Izarrarteko ingurune: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ar, cs, da, he, hi, no, simple, sl, su, ta, th, tr, ur Aldatua: ko, sv
t r2.7.1) (robota Erantsia: fa:رسانه اندراختری
23. lerroa: 23. lerroa:
[[en:Interstellar medium]]
[[en:Interstellar medium]]
[[es:Medio interestelar]]
[[es:Medio interestelar]]
[[fa:رسانه اندراختری]]
[[fi:Tähtienvälinen aine]]
[[fi:Tähtienvälinen aine]]
[[fr:Milieu interstellaire]]
[[fr:Milieu interstellaire]]

15:01, 4 otsaila 2011ko berrikusketa

Astronomian, izarrarteko ingurunea, izarren artean (edo bere gertuko inguruan), galaxia baten barnean dagoen materia edukia (izarrarteko materia) da. Izarrarteko inguruneak, funtsezko papera du astrofisikan, izar eta galaxia eskalen artean duen kokapenagatik. Izarrak, izarrarteko inguruneko eskualde hotzetan sortzen dira, hauek, aldi berean, izarrarteko materia eta energia berritzen duten bitartean, eguzki haize eta supernoben bitartez. Izarren eta izarrarteko materiaren arteko elkarreragin honek zehazten du galaxia batek bere gas edukia murrizten duen portzentaia, eta, beraz izar eraketa aktiboaren bizitza zehazten du.

Izarrarteko ingurunea plasma oso disolbatuz (lurrean ohikoa denarekiko), atomo, molekula, izarrarteko hauts, erradiazio elektromagnetiko, izpi kosmiko eta eremu magnetiko nahasketa baten bidez osatua. Materia, %99an, gas partikulez, eta, beste %1ean hautsez osatua dago. Izarrarteko espazioa betetzen du. Nahasketa hau, ia nabariezinezkoa izaten da, zentimetro kubiko bakoitzeko partikula gutxi batzuetatik, zenbait ehunka partikuletarainoko dentsitateekin. Gasa, jatorrizko nukleosintesiaren arabera, %90ean hidrogenoz eta beste %10ean helioz osatua dago, elementu gehigarri batzuen zantzuekin ("metalak2 hizkera astronomikoan).

Ingurunea, izarren argi intentsitatearen murrizketaren arduraduna ere bada argiak zeharkatzen duenean. Murrizketa hau, uhin luzera batzuetako fotoien errefrakzio eta xurgaketak eragiten du.

Adibidez, hidrogeno atomikoaren xurgaketaren ohiko uhin luzera, 121,5 nanometro inguruan dago, Lyman-alfa trantsizioa. Beraz, ia ezinezkoa da izar batek maiztasun honetan igorritako argia ikustea, argi horren zati handi bat, Lurreranzko bidaian xurgatua baita.

Izarrarteko ingurunea hiru "fase"tan banatzen ohi da, gasaren tenperaturaren arabera: oso beroa (milioika kelvin), beroa (milaka kelvin) eta hotza (hamarnaka kelvin).

Izarrarteko ingurunearen azterketako ezaugarri garrantzitsuen artean, molekula lainoak, izarrarteko lainoak edo nebulosak, supernoba hondarrak, nebulosa planetarioak eta antzerako egitura sakabanatuak daude.

Historia

Hasiera batean, astronomoek, espazioa, hustasuna nagusi zen basamortu bat zela uste zuten. 1913an, Kristian Birkeland norvegiar esploratzaile eta fisikaria izango zen, espazioa, soilik plasma bat ez dela esaten lehena, baizik eta "materia iluna" ere baduela. Honako hau diatzi zuen: "Gure ikuspuntuen ondorio natural bat dirudi espazio guztia, mota orotako ioi elektriko eta elektroiz betea dagoela suposatzea. Eboluzioan ari den izar sistema bakoitzak, espaziorantza partikula elektrikoak jaurtizten dituela suposatzen dugu. Arrazoizkoa dirudi, beraz, unibertsoaren masarik gehiena, ez dela eguzki sistema edo nebulosetan aurkitzen pentsatzea, baizik eta espazio "huts"ean. Johannes Franz Hartmannek, bere presentziaren lehen zantzuak aurkitu zituen.