Dama-joko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa: 6. lerroa:
== Historia ==
== Historia ==


Dama-jokoaren antzeko jokoen aztarnak aurkitu dira [[Mesopotamia]]ko [[Ur (argipena)|Ur]] hirian. [[Ekialde Hurbil]]ean ere sotu zen dama jokoaren aitzindaria izan zen [[alkerke]] jokoa, 5x5 taula batean jokatzen dena. [[Erdi aro]]an arabiarrek [[Iberiar penintsula]]ra ekarri eta hortik [[Okzitania]]ra heldu zen, non [[xake]] jokoaren eraginez, 8x8 taula bat jokatzen hasi zen.
Dama-jokoaren antzeko jokoen aztarnak aurkitu dira [[Mesopotamia]]ko [[Ur (argipena)|Ur]] hirian. [[Ekialde Hurbil]]ean ere sortu zen dama jokoaren aitzindaria izan zen [[alkerke]] jokoa, 5x5 taula batean jokatzen dena. [[Erdi aro]]an arabiarrek [[Iberiar penintsula]]ra ekarri eta hortik [[Okzitania]]ra heldu zen, non [[xake]] jokoaren eraginez, 8x8 taula bat jokatzen hasi zen.


== Arau orokorrak ==
== Arau orokorrak ==

15:30, 17 urtarrila 2011ko berrikusketa

Fitxen hasierako kokapena 8x8 gelaskako dama-joko batean.


Dama-jokoa taula baten gainean eta fitxekin jokatzen den bi jokalarien arteko taula-jokoa da. Aldaera anitz dituen jokoa, besteak beste 8x8, 10x10 (poloniar dama-jokoa) eta 12x12 tauletan jokatzen direnak. 8x8 taulako jokoak, berriz, hainbat aldaera ditu toki batetik bestera, arau ezberdinekin. Txinatar dama-jokoan, berriz, taula sei puntetako izarra da eta 2-6 jokalarik joka dezakete. Antzinatik jokatzen den jokoa da, arabiarrek Europara ekarria eta bere 8x8 bertsio arruntenean 2007 urtean Chinook izeneko ordenagailuak ebatzia: jokalariek huts egiten ez badute, jokoa berdinketaz amaitzen da.

Historia

Dama-jokoaren antzeko jokoen aztarnak aurkitu dira Mesopotamiako Ur hirian. Ekialde Hurbilean ere sortu zen dama jokoaren aitzindaria izan zen alkerke jokoa, 5x5 taula batean jokatzen dena. Erdi aroan arabiarrek Iberiar penintsulara ekarri eta hortik Okzitaniara heldu zen, non xake jokoaren eraginez, 8x8 taula bat jokatzen hasi zen.

Arau orokorrak

Dama-joko bat 10x10 aldaeran.
  • Damak bi lagunen artean jokatzen da, bakoitzak kolore bateko piezak hartuz
  • Kolore bereko 12 piezak (edo 20, 10x10 aldaeran) taularen alde bakoitzeko lehenengo 3 lerro beltzetan (edo 4 lerroetan, 10x10 aldaeran) kokatzen dira.
  • Piezak diagonalean eta aurrera, ezkerrera edo eskubira, mugitzen dira, hutsik dagoen ondoko gelaska batera aldatuz (10x10 aldaeran atzera ere harrapa daiteke).
  • Aurkariaren pieza bat harrapatzeko, bere gainetik jauzi egin behar da, diagonalean hutsik dagoen hurrengo gelaskan utziz.
  • Aurkariaren pieza bat baino gehiago harrapa daiteke txanda batean, behin eta berriz jauzi eginez aurkariaren piezen artean.
  • Jokalariaren pieza bat azken lerrora heltzen denean, dama bihurtzen da eta atzera eta aurrera mugi daiteke, jauzi batez gelaska bat baino gehiago zeharkatuz.
  • Piezarik gabe edo piezak mugitu ezinik geratzen denak galtzen du. Partida berdinketaz amaitu daiteke, jokalariek horrela adostu, piezen kokapen bat hiru aldiz errepikatu eta aurreikusitako mugimendu kopuru bat gainditzen denean.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.