Aragats: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
26. lerroa: | 26. lerroa: | ||
== Ezaugarriak == |
== Ezaugarriak == |
||
Egun estatuko tontorrik garaiena bada ere, ez du armaniarrentzat ikurraren funtzioa betetzen: herri honetako kideentzat mendi nazionala [[Ararat mendia|Ararat]] da, Erevanetik ikusgai dena baina [[turkia]]r estatuarekiko mugaz bestaldean, nagusiki [[Kurdistan|kurduak]] bizi diren lurraldean. [[Armeniar genozidioa]]ren aurretik, ordea, armeniarrak ziren nagusi alde honetan. |
|||
Bere magalean [[Biurakan behatokia]] eta [[Amberd]]eko gotorlekua daude. Lehena historikoki garrantzitsua izan da, batez ere [[argazkigintza]]ren gaineko ikerketa batzuetarako. |
Bere magalean [[Biurakan behatokia]] eta [[Amberd]]eko gotorlekua daude. Lehena historikoki garrantzitsua izan da, batez ere [[argazkigintza]]ren gaineko ikerketa batzuetarako. |
||
18:37, 17 urtarrila 2011ko berrikusketa
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Adrar lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Aragats | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 4.090 m |
Prominentzia | 2.143 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°31′23″N 44°11′43″E / 40.5231°N 44.1953°E |
Mendikatea | Armeniar goi-ordokia |
Estatu burujabe | Armenia |
Armeniako probintzia | Aragatsotn |
Geologia | |
Material nagusia | Laba |
Aragats (armenieraz Արագած, 4.095 m) Armeniako mendirik altuena da. Estratosumendia da.
Kokapena
Bere izena daraman Aragatsotn ("Aragatsen behean") probintzian dago, Erevanetik 40 bat km ipar-mendebaldera. Errepide batzuek mendia inguratzen dute; ibilbide borobil horretan topatzen diren hiri nagusiak Ashtarak probintziaburua (hego-ekialdean), Aparan (ipar-ekialdean), Artik (ipar-mendebaldean) eta Talin (hego-mendebaldean) dira.
Ezaugarriak
Egun estatuko tontorrik garaiena bada ere, ez du armaniarrentzat ikurraren funtzioa betetzen: herri honetako kideentzat mendi nazionala Ararat da, Erevanetik ikusgai dena baina turkiar estatuarekiko mugaz bestaldean, nagusiki kurduak bizi diren lurraldean. Armeniar genozidioaren aurretik, ordea, armeniarrak ziren nagusi alde honetan.
Bere magalean Biurakan behatokia eta Amberdeko gotorlekua daude. Lehena historikoki garrantzitsua izan da, batez ere argazkigintzaren gaineko ikerketa batzuetarako.
Mendia nahiko helmuga ezaguna da mendizaleentzat, are gehiago udan: garai honetan eguraldiaren laguntzaz bere igoera erraztu egiten da.
Kondaira
Mito baten arabera tradizio kristauan Gregorio Argitzailea deitzen den santua behin mendian otoitz egiten hasi zen; une horretan zerutik inoiz itzaltzen ez zen kriseilua jaitsi zen, berari argia eskaintzeko.
Armeniarren tradizioak dio kriseilua oraindik han dagoela eta bihotzez zein espirituz garbiak direnek baino ezin dutela ikusi. Betiereko argiontzi hau nazioaren itxaropen eta ametsen ikurra litzateke[1].
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aragats |