Dama-joko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa: 2. lerroa:




'''Dama-jokoa''' taula baten gainean eta fitxekin jokatzen den bi jokalarien arteko [[taula-joko]]a da. Ohiko taulan 10x10 (nazioarteko aldaeran) edo 8x8 (tokiko aldaeretan) gelaska daude, zuriak eta beltzak txandakatuz. [[Txinatar dama-joko]]an taula sei puntetako izarra da eta 2-6 jokalari bitartean joka dezakete.
'''Dama-jokoa''' taula baten gainean eta fitxekin jokatzen den bi jokalarien arteko [[taula-joko]]a da. Aldaera anitz dituen jokoa, besteak beste 8x8, 10x10 (poloniar dama-jokoa) eta 12x12 tauletan jokatzen direnak. 8x8 taulako jokoak, berriz, hainbat aldaera ditu toki batetik bestera, arau ezberdinekin. [[Txinatar dama-joko]]an, berriz, taula sei puntetako izarra da eta 2-6 jokalari bitartean joka dezakete. Antzinatik jokatzen den jokoa da, arabiarrek Europara ekarria eta bere 8x8 bertsio arruntenean 2007 urtean ''Chinook'' izeneko ordenagailuak ebatzia: jokalariek huts egiten ez badute, jokoa berdinketaz amaitzen da.


== Historia ==
== Historia ==

13:48, 17 urtarrila 2011ko berrikusketa

Fitxen hasierako kokapena 8x8 gelaskako dama-joko batean.


Dama-jokoa taula baten gainean eta fitxekin jokatzen den bi jokalarien arteko taula-jokoa da. Aldaera anitz dituen jokoa, besteak beste 8x8, 10x10 (poloniar dama-jokoa) eta 12x12 tauletan jokatzen direnak. 8x8 taulako jokoak, berriz, hainbat aldaera ditu toki batetik bestera, arau ezberdinekin. Txinatar dama-jokoan, berriz, taula sei puntetako izarra da eta 2-6 jokalari bitartean joka dezakete. Antzinatik jokatzen den jokoa da, arabiarrek Europara ekarria eta bere 8x8 bertsio arruntenean 2007 urtean Chinook izeneko ordenagailuak ebatzia: jokalariek huts egiten ez badute, jokoa berdinketaz amaitzen da.

Historia

Dama-jokoaren antzeko jokoen aztarnak aurkitu dira Mesopotamiako Ur hirian. Ekialde Hurbilean ere sotu zen dama jokoaren aitzindaria izan zen alkerke jokoa, 5x5 taula batean jokatzen dena. Erdi aroan arabiarrek Iberiar penintsulara ekarri eta hortik Okzitaniara heldu zen, non xake jokoaren eraginez, 8x8 taula bat jokatzen hasi zen.

Arauak

- Damak bi lagunen artean jokatzen da, 8x8 (edo 10x10) gelaskako taula batean.

- Jokalari bakoitzak kolore bereko 12 (edo 20, 10x10 aldaeran) fitxa ditu, taularen lehen 3 lerro (edo 4 lerro, 10x10 aldaeran) beltzetan kokatzen direnak.

- Txandaka jokatzen da, eta fitxa zuriak dituena hasten da jokatzen.

- Fitxak aurrera eta diagonalean ezkerrera edo eskuinera mugitzen dira.

- Fitxa bat harrapatzeko, aurkako fitxa bat bestearen aurre-aurrean egon behar da eta diagonalean mugituz harrapatzen da.

- Jokalari baten fitxa bat aurkariaren lehen lerrora heltzen bada, fitxa hori erregina bihurtzen da eta atzera eta aurrera mugi daiteke, aurkako fitxak harrapatuz eta horien atzetik edozein gelaskatan geratuz. Fitxa bat baino gehiago ere harrapa dezake.

- Partida galtzen du fitxa barik gelditzen dena edo jokalari batek dituen fitxak ezin baditu mugitu, galtzen du. Partida berdinketaz amaitu daiteke, jokalariek horrela adostu, fitxen kokapen bat hiru aldiz errepikatu eta aurreikusitako mugimendu kopuru bat gainditzen denean.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.