa: | 47. lerroa: | ||
== Hezkuntza == |
== Hezkuntza == |
||
Lau ikastetxe publiko ditu eta |
Lau ikastetxe publiko ditu eta instituto bat, A eta G ereduko ikastetxeak Mendillorri eta "El lago" dira eta D ereduko ikastetxeak Elorri eta Mendigoiti dira. |
||
Institutoa D, G eta A eredukoa da eta Pedro de Ursúa du izena. 2007. urtean sortu zen, bakarrik 1 eta 2. DBHkoekin. |
|||
== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
10:14, 20 abendua 2010ko berrikusketa
Mendillorri | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Iruñea |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′40″N 1°36′57″W / 42.81111°N 1.61583°W |
Demografia |
Mendillorri Iruñeko auzoa da. Lehen Eguesibarreko herria zen, Erdi Aroan hustu bazen ere. XX. mendeko 90eko hamarkadan, erreferendum baten bidez, Mendillorriko biztanleek Eguesibarretik bereizteko eta Iruñean sartzeko erabakia hartu zuten.
Inguru naturala eta kokapena
Mendillorri Iruñeko hego-ekialdean dago, gune metropolitarraren hegoaldean. Auzoak Sarrigurenekin eta Iruñerriko PA-30 autobidearekin egiten du muga ekialdean eta Mutiloagoitirekin hegoaldean.
Auzoa bitan banatzen da, iparraldeko aldea, lehenago eraikia, eta ondoren altxatutako hegoaldeko zatiko blokeak.
Historia
Auzoa 1990ko hamarkadaren hasieran hasi ziren eraikitzen, antzinako Erdi Aroko jauregi batenak ziren lurretan. Auzoa bitan banatzen da, antzinako Badostain eta Mendillorri arteko errepidearen bi aldeetan alegia. Auzoaren zati bati Mendillorrigoiti eta besteari Mendillorribeiti deitzen zitzaion, bata mendixka baten gainean eta bestea beheragoko lurretan. Blokeek, laukizuzen itxura dute eta lau solairuko altuera batez-beste. Blokeen artean, gune berdeak eta laku handi bat eraiki ziren. Parkean, antzinako jauregia mantentzen da.
Ondarea
Jatorrizko kontzeju zaharretik mantentzen den eraikin bakarra Mendillorriko jauregia da. Jatorriko gotikoko eraikina da, ondoren XVI. mendean berreraiki zena. Mendillorriko lakuaren ertzean dago, eta auzorako azpiegitura gisa egokitu zen 1990ko hamarkadan auzo berria eraikitzearekin batera.
Ur biltegiak
1895ean, Mendillorriko muinoan bi ur biltegi eraiki zituzten; hodi bidez hor biltzen den ura Iruñera bideratzeko erabiltzen da. Geroago, 1942tik 1975era bitartean, ur biltegi zahar horren ondoan beste lau eraiki zituzten, zeregin bererako.
Azpiegituraren inguruan, hiru jolas eremu daude, pasealekuak, lorezaintza eta konpostgintza irakasteko gunea, zuhaitzak eta behatokiak.[1]
Azpiegiturak eta garraioa
Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Mendillorrin:
Línea | Ibilbidea | Ordutegia | Maiztasuna | Oharrak |
---|---|---|---|---|
Ermitagaña - Mendillorri | 06:30 - 22:30 | 5´- 10´ | 5´ jendetza-orduetan. | |
N6 | Nafarroako Gorteak - Mendillorri | Gauez | 30´ |
Jakingarriak
Mendillorriko kale gehienen izenek Eguesibargo udalerriaren kontzejuen izenak dauzkate.
Hezkuntza
Lau ikastetxe publiko ditu eta instituto bat, A eta G ereduko ikastetxeak Mendillorri eta "El lago" dira eta D ereduko ikastetxeak Elorri eta Mendigoiti dira.
Institutoa D, G eta A eredukoa da eta Pedro de Ursúa du izena. 2007. urtean sortu zen, bakarrik 1 eta 2. DBHkoekin.
Erreferentziak
- ↑ Iruñerriko Mankomunitatea: «Mendillorriko ur-biltegien paseoa», mapak dakartzan eskuorria.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Mendillorriko merkatarien elkartearen webgunea.
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |