Elektrolisi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ht:Elektwoliz
t Robot: Cosmetic changes
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Schemas electrolyse h2o.jpg|thumb|250px|Elektrolisi diagrama]]
[[Fitxategi:Schemas electrolyse h2o.jpg|thumb|250px|Elektrolisi diagrama]]
'''Elektrolisia''' [[elektrizitate]]aren bidez substantzia baten osagaiak banatzeko prozesuari deritzo, adibidez uraren kausuan [[hidrogeno]]an eta [[oxigeno]]an banatzen da.
'''Elektrolisia''' [[elektrizitate]]aren bidez substantzia baten osagaiak banatzeko prozesuari deritzo, adibidez uraren kausuan [[hidrogeno]]an eta [[oxigeno]]an banatzen da.


== Prozedura==
== Prozedura ==
Elektrolisia egiteko hurrengo prozedura jarraitu behar da:
Elektrolisia egiteko hurrengo prozedura jarraitu behar da:



20:22, 2 urtarrila 2011ko berrikusketa

Elektrolisi diagrama

Elektrolisia elektrizitatearen bidez substantzia baten osagaiak banatzeko prozesuari deritzo, adibidez uraren kausuan hidrogenoan eta oxigenoan banatzen da.

Prozedura

Elektrolisia egiteko hurrengo prozedura jarraitu behar da:

  • Banatu beharreko substantzia urtu edo disolbatu egin behar da, substantzia ioietan banatu dadin.
  • Disoluzioan sartutako bi elektrodoetan zehar korronte elektriko jarraia pasaraziko da, korronte elektrikoak pila batean du jatorria. Pilako polo negatibora lotutako elektrodoa katodoa izango da, eta polo positibora lotutakoa anodoa.
  • Anodora ioi positiboak inguratuko dira, eta katodora ioi negatiboak.
  • Elektrodoetan elektroi transferentziako erreakzioak gertatuko dira, hau da, katodoak elektroiak kenduko dizkio anioiari, eta anodoak elektroiak emango dizkio katioiari. Azken batean oxidazio-erredukzio erreakzioak gertatuko dira.

Uraren elektrolisia egiteko ur distilatua erabili behar da, bestela disolbatutako gatzek ere elektrolisia jasango dute. Uraren kasuan oxigeno anioia (O2-) anodora joango da, oxigeno gasa (O2) sortuz. Hidrogeno katioia (H+) berriz katodora joango da eta hidrogeno gasa (H2) sortuko da. Prozesu hau kontu handiz egin behar da, bai hidrogenoa eta baita oxigenoa gas sukoiak direlako.

Historia

1800. urtean William Nicholsonek aurkitu zuen elektrolisia bateriaren funtzionamendua aztertzen zegoenean. Michael Faradayk, fisikari eta kimikari ingelesak, 1833 eta 1836 urteen bitartean elektrolisiaren legeak garatu zituen.

Elektrolisiaren erabilerak

Elektrolisi prozesua sarritan erabiltzen da gaur egun.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elektrolisi


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.