Guruin submaxilar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ja:顎下腺
t r2.5.2) (robota Erantsia: ga:Faireog fhomhandabail
23. lerroa: 23. lerroa:
[[es:Glándula submaxilar]]
[[es:Glándula submaxilar]]
[[fr:Submandibulaire]]
[[fr:Submandibulaire]]
[[ga:Faireog fhomhandabail]]
[[is:Kjálkabarðskirtill]]
[[is:Kjálkabarðskirtill]]
[[ja:顎下腺]]
[[ja:顎下腺]]

23:05, 21 abendua 2010ko berrikusketa

Giza guruin submaxilarra.

Guruin submaxilarra edo Masailezurpeko guruina, forma ez erregularra eta intxaur baten antzeko tamaina duen ttu guruin bat da. Ahoaren zoruaren atzealdean dago. Guruin honek, Whartonen hodia deritzonetik, mukoserosa izeneko jariakin muzinotsu urtsu bat jariatzen du.

Eraketa

Haurdunaldiaren seigarren astearen amaieran agertzen da, eta estomodeoaren zoruan kimu endodermikoetatik abiatuta eratzen da. Azinoak, 12garren astean eratzen hasten dira, eta jariatze lana, 16. astean hasten da. Haurra jaio ondoren ere, hazten jarraitzen du, azino mukitsuen eraketarekin.

Kokapena

Hioide gaineko tokiaren alboan dago. Gelaxka osteozuntsu baten barnean dago. Jatorrian, barnetik, hioglosoarekin lotua dago, eta kanpotik milohioideoarekin.

Guruin misto bat da, parotida guruina bezala azino serotsuz osatua dago, eta ehun konjuntiboz banatutako azino mukitsuz. Bere jariakina, jariatze hodi batzuetatik irteten da. Aurpegiko arteriatik eta kokospekotik datozen arteriek bustitzen dute, non zainak ere amaitzen diren.

Azaleko zati handi batez eta zati sakon txikiago batez osatua dago. Konpartimendu submaxilarrak babestu edo estalia dago.

Hodi submaxilarrak, gutxi gora-behera, 5 zentimetroko luzera du, eta bere horma, parotidaren hodiarena baino meheagoa da. Guruinaren zati sakonaren erdialde inguruan sortzen da, mihipeko guruina eta geniogloso giharraren artean sartzen da, eta ahoaren zoruan amaitzen da, mihi hariaren alboan dagoen mihipeko papilaren ertzean dagoen zulo estu batetik.