Qubako meskita: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.1) (robota Erantsia: rw:Umusigiti wa Quba |
t r2.6.4) (robota Erantsia: az:Quba məscidi |
||
32. lerroa: | 32. lerroa: | ||
[[ace:Meuseujid Quba]] |
[[ace:Meuseujid Quba]] |
||
[[ar:مسجد قباء]] |
[[ar:مسجد قباء]] |
||
[[az:Quba məscidi]] |
|||
[[de:Qubāʾ-Moschee]] |
[[de:Qubāʾ-Moschee]] |
||
[[en:Quba Mosque]] |
[[en:Quba Mosque]] |
21:42, 30 urtarrila 2011ko berrikusketa
Qubako meskita (Quba'Masjid edo Masjid al-Quba, arabieraz مسجد قباء), Saudi Arabiako Medina islamiar herri santuaren kanpoaldean dagoena, eraiki zen lehen meskita islamiarra da. Meskita honen lehen harriak, Mahomak jarri zituen, Mekatik Medinara joan zenean, Hejira ospetsuan, eta, ondoren, bere lagunek amaitu zuten. Mahomak, 20 gau baino gehiago igaro zituen meskita honetan (emigrazioaren ondoren), qasr delakoa otoitz egiten (otoitz labur bat), bere suhia zen Aliren zain zegoen bitartean, honen etxea, meskitaren atzekaldean zegoelarik.
Islamiar tradizioaren arabera, Qubako meskitan nafl otoitzetako (borondatezkoak) 2 Raka'ahs eskaintzea, Umrah bat egitea bezalakoa da.
Arkitektura
Abdel-Wahed El-Wakil komisionatua izan zenean, XX. mendean, zaharra ordezkatzeko meskita handiago batetan pentsatzeko, bere diseinuetan egitura zaharra sartzen saiatu zen. Baina meskita zaharra behera bota eta berri bategatik ordezkatu zen.
Berria, bigarren plataforma batetan altxatutako laukiluze formako otoitz gela batetaz osatuta dago. Otoitz gela, etxebizitza gune, bulego, ikuzketa instalakuntza, denda eta liburutegi batekin lotuta dago.
Sei sarrera gehigarri daude iparraldeko, ekialdeko eta mendebaldeko fatxadetan banatuak. Lau minaretek adierazten dituzte otoitz gelako lau izkinak. Hauek, oinarri karratuetan eutsiak daude, gainaldera iristean borobil bihurtzen diren ardatz oktogonalak dituzte.
Otoitz gela
Otoitz gela, erdialdeko patio baten inguruan dago, zutabe multzoek eusten dituzten sei ganga handik bereiztua. Arkupe batek, bi badiako sakonera duena, patioa inguratzen du ekialdetik eta mendebaldetik, badia bateko sakonera duen beste batek, iparraldetik inguratzen duelarik, eta emakumeen otoitzgunetik banatzen du.
Emakumeen otoitzgunea, holtz batek inguratzen duena, bi zatitan banatuta dago, pasabide batek, iparraldeko sarrera eta patioa lotzen dituen bitartean.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Muhammad: The Messenger of Islam Hajjah Amina Adilena (p.286)
- The Naqshbandi Sufi Tradition Guidebook of Daily Practices and Devotions Shaykh Muhammad Hisham Kabbanirena (p.301)
- Happold: The Confidence to Build Derek Walker eta Bill Addisena (p.81)
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz)Masjid Al-Quba meskitako barnealdearen argazkiak Medina