Nepal: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.1) (robota Erantsia: ckb:نیپال |
primier |
||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
| gobernu_mota = [[Errepublika Federal]]a |
| gobernu_mota = [[Errepublika Federal]]a |
||
| tituluak = Presidentea <br />Lehen Ministroa |
| tituluak = Presidentea <br />Lehen Ministroa |
||
| izenak = [[Ram Baran Yadav]]<br />[[ |
| izenak = [[Ram Baran Yadav]]<br />[[Jhala Nath Khanal]] |
||
| subiranotasun_mota = Bateratzea |
| subiranotasun_mota = Bateratzea |
||
| subiranotasunaren_gertaerak = |
| subiranotasunaren_gertaerak = |
23:58, 11 otsaila 2011ko berrikusketa
Nepal Erdialdeko Asiako estatu itsasgabea da, lurren gehiengoa Himalaian kokatua. Bertan dago Everest mendia, munduko garaiena (8.848 m). Mugakideok ditu: Txina (Tibet) iparraldean eta India hego, eki eta menbebaldean. 2008ko maiatzaren 28an Errepublika aldarrikatu zuen Legebiltzarrak. Data hori arte, Munduko erresuma hindu bakarra izan zen: biztanleen % 80 erlijio horretakoa baita.
Hiriburua eta hiri handiena Katmandu da.
Geografia
Nepalek lauki zuzen baten itxura dauka, eta iparraldetik hegoaldera altueraz nabarmen jaisten da, izan ere Himalaiako zortzi mila metrotako mendietatik hasi eta hegoaldeko Terai lautadan 250 metrotako altueraraino iristen baita.
Ondorioz hiru eremu geografiko bereizten dira: Alde batetik mendi garaien eremua, Parbat izenekoa, glaziar erraldoiez estalia dagoena. Oso jende gutxi bizi da. Bestetik mendixken eremua, Pahad izenekoa, mila eta lau mila metro arteko altuera artean dagoena. Ibar zabalak ditu, Katmanduko ibarra adibidez. Jendearen gehiengoa eremu honetan bizi da. Azkenik Terai ibarra, geografikoki Indiaren jarraipena dena, beroa eta hezea. Arroz soro zabalak eta oihan tropikala duten parke nazionalak daude bertan.
Ibaiek ipar-hego norabidea dute eta Ganges ibaira isurtzen dituzte beren urak. Garrantzitsuenak Kosi, Narayani eta Karnali dira.
Hiriak
Nepalgo hiri handienak hauek dira:
- Katmandu (1.442.271 biztanle)
- Biratnagar (696.636 biztanle)
- Pokhara (194.476 biztanle)
- Patan (183.310 biztanle)
Historia
Kiratiak k.a 563 urtean iritsi ziren inguru hauetara. Ashoka enperadoreak k.a. III mendean bere menpe izan zuen lurraldea eta ondoren hainbat dinastiaren aginteak etorri ziren, Licchavi, Thakuri, Malla... gehienak hinduistak, lautada baitzen beren bizilekua. Hala ere Buda hemen jaio zen eta budistentzako lau leku sakratuetatik hiru Nepalen daude, laugarrena Indian, Varanasiko Sarnath estupa.
1768 urtean gurkha leinuko Prithivi Narayan erregeak lurralde guztia batu zuen Prithivi dinastiari hasiera emanez, eta beraz data hau hartzen da Nepal herrialdearen fundazio data. Honek bere lurrak zabaltzeari ekin zion baina hegoaldean Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiarekin egin zuen topo 1814ean gerra anglo-gurkhoari hasiera emanez. Nepaldarrek Sikkim eta Terai eskualdearen hegoaldea galdu zuten baina ingelesek ezin izan zituzten mendialdeko igarobideak eskuratu. 1857an Zipaioen errebolta gertatu zen Indian eta nepaldarrek ingelesei lagundu zieten Terai eskualdea itzultzearen trukean. Gaur egun oraindik britaniar armadako elite taldea da Gurkha Dibisioa, ia lau mila soldaduk osatzen dutena.
Agintari absolutupean egon zen herrialdea XX mendean. Hala ere, 1990ean monarkia konstituzionala bihurtu zen, erregeak botere garrantzitsuak eta lausoak gordetzen bazituen ere. Ezegonkortasun politikoa areagotu baino ez da egin, batik bat 1996tik, alderdi komunista eta maoista matxinatu zenetik hain zuzen ere. Monarkia eta sistemako alderdi nagusiak ditu jomugan, instituzio feudalak eraitsi eta errepublika eraikitzeko nahian. Horrek guztiak gerra zibila eragin du: 13.000 lagun hil dira bertan. Matxinoak kontrolatzeko aitzakian (herrialdearen % 60 dute menpe), erregeak parlamentua itxi eta 2002an hautatu zen lehen ministroa kaleratu eta bere gustuko lehen ministroa jarri zuen. 2005ean, "larrialdi egoera" deituta, botere exekutibo osoak eskuratu zituen. Nolanahi ere, 2006ko apirilaren 24an, herriari subiranotasuna itzuli zion eta Ordezkarien Etxea berriro indarrean jarri. Botere berri horri esker, parlamentuak erregearen eskumenak aho batez murriztu zituen eta Nepali estatu laiko deitu zion. Konstituzioa ere eraberritzekoa da.
2008ko apirilaren 11ako hauteskundeak Nepalgo Alderdi Komunista-Maoistak (CPN-M) irabazi zituen bozen %30,5a lortuz[1]. Kongresuaren Alderdiak (NC) bozen %22,8a lortu zuen eta Nepalgo Alderdi Komunista Batua Marxista-Leninistak (CPN-UML), berriz, %21,6a. Horiek horrela, maoistek monarkia absolutua bertan behera uzteko asmoa adierazi zuten.
2008ko maiatzaren 28an Asanblada Konstituziogile berriak errepublika federal aldarrikatu zuen 564 bozetik aldeko 560 lortu ondoren. 240 urteko monarkiari amaiera eman zion.[2]
Banaketa administratiboa
Nepal 5 garapen eskualdeetan, 14 gunetan banatzen da. Halaber, 14 gune horiek 75 barrutitan banatzen dira.
- Garapen eskualdeak/विकास क्षेत्र
Nepaldar famatuak
- Siddhartha Gautama, Buda.
- Tenzing Norgay, mendizale sherpa.
- Jhamak Ghimire, idazlea.
- Manisha Koirala, Bollywoodeko aktoresa
Erreferentziak
- ↑ Maoistak nagusitu dira lehen aldiz Nepalgo hauteskundeetan Berria, 2008ko apirilaren 15a
- ↑ Nepalen errepublika aldarrikatu dute, eta 240 urteko monarkia amaitu Berria, 2008ko maiatzaren 29a
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nepal |
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- Nepal tour package
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
- (Gaztelaniaz) Nepal.es Madrilgo kontsulatua
- (Ingelesez) Nepal.com Nepal Channel