Urretxu-Zumarragako gaztetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°05′35″N 2°18′48″W / 43.09315957°N 2.31322917°W / 43.09315957; -2.31322917
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
2. lerroa: 2. lerroa:
| izena = Urretxu-Zumarragako gaztetxea
| izena = Urretxu-Zumarragako gaztetxea
| herria = [[Urretxu]]-[[Zumarraga]]
| herria = [[Urretxu]]-[[Zumarraga]]
| helbidea =
| sorrera - desagertzea = [[2002]]ko ekaina - ...
| sorrera - desagertzea = [[2002]]ko ekaina - ...
| lege egoera =
| oina = [http://www.kunkkinzona.net www.kunkkinzona.com]
| argazkia =
| oina =
| webgunea = http://www.kunkkinzona.com
}}
}}

'''Urretxu-Zumarragako Gaztetxea''' [[Gipuzkoa]]ko bi herri hauetako [[Gaztetxe]]a da. [[Urretxu]]n GazteleKUaren inguruko aldeko lehen mugimenduak [[1977]] - [[1978]] urte inguruan eman ziren. Honela [[1978]]. urtean lortu zuen gazteriak lehen lokala eta hasierako proiektuaren gauzatzea. Lehen GazteleKU honek ez du zerikusirik gaur egunera iritsi zaigun estrukturarekin. Lehenik eta behin gazte lokal bat irekitzea lortu zen eta lokal horrek elkarte batek bezala funtzionatzen zuen eta halako hitzarmena zuen udalarekin sinatua. Funtzionamendua eta harremana estua zen udalarekin eta bi astez behin burutzen ziren bileren bidez erabaki ohi zen aurrera eraman beharreko ekintza eta aurrerapausoak. [[1980ko hamarkada]]ren erdialdean GazteleKUak drogaren kolpe gogorra jaso zuen eta lorturik zuen izena erabat gaiztotzen da herritarren partetik. Honela ekintzak murriztu ziren eta lokalak taberna baten gisa funtzionatzen zuen gazteen zerbitzuak ahazturik.

00:56, 7 urtarrila 2011ko berrikusketa

Urretxu-Zumarragako gaztetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaUrretxu
Koordenatuak43°05′35″N 2°18′48″W / 43.09315957°N 2.31322917°W / 43.09315957; -2.31322917
Map

Urretxu-Zumarragako Gaztetxea Gipuzkoako bi herri hauetako Gaztetxea da. Urretxun GazteleKUaren inguruko aldeko lehen mugimenduak 1977 - 1978 urte inguruan eman ziren. Honela 1978. urtean lortu zuen gazteriak lehen lokala eta hasierako proiektuaren gauzatzea. Lehen GazteleKU honek ez du zerikusirik gaur egunera iritsi zaigun estrukturarekin. Lehenik eta behin gazte lokal bat irekitzea lortu zen eta lokal horrek elkarte batek bezala funtzionatzen zuen eta halako hitzarmena zuen udalarekin sinatua. Funtzionamendua eta harremana estua zen udalarekin eta bi astez behin burutzen ziren bileren bidez erabaki ohi zen aurrera eraman beharreko ekintza eta aurrerapausoak. 1980ko hamarkadaren erdialdean GazteleKUak drogaren kolpe gogorra jaso zuen eta lorturik zuen izena erabat gaiztotzen da herritarren partetik. Honela ekintzak murriztu ziren eta lokalak taberna baten gisa funtzionatzen zuen gazteen zerbitzuak ahazturik.

Egoera hau ikusirik 1990-1991. urteetan gazte koadrila batzuen ardurapean bilera batzuk egin ondoren arazoa sustraietatik heldu eta konpontzen hasteko ZUGA taldea (Zumarraga eta Urretxuko Gazte Asanblada) sortu zuten. Herriko gazteriaren erantzuna nahikoa bizia izan zen eta bazkideak biltzeko kanpainan 300 gazteren atxikipena lortu zen. Lan dinamika aldatuz joan zen eta lokalean eman zen giroaren aldaketa nahikoa handia izan zen herriko gaztediak berriz ere “bere” hartu zuelarik.

1990ko hamarkada erdialdean errelebo generazionala ematen da eta hori aurrerantzean ere eman dedin mekanismo batzuk sortu ziren (adibidez, barraren ardura 2 urtez behin aldatu behar da, direktibaren aldaketa…).

1998. urtean GazteleKUaren egoitza zaharra bota egiten da Urretxuko Gernikako Arbola plazaren urbanizazio berria dela eta. Etenaldi fisiko honek beste era bateko etenaldia eragiten duela esan daiteke 4 urtez luzatu zelarik. Honela 2002an, 4 urtez erritmo desberdinetan lan eginik, Urolako Tren zaharraren geltokia zena, gaur egun ezagutzen dugun GazteleKUan bilakatu zen. Eraikin berriaren beheko solairua atondu ondoren, bere ateak gaztediari zabaltzea lortu zen 2002ko ekainean.

Gaztetxearen egitura eta eskaintza

Urretxu-Zumarragako Gaztetxearen egitura, bi solairutan banatua dago. Lehendabizikoan, taberna, komuna eta eszenatokia dago. Azken honetan, ekintza ugari egiten dira, hala nola, kontzertuak, antzerkiak, bertso-saioak... Bestalde, bigarren solairuan, edozein gazteri irekita dagoen eskaintza zabala dago, besteak beste, ordenagailu publikoak internetez horniturik, zineku, liburutegia eta baita sukaldea ere otorduetarako mahai eta guzti.

Musikasten

Abuztuan urtero, Gaztetxearen bigarren solairuan, musika tailer bat osatzen da. Bertan, ekintza honetara apuntatzen den orok, musika tresna bat ikasteko aukera edo instrumentu horrekin trebatzen segitzeko aukera izaten du. Bere abilezia eta abuztuan zehar ikasitakoa jendartean erakusteko, kontzertu bat egin ohi da Gaztetxean bertan.

MusiKUaldia

Hau ere, azken urteetan Gaztetxean bertan antolatu ohi den ekintza bat da. Ekimen hau, ordea, negu partean burutzen da, konkretuki, abenduaren azken astean eta urtarrilaren lehenengoan. Gutxi gorabehera, astebete irauten du, eta talde oso desberdinek parte hartu dute bertan. Askotan, musika esperimentala eta berritzailea uztartzen dira kontzertu hauetan, publikoari zerbait ezberdina eskaintzeko asmo argiarekin.

Urteurrena

Gaztetxeak burutzen dituen ekintzen artean, garrantzitsuenetarikoa da hau. Ekainean osatzen dira ekintza denak, 2002aren ekainean bukatu baitziren gaur egungo gaztetxea denaren obrak eta, baita hilabete horretan martxan jarri ere. Urtez urte burutzen diren ekintza hauetan, jendearen partaidetza handia izaten da, aipamen berezia eginik bazkari herrikoiari.

Kanpo loturak