Errigoiti: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°19′12″N 2°43′26″W / 43.32°N 2.7238888888889°W / 43.32; -2.7238888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ArthurBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.3) (robota Erantsia: uk:Еррігойті
No edit summary
13. lerroa: 13. lerroa:
| garaiera =
| garaiera =
| azalera = 16.42
| azalera = 16.42
| biztanleria = 501
| biztanleria = 529
| bizt_urtea = 2006
| bizt_urtea = 2010
| dentsitatea = 30,45
| dentsitatea = 30,45
| distantzia = 29
| distantzia = 29
25. lerroa: 25. lerroa:
}}
}}


'''Errigoiti''' [[Bizkaia|Bizkaiko]] barnealdean dagoen udalerria da, herrialdearen erdialdean eta [[Busturialde]]ko eskualdean kokatutakoa. [[2006]]ko erroldaren arabera Errigoitik 501 biztanle ditu.
'''Errigoiti''' [[Bizkaia|Bizkaiko]] barnealdean dagoen udalerria da, herrialdearen erdialdean eta [[Busturialde]]ko eskualdean kokatutakoa. [[2010]]eko erroldaren arabera Errigoitik 529 biztanle ditu.


== Inguru naturala eta kokapena ==
== Inguru naturala eta kokapena ==

13:14, 23 abendua 2010ko berrikusketa

Errigoiti
 Bizkaia, Euskal Herria
Errigoitiko baserria.
Errigoitiko bandera

Errigoitiko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialde
Izen ofiziala Errigoiti
AlkateaIñaki Madariaga Otazua (EAJ)
Posta kodea48309
INE kodea48079
Herritarraerrigoitiarra
Kokapena
Koordenatuak43°19′12″N 2°43′26″W / 43.32°N 2.7238888888889°W / 43.32; -2.7238888888889
Map
Azalera16,42 km²
Distantzia29 km Bilbora
Demografia
Biztanleria509 (2023)
5 (2022)
alt_left 216 (%42,4) (%51,7) 263 alt_right
Dentsitatea30,45 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 6,61
Zahartze tasa[1]% 23,33
Ugalkortasun tasa[1]‰ 66,04
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 76,06 (2011)
Genero desoreka[1]% 5,61 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,79 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 80,6 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 68.24 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1376. urtea

Errigoiti Bizkaiko barnealdean dagoen udalerria da, herrialdearen erdialdean eta Busturialdeko eskualdean kokatutakoa. 2010eko erroldaren arabera Errigoitik 529 biztanle ditu.

Inguru naturala eta kokapena

Busturialdeko herria da, Bizkaiko ipar-ekialdean kokatzen da Bilbotik 29 kilometrora eta Gernika eta Mungiako herrien artean. Herriak Busturiarekin egiten du muga iparraldean, Gernika, Murueta eta Foruarekin ekialdean, Muxikarekin hegoaldean, eta Arrieta eta Morgarekin mendebaldean.

Errigoitik honako auzoak ditu: Atxika-Errekalde, Eleizalde-Olabarri (elizatearen jatorrizko gunea), Metxika, eta Uriko auzoa, gaur egun Errigoitiko auzo garrantzitsuena dena.

Historia

Gaur egungo Errigoitiren jatorria Erdi Aroko Idoibalzagako Andra Mari elizatean dago. 1376. urtean Mungia eta Gernika bitarteko, hau da Butroe eta Oka ibaien arteko bidea babesteko asmoarekin, Gaztelako Juanek lur eremu handiak eman zizkien Idoibalzagako Andra Mariko biztanleei. Horrez gain, Logroñoko foruaren arabera antolatzeko eskubidea eman zien, horrela, Errigoitiko hiribildua sortuz.

Jatorrizko herritik 500 bat metrora, (gaur egungo Eleizalde auzoan) beste etxegune txiki bat sortu zen, Erdi Aroko herri tipikoaren ereduaren arabera antolaturik. Hiribildua izan arren, herri txikia izan da beti.

Demografia eta biztanleria

Urtea 1857 1877 1887 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1991 2001 2006
Biztanleak 1.221 1.252 1.236 1.314 1.363 1.377 1.456 1.330 1.250 1.015 768 531 440 485 501

Ondarea

  • Idoibalzagako Andra Mari eliza: XVI. mendean eraikitako eliza da. Elizarekin batera baseliza, kanposantua eta abadearen etxea daude. Egitura Errigoitiko jatorrizko herrigunetik kanpo eraiki zen. XIX. mendean birmoldaketa sakona egin zen, Martin Etxabururen gidaritzapean.

Hauteskundeak

Errigoitiko udaletxea.

Errigoitiko alkatea EAJ alderdiko Iñaki Madariaga Otazua da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen Eusko Alderdi Jeltzaleak. Baliogabeko botoak 63 izan ziren (emandako guztien %15,48) eta boto zuri bakarra izan zen.

Errigoitiko Udala
Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 234 5
SOS Errigoiti 108 2
PP 1 0

Jaiak eta ospakizunak

Errigoitiko jaiak ekainaren erdialdean ospatzen dira San Antonioren omenez.

Ikus, gainera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).