Marmarako itsasoa: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 40°43′21″N 28°13′29″E / 40.72250°N 28.22472°E / 40.72250; 28.22472
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: la:Propontis
t r2.7.1) (robota Erantsia: fy:See fan Marmara
49. lerroa: 49. lerroa:
[[fi:Marmaranmeri]]
[[fi:Marmaranmeri]]
[[fr:Mer de Marmara]]
[[fr:Mer de Marmara]]
[[fy:See fan Marmara]]
[[gl:Mar de Mármara]]
[[gl:Mar de Mármara]]
[[he:ים השיש]]
[[he:ים השיש]]

13:37, 21 urtarrila 2011ko berrikusketa

Marmara itsasoaren mapa

Marmarako itsasoa[1] (turkieraz Marmara denizi, grezieraz Μαρμαρα̃ Θάλασσα edo Προποντίδα) —antzinako izena: PropontisItsaso Beltza eta Egeo itsasoa banatzen dituen barneko itsasoa da. Bosforo eta Dardaneloetako itsasarteen artean kokatuta dago.

Geografia

Bosforo eta Dardaneloetako itsasarteen artean kokatuta dagoenez, Istanbuleko alde asiar eta europarra banatzen ditu. Itsasoaren eremua 11.350 km² da. Marmara itsasoak 200 kilometro luze eta 75 kilometro zabal da. Batez beste 494 metro sakon da, baina lekurik sakonena 1.355 metrokoa da, itsasoaren erdian hain zuzen. Ez du itsas-laster handirik. Bataz besteko gazitasuna %22koa da. Ia 2.500.000 urte sortua, Pliozenoan, sarri lurrikarak daude inguruan.

Marmara itsasoa satelite irudian

Itsasoak uhartedi bi ditu: Printze uhartedia eta Marmara uhartedia. Bigarren multzoan marmol asko omen dago, hortik dator itsasoaren izena (marmaros "marmola" baita grezieraz).

Historia

Antzinean, greziarrek Propontide deitzen zioten Marmara itsasoari (Προποντίς, -ίδος, pro, «aurreko» eta Pontos, «itsasoa»). Marmara Itsasoa zeharkatu behar zuten Ponto Euxino itsasora (Itsaso Beltza) heltzeko.

Bazterretan, Asia partean, hegoaldeko Misia eta iparraldeko Bitinia eskualdeak zeuden, Europa partean, berriz, Trazia eskualdea.

Erreferentziak

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).

Kanpo Loturak

40°43′21″N 28°13′29″E / 40.72250°N 28.22472°E / 40.72250; 28.22472