Cixi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.5.2) (robota Erantsia: fa:تزوشی
t r2.7.1) (robota Aldatua: fa:تزی شی
33. lerroa: 33. lerroa:
[[es:Cixí]]
[[es:Cixí]]
[[et:Cixi]]
[[et:Cixi]]
[[fa:تزوشی]]
[[fa:تزی شی]]
[[fi:Cixi]]
[[fi:Cixi]]
[[fr:Cixi]]
[[fr:Cixi]]

18:46, 24 abendua 2010ko berrikusketa

Cixi enperatriz erregeordea

Cixi (txineraz 慈禧, pinyin: Cíxǐ, Wade-Giles: Tz'u-hsi) (1835eko azaroaren 29a - 1908ko azaroaren 15a) enperatriz erregeordea edo enperatriz alargunak Txinan agindu zuen 1861etik 1908ra, hil zen urtea. Bere agintean Qing dinastia edo mantxuaren, azken dinastia inperial txinatarra, gainbehera eman zen.

Cixi Xianfeng (咸丰) enperadorearen amorantea izan zen eta berau hiltzean 1861ean Cixik eta Ci'anek (慈安) agindua hartu zuten 1861 eta 1973 artean enperadorearen seme Tongzhi (同治) adin nagusia izan arte. Enperadore gaztea ordea adinera heldu eta bi urtera hil zen. Cixik arauak apurtu eta bere hiru urteko hiloba izendatu zuen oinordeko gisa. Ci'an 1881an hil ondoren Cixik bakarrik eduki zuen boterea.

Bere iloba Guangxu enperadorea adin nagusia izan zenean, Cixi erretiratu egin zen, bere zerbitzura zegoen espia sare bat utziz. Japoniaren aurkako lehen gerra (1894-1895) galtzean eta Guangxu hainbat erreforma martxan jartzean, Cixik bere ilobaren aurka azpilanean hasi zen indar militar eta kontserbadoreekin bat eginda, agintea berreskuratu zuelarik.

Boterea eskuratu eta urtebetera, Cixik boxerren alde egin zuen hauen potentzia kolonial atzerritarren aurkako matxinadan. Ordainetan, indar atzerritarrak Hiri Debekatuan sartu eta Beijing konkistatu zuten, Cixi bake hitzarmen kaltegarri bat sinatzera behartu zelarik. Porrot honegatik karisma galdu zuen arren, hil arte mantendu zen boterean.

Txantiloi:NA lotura