Azterketa (ebaluazioa): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Aldatua: sv:Prov (diagnostiskt test)
t Robot: Cosmetic changes
70. lerroa: 70. lerroa:


<references/>
<references/>



[[Kategoria:Hezkuntza ebaluazioa]]
[[Kategoria:Hezkuntza ebaluazioa]]

16:32, 2 urtarrila 2011ko berrikusketa

Ikasle batzuk azterketa bat egiten.

Hezkuntzan, azterketa ikasleen ezagutzak eta trebeziak ebaluatzeko erabiltzen den froga bat da, normalizatua eta uniformea azterketa burutzen ari diren ikasle guztientzat. Gehienetan, galdera edo atal ezberdinetan banatzen da eta ikasle bakoitzak galdera horiek zuzen erantzun edo lortutako gaitasunak erakutsiz garatu behar ditu. Ikasleak froga amaitutakoan, irakasleak edo azterketa ebaluatzeko aukeratutako pertsonak azterketa zuzendu eta kalifikazio bat jartzen dio, bere ezagutza eta gaitasunen erakusgarri dena. Ohikoa da, kalifikazio kuantitatibo batekin batera, azterketa gainditua edo gainditu gabe erara ebaluatzea eta gainditu gabe izatekotan ikasleak berriz ere azterketa errepikatu behar du beste momentu batean bere ezagutza egiaztatzeko. Hezkuntzaz gainera, azterketak lanpostuetarako lehiaketetan (Enplegu Publikorako Eskaintza batean, esaterako) eta zertifikazio-arloan (EGA azterketa, esaterako) ere erabiltzen dira.

Azterketa motak

Azterketak ahozkoak, ikasleak irakasleak planteaturiko galderei ahoz erantzun edo gai bat ahoz garatu behar duenean, zein idatzizkoak izan daitezke. Ahozko azterketak hizkuntza arloan erabiltzen dira batez ere, ikaslearen mintzamena ebaluatzeko. Idatzizko azterketak, berriz, askoz ere zabalduago daude eta abantaila gisa ikasleak azterketan zehar bere erantzunak zuzendu eta gerora euskarri fisikoan gorde ahal izatea da. Idatzizko azterketetan, galdera objektiboak dituen azterketa edo testa eta galdera irekiak dituzten azterketak bereizten dira.

Galdera objektiboak

Test erako azterketetan, non galdera objektiboak diren, galdera bakoitzeko erantzuteko zenbait aukera (hirutik bostera gehienetan) ematen zaizkio. Ikasleak aukera hauetatik zuzena den bakarra asmatzen saiatu behar du. Adibidez,

Zenbat da 66 zati 6?
a) 6 b) 11 c) 0.5 d) 2

Test erako azterketetan baliteke erantzun bat jakin gabe zoriz asmatzea. Hau ekiditeko erantzun okerrengatik puntuazio totala murrizteko formulak asmatu dira. Horrela, ikasleak nahiago izango du askotan galdera hutsean utzi, jakin gabe erantzutea baino. Testeko galderak laburrak eta azkarrak izanik, irakasgai osoa laburbil daiteke azterketa batean, galdetu gabeko hutsunerik utzi gabe. Ebaluatzailearentzako beste abantailak zuzenketa azkarra eta kalifikazio objektiboa dira. Eragozpenetan buruz ikasita erantzuten dela eta galderak testuingurutik kanpo kokatzea hautematen dira. Hori dela eta, galdera objektiboen azterketa tresna egokia izan dadin garrantzitsua da galderen diseinuan hutsalkeriak baztertu eta edukiaren alderdi nagusienak planteatzen dituzten galderak jartzea. Ebaluazio-tresna moduan, testa fidagarritasun edo zehaztasun handikoa da, baina bere baliozkotasuna edo neurtu nahi duen aldagaia benetan neurtzen duen zalantzazkoa da.

Testak edo froga objektiboak oso azkarrak izaten dira, minutu gutxi batzuetan egin beharrekoak, eta erantzuna zuzena zein den hausnartzeko denbora gutxi eskaintzen dute. Horregatik, ikasleak gai guztiak buruz ongi ikasita izatea gomendatzen da, pentsatu gabe lehenbaitlehen erantzuteko. Erantzunak oso antzekoak izaten dira askotan eta horregatik galdera eta aukerak ongi irakurtzea komeni da. Bukaeran eta denbora izanez gero, komeni da erantzunak errepasatzea, baina ez da gomendatzen erantzunak behin eta berriz aldatzen ibiltzea, horrekin denbora galdu, urduri jarri eta kontzentrazioa galdu besterik ez baita egiten.

Galdera irekiak

Galdera irekietan, berriz, ikasleak idatziz ematen du erantzun zuzena. Galdera hauen erantzunak ez dira testekoak bezain laburrak izaten eta definizioak azaldu, kontzeptuen arteko erlazioak ezarri edota gai orokor bat garatzea eskatzen da, enuntziatuan edo izenburuan jarritakoari jarraituz. Test motako azterketetan ez bezala, erantzuna ez da zuzena ala okerra eta galdera ebaluatzeko orduan zuzentasun-maila ezberdinak daude. Galdera irekiak malguak dira, edozer gain galdetu baitaiteke beraietan, baina galderak argiak eta zehatzak izatea komeni da, ikasleak zer erantzun behar duen zehaztasunez jakin dezan. Horrela, XVIII. mendea izenburu hutsa duten galdera irekiak baztertu eta ahalik eta xehetasun gehien eman behar dira ikasleak eman beharreko erantzunari buruz, ikasleak zer galdetzen zaion jakiteko eta ebaluatzerakoan zuzenketa objektiboagoa izan dadin. Bestalde, galdera irekien bitartez ikasleak gaiari buruz duen ezagutza ebaluatzeaz gainera, ikasleak garatu beharreko beste konpetentzia zenbait ere erakutsi behar ditu, idazketa egokia eta ahalmen analitikoa, besteak beste.

Galdera irekiek eragozpenak ere badituzte:

  • test motako azterketetan baino galdera gutxiago ezar daitezke, ikasi beharreko edukiari buruzko hutsuneak utziz;
  • galdera ezberdinak jarrita, kalifikazioa oso ezberdina izan daiteke;
  • ebaluatzaile ezberdinek kalifikazio ezberdinak emango dituzte edota ebaluatzaile berdinak kalifikazio ezberdinak emango ditu une ezberdinetan;
  • test motako azterketetan bezalaxe, zoriak badu eraginik, ikasleak gaiak sakontasun-maila ezberdinekin ikasten dituelako.

Ikasleek galdera irekiei ihes egiteko duten ohitura dela eta, ebaluatzaileak guztiz baztertu behar ditu zerbait idazteagatik bakarrik osaturik dauden erantzun eskasak (galderak zehazten duen gaiaren garrantzia behin eta berriz aipatuz, adibidez) eta beste gai bati buruz aritzen diren erantzunak.

Eskuarki, ordea, galdera irekiekin osaturiko azterketek ikaslearen ikasketa sakonagoa eskatzen dutela frogatu da, buruz ikastea exijitzen duten test motako azterketen aldean [1]. Ebaluazio tresna moduan, baliozkotasun handikoa da, neurtu nahi dena neurtzen baita gehienetan, baina fidagarritasun edo zehaztasun txikikoa, testa ez bezala.

Ahozko azterketak

Orokorrean, pertsona baten komunikazio gaitasuna, analisi- eta sintesi-ahalmena ebaluatzeko erabiltzen dira. Hizkuntza batean pertsona batek duen mintzamena eta ulermena ebaluatzeko ere erabiltzen dira ahozko azterketak. Aldi berean, ez dira informazioaren ezagutza edo oroimen hutsa ebaluatzeko egokienak. Lanpostu baterako hautaprobetan ere egiten dira, elkarrizketa moduan. Unibertsitate-mailan maiz erabiltzen dira, tesiak, karrera amaierako lanak edo gai bat jorratzeko aurkezpenak baloratzeko. Kasu hauetan, ohikoa da gainera ahozko azterketa epaimahai baten aurrean egitea eta ikasle edo hautagaiaren aurkezpena bukatzean epaimahaikideek ikasleari edo hautagaiari galderak egitea.

Ahozko frogaren abantaila moduan,

  • gai bati buruzko ezagutza sakonaz gainera, ahalmen kritikoa eta gaitasun komunikatiboa egiaztatzen ditu;
  • iruzurra egiteko aukerarik ez dago;
  • ikasleak galderak argitzeko eska dezake;
  • epaimahaiak erantzunak zehaztu eta sakontzeko eska dezake eta galdera osagarriak ere egin ditzake.

Eragozpenak baditu:

  • ikasle edo hautagai anitz direnean ebaluatu beharrekoka, denbora luzea eskatzen duen ebaluaketa metodoa da;
  • ebaluatzailearen eta ebaluatuaren arteko harreman zuzenak subjetibitate eta zilegitasun-arazoak izan ditzake ebaluatzaile bakarra dagoenean;
  • froga baliogabeturik gera daiteke ikaslea edo hautagaia oso urduri dagoenean, orduan egindako lana edo bestelako gaitasunak erakusteko aukerarik ez baitu izango;
  • hitz egiteko erraztasunak eta atsegina izateak gaiaren ezagutza eskasa ezkuta dezake;
  • ikasleak eta hautagaiak frgoa ezberdinekin ebaluatzen dira;
  • antolatzen zailagoa da [2].

Trikimailuak azterketetan

Ohikoa da ikasleak trikimailuak egitea, ikasleak erantzunak ez dakizkien galderak ongi erantzuteko. Hona hemen zerrenda bat:

  • Ikasi beharreko gaiei buruzko liburu edo apunteak mahai azpian edo lurrean prest izatea, behar denean hartu eta zabaltzeko.
  • Txuleta paper txiki batean letra txikiz idatziriko testu bat da, ikasita eduki beharreko gaiari buruzkoa. Txuleta ezkutatu egiten da azterketa hasi baino lehen eta behar denean atera.
  • Inguruko ikaskideei ahopetik galdetu (txibatu, alegia), haiekin ados jarrita beraien azterketari begiratu edo azterketak trukatu. Horretarako, beste ikaskideren baten laguntza gertatzen da batzuetan, irakasleari zalantza bat galdetzera joanez, trikimailu irakaslea konturatu gabe egiteko.

Erreferentziak

  1. Scouller, K. : The influence of assessment method on students’ learning approaches: Multiple choice question examinations versus assignment essay. Higher Education, 35 (1998), 453-472.
  2. (Gaztelaniaz) Los exámenes orales. 2010-03-22an kontsultatua.

Erreferentziak