Nazioarteko Unitate Sistema: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MystBot (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
32. lerroa: 32. lerroa:
|[[kilogramo]]
|[[kilogramo]]
|kg
|kg
|lege fisikoetan oinarrituriko definizioa bilatzen ari da
|ez da 1000 gramoren arabera definitzen
|-
|-
|[[Denbora]]
|[[Denbora]]

22:58, 13 otsaila 2011ko berrikusketa

Nazioarteko Unitate Sistema (frantsesezko Système international d'unités-tik SI laburtuta) sistema metrikoaren bertsio berria da. Unitate sistemarik hedatu eta erabiliena da, bai merkataritza eta bai zientzian.

Historia

Sistema metrikoa Frantziako Luis XIV.ak aukeratutako zientzialari talde batek sortu zuen, beraien artean Antoine Lavoisier aurkitzen zela. Frantziako iraultzaren ondoren gobernu berriak sistema hau hartu zuen.

Unitateen ikurrak eta zenbakiak idazteko printzipio orokorrak 9. CGPMan proposatu ziren lehenengoz (1948, 7. erabakia). Geroago ISO nazioarteko normalkuntzarako erakundearen ISO/TC 12 komite teknikoak onartu eta osatu zituen eta ISO 31, Kantitateak eta unitateak araudia argitaratu zuen; era berean IEC nazioarteko komisio elektroteknikoaren IEC/TC 25 komite teknikoak IEC 60027 araudia argitaratu zuen. Gaur egun bi erakundeak ari dira arauak batera aztertzen eta ISO/IEC 80000, Kantitateak eta unitateak araudi bateratua argitaratzen.

Unitateak

Unitate bat erreferentzia legez erabiltzen den kantitate baten kopuru finkoa baino ez da.

SI sisteman doitasun handiz lor daitezkeen kopuruak finkatzen dira, edozein tokitan eta denboratan errepikatuak izateko modukoak direla.

Oinarrizko unitateak

SI sistemaren oinarrizko unitateak 7 dira, hurrengo taulan agertzen direnak:

Magnitudea Izena Ikurra Oharrak
Luzera metro m argiaren abiaduraren arabera definitzen da
Masa kilogramo kg lege fisikoetan oinarrituriko definizioa bilatzen ari da
Denbora segundo s denbora atomikoaren arabera definitzen da
Korronte elektrikoaren intentsitatea anpere A eremu elektrikoaren arabera definitzen da
Tenperatura kelvin K
Sustantzia kantitatea mol mol ikus, gainera, Avogadroren zenbakia
Argi-intentsitatea kandela cd

Unitate eratorriak

SI sistemaren unitate eratorriak oinarrizko unitateen biderketez (zatiketez) eta berreketez sortutako unitateak dira.

Unitate eratorri koherenteak 1 ez den ezelako zenbakizko faktorerik hartzen ez duten biderketez (zatiketez) eta berreketez osatuak daude.

SI sistemaren oinarrizko unitateek eta eta unitate eratorri koherenteek "SI-ren unitate koherenteen multzoa" deitutako unitate multzoa osatzen dute.

Izen eta ikur berezizko unitate eratorriak

Unitate eratorri koherenteen artean 22 unitatek izen eta ikur bereziak dituzte SI sisteman, honako hauek:

Magnitude eratorria Unitatearen izena Ikurra Beste unitateen arabera Oinarrizko unitateen arabera
Angelu laua radian rad 1 m/m
Angelu solidoa steradian sr 1 m2/m2
Frekuentzia edo Maiztasuna hertz Hz s-1
Indarra newton N m kg s-2
Presioa pascal Pa N/m2
Energia, lana, bero kopurua joule J N m m2 kg s-2
Potentzia, a watt W J/s m2 kg s-3
Karga elektrikoa, elektrizitate kopurua coulomb C s A
Potentzial elektrikoaren diferentzia, indar elektroeragilea volt V W/A m2 kg s-3 A-1
Kapazitantzea farad F C/V m-2 kg-1 s4 A2
erresistentzia elektrikoa ohm V/A m2 kg s-3 A-2
Konduktantze elektrikoa siemens S A/V m-2 kg-1 s3 A2
Fluxu magnetikoa weber Wb V s m2 kg s-2 A-1
Fluxu magnetikoaren dentsitatea tesla T Wb/m2 kg s-2 A-1
Induktantzia henry H Wb/A m2 kg s-2 A-2
Celsius tenperatura Celsius gradua °C K
Argi fluxua lumen lm cd sr cd
Iluminantzea lux lx lm/m2 m-2 cd
Erradionuklido baten aktibitatea becquerel Bq s-1
Xurgatutako dosia gray Gy J/kg m2 s-2
Dosi baliokidea sievert Sv J/kg m2 s-2
Aktibitate katalitikoa katal kat s-1 mol

SI ikurrentzako arauak

SI unitateen ikurrak (eta SIarenak ez diren unitate askorenak ere) hurrengo arauak jarraituz idazten dira:

  1. Ikurrentzat "roman" motako tipoak erabiltzen dira. Normalean, unitateen ikurretan hizki txikiak erabiltzen dira, baina unitatearen izena pertsona baten izenetik badator ikurraren lehenengo hizkia larria da. Unitatearen izena bere osotasunean idazten denean beti idazten da letra txikiz, perpausa baten lehenengo hitza ez bada. Salbuespen bakarra "Celsius gradua" da.
  2. Unitateen ikurrak ez dira aldatzen pluralean.
  3. Unitateen ikurren atzean ez da jartzen puntu bat, esaldi baten amaierakoa ez bada.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura