Rickettsia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ArthurBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.3) (robota Erantsia: simple:Rickettsia
t kolore zuzenketak
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Taxotaula infotaula
{{Taxotaula infotaula
| kolorea = lightgrey
| kolorea = gainsboro
| izena = Rickettsia
| izena = Rickettsia
| irudia = Rickettsia rickettsii.jpg
| irudia = Rickettsia rickettsii.jpg

13:38, 21 urtarrila 2011ko berrikusketa

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Rickettsia
Rickettsia rickettsii zelula batzuen barnean
Rickettsia rickettsii zelula batzuen barnean


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Bacteria
Filuma: Proteobacteria
Klasea: Proteobacteria alfa
Ordena: Rickettsiales
Familia: Rickettsiaceae
Generoa: Rickettsia

Rickettsia generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, kokobazilo itxura dutenak. Genero honetako bakterioak oso txikiak dira, haien neurriak birus handi baten parekoak izanik. Berezko ezaugarria dute, gainontzeko bakterioek ez dutena: zelula barneko parasito hertsiak dira, birusen antzera. Hots, ezin dute aske bizi, haien metabolismoa oso urria delako eta parasitatutako zelularen metabolismoaren menpe bizi behar dutelako. Prokariotoen artean Rickettsia eta Chlamydia besterik ez dira zelula barneko parasito hertsiak.

Aerobioak dira, ez dira mugikorrak eta ez dute esporarik sortzen.

Howard T. Ricketts mediku estatubatuarraren omenez dute bakterio hauek haien izena. Ricketts-ek 1910ean frogatu zuen kokobazilo txiki horiek "Mendi Harritsuetako sukarra" izeneko gaitza eragiten zutela. Bere ikerketak burutzen ari zela, Ricketts-ek aipatutako gaitza hartu eta hil egin zen.

Rickettsia batzuk giza-patogenoak dira, artropodoen bidez transmititzen direnak. Artropodo hauek odol-zurrupatzaileak dira (arkakusoak, zorriak, kaparrak...), eta bakterioaren bektoreak dira: gizakiari ziztada egiterakoan bakterio patogenoak inokulatzen dituzte odolean.

Zelula barneko parasito hertsiak izanik, Rickettsiak ez dira laborategiko hazkuntza-inguruetan hazten, ezta medio aberatsenetan ere. Kultibo zelularrak, oilasko-enbrioiak eta animalia biziak erabiltzen dira laborategian Rickettsiak ugaltzeko, birusekin erabiltzen diren euskarri berdinak, alegia.

Rickettsia patogenoek tifusa eragiten dute. Tifusa ez da gaitz bakarra, antzeko ezaugarriak dituen gaixotasun infekziosoen multzo bat baizik, Rickettsia desberdinez eragindakoa.

Hona hemen tifus mota ohikoenak eta bakoitzarekin lotua dagoen bakterioa:

  • Tifus epidemikoa: Rickettsia prowazekii-k eragindakoa.
  • Tifus endemikoa: Rickettsia typhi-k eragindakoa.
  • "Mendi Harritsuetako sukarra" edo sukar makulatua: Rickettsia rickettsii-k sortua.