San Lorenzo basilika (Florentzia): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.5.2) (robota Erantsia: bg:Базилика Сан Лоренцо
ArthurBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.6.3) (robota Erantsia: sl:Bazilika San Lorenzo, Firence
51. lerroa: 51. lerroa:
[[pt:Basílica de São Lourenço]]
[[pt:Basílica de São Lourenço]]
[[ru:Сан-Лоренцо (Флоренция)]]
[[ru:Сан-Лоренцо (Флоренция)]]
[[sl:Bazilika San Lorenzo, Firence]]
[[th:บาซิลิกาซานโลเร็นโซ]]
[[th:บาซิลิกาซานโลเร็นโซ]]
[[tr:San Lorenzo Basilikası (Floransa)]]
[[tr:San Lorenzo Basilikası (Floransa)]]

20:27, 24 urtarrila 2011ko berrikusketa

San Lorenzo multzoaren airetiko irudia

San Lorenzo basilika (italieraz Basilica di San Lorenzo) Florentzian dagoen basilika da. Nahiz eta eliza IV. mendetik egon, gure garaietara heldu den forma XV. mendean jaso zuen, eta italiar Pizkundeko adibide garrantzitsuenen artean daukagu. Hiriko elizarik handienetarikoa da, izen bereko plazan kokatua. Gaur egun, hiriguneko merkatuaren egoitza da.

Garrantzi handiko eliza da, Filippo Brunelleschi Pizkundeko aitzindari eta maisuaren diseinua. Brunelleschi ez zen basilikaren eraikuntzan gurutzatuko zen azkenengo maisua; Michelangelo Buonarrotik Leon X.aren enkarguz ekialdeko fatxadaren estaldura proiektatu zuen. Proiektuaren kostua zela eta, diseinua bertan behera utzi zen, eta gaur egun elizak estaldura gabe jarraitzen du.

Nahiz eta bukatu gabe egon, arkitektura pizkundetarraren eredu paregabea dugu, gai klasikoen itzulera batekin, basilikaren jatorrizko konposaketara bueltatuz.

Basilikaren istorioa

393. urtean izan zen sagaratua, hiriko tenplu kristau zaharrenetarikoa dugularik. Hiru mendez Florentziako katedrala izan zen, gerora Santa Reparata elizari txanda utzi arte. 1059. urtean handitzeko lanak izan zen, eta ostera sagaratu zen. Elizaren albo batetan topatzen dugun klaustroa garai honetan izan zen eraikia.

Medicitarrak eta Brunelleschi

Eliza hau, Medici familiari oso estuki lotuta zegoen; hauen jauregiaren kokapen hurbila dela eta, mezenas famatuen familia-parrokia baitzen. 1419an, Giovanni (gerora Leon X.a Aita Santua izango zena), elizaren moldaketa obrak finantzatzera prestatu zen, Filippo Brunelleschi famatua aukeratuz. Medicitar famatuak ditugu basilikan ehortzita; Giovannirekin hasita, bere iloba Cosimorekin (edo Kosme), jarraituz, leinuaren desagerpena gertatu arte. Michelangelo izan zen proiektuaren egilea, eta ondorioz Medicitarren gorpuak gordetzeko kapera hau Pizkundeko maisu lana bihurtu zen.

Brunelleschiren diseinuak egundoko arrakasta lortu zuen, eta garaiko erreferentzia bihurtu zen. Gurutze latindar moduko oinplano batean, arkitektoak hiru nabetan banatu zuen espazioa, basilika erromatarren eredua berreskuratuz. Korintiar erako zutabeek nabe hauen zatiketa osotzen zuten. Zutabeen artean, arkuak disposatzen dira, tartea salbatuz. Barneko banaketa modulu baten bidez eratu zen, espazio erregular eta idealen errepikapenarekin. Basilika 1461. urtean bukatu zen.

Michelangeloren fatxada

San Lorenzo plazako fatxada biluzia.

Nahiz eta Brunelleschiren diseinua burutu, ekialdeko fatxada egiteke gelditu zen. Leon X.a Aita Santuak Michelangelori eman zion fatxadaren diseinua bukatzeko enkargua. Michelangelok Italiar eskultura eta arkitektura irudikatuko zuen erretaula baten moduko fatxada fatxada proiektatu zuen. Ikonografia kristau eta kontrarreformistaren atzetik, Michelagelok mundu profano eta klasikotik hartutako ereduak erabili zituen.

Argazki galeria

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Lorenzo basilika (Florentzia)