Isipula: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.3) (robota Erantsia: ga:An Ruachtach
t robota Aldatua: ga:Ruachtach
40. lerroa: 40. lerroa:
[[fi:Ruusu (sairaus)]]
[[fi:Ruusu (sairaus)]]
[[fr:Érysipèle]]
[[fr:Érysipèle]]
[[ga:An Ruachtach]]
[[ga:Ruachtach]]
[[he:שושנה (מחלה)]]
[[he:שושנה (מחלה)]]
[[hr:Erizipel]]
[[hr:Erizipel]]

05:02, 22 urtarrila 2011ko berrikusketa

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Isipularen ondorioz sortutako eritema aurpegian.

Isipula larruazalaren infekzio kutsakorra da, Streptococcus pyogenes bakterioak eragindakoa. Larruazalean eritema baten agerpena da gaitz honen seinalerik nabarmenena, batez ere hanketan, besoetan eta aurpegian. Gaitza larria izan daiteke, gaixoaren bizitza arriskuan jartzeraino.

Etilogia

Streptococcus pyogenes izan ohi da gaitz honen eragilea kasu gehienetan, zenbait kasutan beste Streptococcus batzuk eta estafilokokoak agertzen badira ere.

Infekzioa

Infekzioaren sarbidea larruazaleko urratu txiki bat da kasu askotan, eta baita larruazaleko ultzerak, traumatismoak edo zauriak.

Inkubazio epea laburra da (1-4 egun bitartekoa). Bakterio patogenoa dermisera iristen da, eta linfa-kapilarren bidez hedatzen da. Odolera pasatzen denean septizemia larria eragin dezake.

Gaitzak pertsona zaharrak, alkoholikoak, immunogutxituak eta diabetikoak jotzen ditu batik bat.

Sintoma klinikoak

Eritema agertzen da infekzio-gunean. Eritema hori orban gorrixka da (ikus argazkia), mingarria, hantura handia duena. Eritemarekin batera sukar altua, buruko mina eta gorakoak ere agertu ohi dira.

Tratamendua

Bakterio eragilea oso sentikorra da penizilinarekiko. Ondorioz, penizilina da gaitza tratatzeko gehien erabiltzen den antibiotikoa. Kasu larrietan zain barneko bidetik ematen da antibiotikoa, eta beste kasuetan aho bidetik hartzen da.

Penizilinari alergia diotenei eritromizina eman ohi zaie.