Nazio ereserki: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: gv, mr, rw Aldatua: arz, ps
t robota Erantsia: pap:Himno nacional
125. lerroa: 125. lerroa:
[[nrm:Antienne]]
[[nrm:Antienne]]
[[oc:Imne nacional]]
[[oc:Imne nacional]]
[[pap:Himno nacional]]
[[pl:Hymn państwowy]]
[[pl:Hymn państwowy]]
[[ps:ولسي لاره]]
[[ps:ولسي لاره]]

16:22, 19 urtarrila 2011ko berrikusketa

Ereserkia[1] herri, nazio edo estatu baten sinbolo musikala da. Orokorrean gizatalde horren goraipamena egiteko eta bere ordezkaritzarako erabili ohi da. Gobernuak edo agintari publikoek onartzen dute estatu edo nazioaren sinbolo gisa, sarri bandera edo bestelako ikurrekin batera.

Europan lehen sortutako estatuek jadanik XVIII. mendean hautatu zuten bere ereserki propioak: britainiar God Save the Queen/King 1745an, espainiar Marcha Real 1770an eta frantziar La Marseillaise 1792an. Baina XIX. mendean, erromantizismoan, nazionalismoa hedatu zen Europan zehar, eta iraultza erromantikoak aurrera joan ahala, sortu ziren ereserki gehienak. Hala ere, ereserkirik antzinena "Het Wilhelmus", nederlandar ereserkiari zen, nahiz eta japoniar Kimi Ga Yo ereserkiaren hitzak (musika ez) lehengoa izan.

Ereserkiak ofizialak dira lege batek hala badio, bestela de facto izango dira.

Musika

Musikalki, ereserki gehienak martxak edo gorazarreak dira. Hala ere, eskualde bakoitzak du bere estilo, adibidez, Hego Amerikako zenbait ereserki opera itxura dute eta besteek cobla. Hala ere, normalean, kalitate gutxiko moldaketak dira.

Baina badaude ereserki batzuek musikagile famatua dutenak:

Hala ere, ereserkirik ezagunenen egileak ez dira horren ezagunak:

Hitzak

Normalean, herrialdeko hizkuntza ofizialean idatziak dira, hala ere indiar Jana Gana Mana ez dago hindi gehiengodunaz baikiz eta bengalera gutxiengodunaz. Hizkuntza ofizial bat baino gehiago dituen herrialdeetan ereserkiak zenbait hizkuntzatan daude, adibidez, Suitzan frantsesez, alemanieraz, italieraz eta erromantxeraz dago. Bestetik, Hegoafrikako ereserkia bost hizkuntzatan idatzia dago (estrofa bakoitzak hizkuntz ezberdin batean).

Normalean, kalitate gutxiko olerkiak izanda, badaude idazle famatu batzuk ereserki baten hitzak idatzi dituztenak:

Azkenean, badaude ereserkiak hitzak ez dituztenak, adibidez Bosnia-Herzegovina, Espainia edo San Marino.

Usadioa

Ereserkiak egoera askotan erabiltzen dira, jaialdietan eta zeremonietan batez ere, baina kirolarekin dute lotura estua, adibidez, Olinpiar Jokoetan dominak banatzen direnean.

Estatu batzuek bere ikasleei ereserkia kantatzea eragin diete, abertzaletasuna sustatzeko. Beste batzuetan ereserkia entzun behar da zineman edo antzerkian.

Ereserkiak ofizial bihurtzen direnean, sarritan legeak nola entzun behar diren finkatzen du.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazio ereserki

Erreferentziak