Lankide eztabaida:Xabier Armendaritz: berrikuspenen arteko aldeak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Atal berria:
No edit summary
161. lerroa: 161. lerroa:


Kaixo Xabier. Ez nago ados [[Txantiloi:Argitzeko]]-n egindako aldaketarekin. Garrantzi handiegia hartzen du artikuluaren hasiera-hasieran eta artikuluaren helburuaren kontra egiten du. Gainera, ikusmen zailtasunak dituztenek badakite Ctrl + egiten badute webguneko letra tamaina handitzen dela... --[[Lankide:Josugoni|josugoni]] <small>([[Lankide Eztabaida:Josugoni|erantzun hemen]])</small> 22:41, 15 Otsaila 2011 (UTC)
Kaixo Xabier. Ez nago ados [[Txantiloi:Argitzeko]]-n egindako aldaketarekin. Garrantzi handiegia hartzen du artikuluaren hasiera-hasieran eta artikuluaren helburuaren kontra egiten du. Gainera, ikusmen zailtasunak dituztenek badakite Ctrl + egiten badute webguneko letra tamaina handitzen dela... --[[Lankide:Josugoni|josugoni]] <small>([[Lankide Eztabaida:Josugoni|erantzun hemen]])</small> 22:41, 15 Otsaila 2011 (UTC)
== Perdó ==
Kaixo i perdó. He tardat moltíssim a respondre, es veu que no he posat l'adreça d'e-mail i no m'ha arribat la notícia que havíeu respost i no sé com, avui he passat per ací i he vist els vostres missatges. Perdona'm! Acabe de respondre a Josu ja que tampoc no havia vist el seu missatge; la trobada es farà a Perpinyà el 19 de març (l'arribada s'hi fa el 18 al vespre amb autocar de Barcelona i la tornada el 20 de matí): http://ca.wikipedia.org/wiki/Viquip%C3%A8dia:10_anys_de_la_Viquip%C3%A8dia/Congr%C3%A9s. Espere que vindrà almenys un de vosaltres per a representar la vostra viquipèdia, xarrar i encetar un treball en comú, Gomà ha de contactar algú ja que les respostes que jo havia vist fins ara (Theklan i Janfri), tot i el seu interés, semblaven d'indicar una impossibilitat de vinguda. A priori és Gomà qui s'ha d'encarregar de contactar un de vosaltres, però com que sempre va molt atabalat, crec que més val que en parleu entre vosaltres i probablement valdria la pena de contactar-lo directament. Els gastos de viatge i d'estada de la persona (potser dues però s'haurà de parlar amb Gomà, jo espere que sereu almenys dos... :)) van a càrrec d'Amical (per això tenim clares limitacions!). A l'espera de veure-vos ben aviat, que et vaja tot molt bé, una abraçada ben bona, agur! [[Lankide:Capsot|Capsot]] 21:41, 20 Otsaila 2011 (UTC)

23:41, 20 otsaila 2011ko berrikusketa

Solasaldi zaharrak
Fitxategi:Around the Cat's Paw Nebula.jpg
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai
hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai
eta horrela ibiltzen gera, sortuz ta sortuz gure aukera,
atsedenik hartu gabe; lana eginez goaz aurrera,
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Xabier Lete, Izarren hautsa

Ezagunak / ospetsuak

Kaixo Xabier. Aspaldi, Wikipedia:Bozketak/Pertsonaien atala bozketan, ezagunak erabiltzea erabaki zen, eta ez ospetsuak. Oso jende gutxik parte hartu zuten, eta agian bozketa gaurkotu beharko litzateke, baina oraingoz ezagunak agertzen da ia euwiki osoan. Ez dakit merezi duen bozketa berriz egitea ala ez, baina jakin dezazun bakarrik idazten dizut, besterik gabe. Bide batez, txukuntze lanetan egiten duzun lan bikainagatik, milesker. Ondo segi! --josugoni (erantzun hemen) 10:06, 30 Iraila 2010 (UTC)

Euskal-Herria.org

Oraintxe irakurri ditut zure mezuak. Barkatu eragozpenak. Nire asmo bakarra mendien webgune euskaldun bateko loturak jartzea zen, dagoen bakarra -Mendikat- gaztelania hutsezkoa baita, baina antza denez gaizki egin dut. Saiatuko naiz jarritako lotura guztiak ezabatzen. Sentitzen dut emandako lana. Agur. —Aurreko iruzkin sinatugabea Zuriain (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Antroponimoez

Aupa Xabier, gaur idatzi dudanarekin espero dut argi ikustea proposamenarekin ados nagoela eta gehikuntzaren bidez transmititu nahi nuen kezka jasotzen dela hein handi batean, beraz aurrera. Bi kontutxo okurritzen zaizkit:

  • Paradoxa txiki bat suertatzen da, euskararen kontra zenbat eta argiago egon, hainbat eskubide "pertsonal" zabalagoak onartzen dizkiegula. Hau ez da oso gai garrantzitsua eta honelakoak gertatzea ia ekidinezina da.
  • Grafia proposamenen artean neuk birzuzenketak (gaur gogoratu bezala) eta dagozkien erabilerari buruzko oharrak beti sartuko nituzke; erderetan oinarritutako grafia lehenetsiko liratekeen kasuetan (espero dut asko ez izatea) bezala "euskararen barruko grafia pertsonalen" kasuetan (Amuriza, Muguruza, Arejita...) ere bai; horiei Euskaltzaindiak deitura honetarako x grafia hobesten du edo honelako ohar bat jarriko nieke. Ikus ildo horretatik doan saiakera bat hemen. Aurrerapauso nabarmena emango dugu, ondo izan.--Adrar (esan?) 17:35, 5 Urria 2010 (UTC)
Oso argi, labur eta sintetikoa da, ea beste lankideei ere ondo iruditzen zaien! Hortik kanpo geratuko diren zalantzak...edozein proposamenekin izango ditugunak dira.--Adrar (esan?) 6:55, 6 Urria 2010 (UTC)

Adrarrek eta zuk adostu baduzue, ondo iruditzen zait, Xabier. Egia esan, xehetasunekin hasten zaretenean erabat galtzen naiz, uste nuena baino konplikatuagoa baita gaia. Galderatxo bat: azkenean, Antonio Zabala edo Antonio Zavala?--Unai (esan) 08:04, 6 Urria 2010 (UTC)

Antroponimoen idazkerari buruzko politika

Antroponimoen inguruan egindako aldaketarekin ados. Ondo segi! --An13sa 11:58, 6 Urria 2010 (UTC)

Txertatu dut testua politiken atalean. Orain, jakinarazi ezazu bozketaren emaitza Txokoan. Ondo izan!--An13sa 11:59, 11 Urria 2010 (UTC)
Kaixo Xabier!!! Ahal baduzu begira ditzazkezu eztabaida hauek? (Philadelphia, Ipar irlandarrak, Balear Uharteak) Zure iritzia jakin nahiko nuke. Milesker.--An13sa 18:20, 11 Urria 2010 (UTC)
Egina --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:57, 11 Urria 2010 (UTC)

Irudiak igotzea

Ezer baino lehen barkatu lanak emateagatik. Dakizunez, ikasten ari naiz, saltoka edo, eta atzo Satrustegiren argazkia bertan neukanez, artikulua irakurtzean sartzea egoki iruditu zitzaidan. Ikasiko dut argazkien erabilera hurrengoan hanka ez sartzeko. Mila esker.--Musde H 11:06, 13 Urria 2010 (UTC)

Lasai, ez da lan askorik izan. Eskertzekoa da artikuluak zuzentzen eta osatzen egiten duzun lana, ez baikara asko horretan gabiltzanok. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:14, 13 Urria 2010 (UTC)

Gaskoi (hizkuntza)

Aupa Xabier! Jarriko zenituzte, mesedez, erreferentziak edo horietako bat Gaskoi (hizkuntza) artikuluan? Eskerrik asko, --Orereta (erantzunak) 19:46, 14 Urria 2010 (UTC)

Egina --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 20:51, 14 Urria 2010 (UTC)
Primeran! --Orereta (erantzunak) 10:36, 15 Urria 2010 (UTC)

Telesforo Monzon

Epa Xabi! ikusi hau eta hau mesedez. Monzonek sorturiko hitzek oraindik "copyright"a dute: Frantzian sortuak ziren, lizentziadunak eta Monzon 1981ean hil zen. {{Aipu}} bat erabiltzea primeran dago, baina ezin da abesti osoa kopiatu (ez ezabatu artikuluak Wikipediarako beharrezkoak dira eta). --Marklar 17:34, 21 Urria 2010 (UTC)

Eskerrik asko abisuagatik, berehala kenduko ditut (bakoitzean ospetsuena-edo den zati txiki bat utzita). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:42, 21 Urria 2010 (UTC)

Eraikin historikoak

Arratsaldeon Xabier. Ba egia esan, txantiloin horretan sartu ahal izateko eraikin bat historikoa edo garrantzitsua den kriterioa ez dakit, nik nire kriterio pertsonala jarraitu dut. Pertsona batentzat eraikin bere herriko eraikin bat garrantzitsua izan liteke, beste bati ordea ez dio ezertxo ere esango. Hortaz, jokoz kanpo nago.
Gero arte. --Euskaldunaesaidak hemen 15:47, 2010ko urriaren 22a (UTC)

Bai, beraiei galdetzea hoberena. Nire jakintzatik at dagoen gauza baita. --Euskaldunaesaidak hemen 15:51, 2010ko urriaren 22a (UTC)
Egina --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 14:09, 22 Urria 2010 (UTC)
aupa! aspaldian nenbilela (!!!!) etxean internetik gabe. Ea behingoz elkarlanean murgiltzen naizen! Horregatik ez dudala lehenago erantzun. Astiro hasiko naiz. Zaindu -Zazpi 16:36, 29 Abendua 2010 (UTC)

Bi zalantza

Egun on!!! Ayyubid leinua eta Seliukidar Inperioa artikuluak sortuberriak ditut. Izenekin dudatan izan naiz berriro ze ez dut inon topatu euskarazko izenak. Lehendabizikoa ingelesez Ayyubid dynasty, frantsesez Ayyoubides eta gaztelaniaz Dinastía ayubí da. Bigarrena ingelesez Seljuq Empire, gaztelaniaz Dinastía Selyúcida eta frantsesez Seldjoukides, eta sortzerakoan nolabaiteko transliterazioa egin dut. Iturri fidagarriak ezagutzen badituzu, nahierara aldatu bien izenak, mesedez. Ondo izan!! --Marklar 10:48, 24 Urria 2010 (UTC)

Egina. Ikusi dut lehenengorako erreferentzia aurkitu duzula; bigarrenerako, ingeles Wikipedian azaltzen duten jatorria aztertu eta euskaraz emango lukeen emaitza jarri dut, ez dudalako izen horren euskal iturri fidagarririk aurkitu. Ondo ibili! --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:22, 25 Urria 2010 (UTC)

Euskararen ataria

Arratsaldeon, Xabier. Euskararen ataria oraintxe bertan amaitu berria diat. Hi euskararen langintza horretan profesionala haizenez, atari horretan hutsuneren bat ikusi ezkero edozein gehikuntza edo laguntza burutzeko eskatu nahi nian. Aio. --Euskalduna esaidak hemen 15:39, 2010ko urriaren 30a (UTC)

Ah, bai, ongietorriak zuzenketa ortografikoak ere. Gehienbat esan nahi niana zera zian: adibidez, aurkibide sailean edo, gauzen bat faltan ikusten baldin baduk, edota hik dakiken atal bat ez zegokela ikusten baldin baduk ere, lasai-lasai gehitu dezakeala. --Euskalduna esaidak hemen 20:04, 2010ko azaroaren 1a (UTC)

Montxo Armendariz

Fale. Armendarizera -tilderik gabe- berrezarri dut. Ondo segi, --Orereta (erantzunak) 22:44, 2 Azaroa 2010 (UTC)

Otei(t)za

Ikusi dut Jorge Oteiza artikuluan oharra gehitu duzula abizenaren grafiaren inguruan. Nik ez dut argi berak Oteiza aukeratu zuenik (jakinda ez zuela euskaraz idazten), noizbait ikusi baitut Oteitza sinadura (horrelako zerbait: http://www.antoniano.com/html/themes/antoniano1/images/imgs/oteitza_logo.jpg). Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 09:22, 9 Azaroa 2010 (UTC)

Ondo iruditzen zait zuk proposatutakoa. Hala ere, lehenago esan dizudan erreferentzia aurkitzen badut (berak noizbehinka Oteitza erabili izana), oin-oharrari gehituko diot. Ondo izan. --josugoni (erantzun hemen) 12:02, 9 Azaroa 2010 (UTC)

Abizenak

Kaixo Xabier. Abizen kontuetan ibili zarenez gero, emango zenieke begiratu txiki bat Lopetz eta Antsorena artikuluei? Ea zer iruditzen zaizun, batez ere formulazioaren aldetik eta balizko egokitasunaren aldetik (abizenen kontua hain da labaingarria...) Ongi izan. --josugoni (erantzun hemen) 21:36, 17 Azaroa 2010 (UTC)

Arabako ezizenez iritzirik?

Aupa Xabier (eta gainontzeko lankideak), herrialdekako ezizenen zerrendak osatu nahiz, Araba eta Nafarroa Garaikoak falta dira; bigarrena iturri oso sakabanatuekin apurka-apurka egitea beste erremediorik ez dagoela uste dut. Arabaz ordea badira urteak zerrenda luze bat hortik zehar dabilena, adibidez hemen. Duda bi sortzen zaizkit; lehena erdaraz bilduta daudela. Seguru asko gehienak hizkuntza honetan sortuak dira eta asko nahiko bereziak direnez bere horretan utzi beharko lirateke (horixe egiten dute hemen kasurako) baina zenbait kasutan euskaratik badatoz euskarara pasa daitezke; beste batzuk euskaratzea zein neurritaraino komeni den erabakitzeko denbora dago. Beste aldetik, iturri bakarra da momentuz, orduan komeniko litzateke ahal den neurrian herriz-herriko iturriekin uztartzea eta ahalik eta gehien kontrastatzea, neuk herri batzuetakoak (Laudio...) sekulan ez ditut entzun, seguru asko lan ederra da Arabako herri oso txikietakoak bildu dituelako baina "guztietakoak" bildu nahian agian oso zilegi ez diren batzuk sartuta daude. Ondo ibili.--Adrar (esan) 11:05, 27 Azaroa 2010 (UTC)

Aupa berriro; zeuk diozuna dagoeneko buruan nuen, lehen mezuan esan bezala baina denbora beharko da emaitza hobea geratzeko, batez ere euskaratzeko kontu horretan. Iturri fidagarria badago, lehen "deskarga" egiteko herrietako zerrenda alfabetiko hori erabiltzen ari naiz erosoagoa delako baina gero Voces alavesas lanarekin (ikus 303-3154.or.) uztartuko ditut, non ezizenak agertzen diren alfabetikoki. Gerardo López de Gereñuk egina eta beraz berme guztiak ditu, neure asmoa lan hau azalpenak eta itzulpenetarako erabiltzea da baina erabat ixtea zaila izango da. Ikusten duzunez garai bateko zibilizazio nekazari baten isla dira gehienetan, edo datu historikoetan ("juduak"...) oinarrituta, edozein kasutan balio handikoak dira herri asko orain oso txikiak direlako baina beste garai batzuetan auzoherriekin zituen harremanen edo ezaugarrien berri ematen dituzte; momentuz ez nabil gehiegi itzultzen, gehiago itzuliko ditut baina kasu askotan kontrastea behar da (paraje horietako inor animatu bai?): cabezones zer da, "burugogorrak" ala "buruhandiak"? Beste batzuetan aberastasuna gal liteke eta erdarazkoa (ere) jasotzea ez dago sobran: puercos, gorrinos eta charrines; eta beste batzuetan tokiko hiztegian aditua izan behar da esanahia jakiteko...Euskara berreskuratzen ari den honetan apurka-apurka tradizioa sortuko da horietako zenbait kodifikatzeko, lan horretan parte har dezakegu. Bestela egoera linguistikoak ere markatu egiten du, horregatik Bizkaian "jarrillero" edo "tomatero" euskaraz ere esaten hasiak gara euskaraz, nahiz eta erdaratik etorri...--Adrar (esan) 10:12, 29 Azaroa 2010 (UTC)

Ricoshombres

Xabier, ahal duzunean, begiratu Nafarroako handiki artikuluaren izena. es:Ricoshombres de Navarra euskaratu dut eta ricoshombres hori ez dut inon topatu euskeraz. Eskerrik asko. --Marklar 19:05, 4 Abendua 2010 (UTC)

Primeran. -Marklar 17:44, 8 Abendua 2010 (UTC)

Labore hitza dela eta

Nekazaritza artikulua lantzen ari naiz eta labore hitzaren esanahiari buruzko zalantzak ditut. Zentzu hertsian, badirudi zereala dela, baina orotariko euskal hiztegian nekazaritzako edzoein emaitza izan daitekeela adierazten duela ere badirudi. Ahal dut labore gaztelaniazko cultivo (edonolako cultivo) edo ingelesezko crop itzultzeko eta agian, hasiera batean nuen bezala hazkuntza edo nekazaritzako hazkuntza jarri (baina hazkuntza emaitza baino, jarduera). Zure iritzi finaren zai. - --Joxemai; (erantzunak) 09:19, 29 Abendua 2010 (UTC)

Iruña-Veleia

Zorionak artikulu honi eskua sartzeagatik.--Assar; (erantzun hemen) 09:40, 30 Abendua 2010 (UTC)

Nik ere zorionak baino eskerrak eman nahi dizkizut! --JosebaAbaitua 18:11, 12 Urtarrila 2011 (UTC)

Kaixo Xabier, et desitge un molt bon any nou!

Kaixo, lamente no tenir prou temps per a saber una mica més d'euskera i d'imposar el meu català. T'escric essencialment per a desitjar-te unes molt bones festes de nadal i d'any nou amb moltíssima felicitat, salut i prosperitat, però també per a dir-te que estem preparant el desé aniversari de la Viquipèdia i que esperem poder comptar amb la presència d'almenys alguns de vosaltres per a representar l'euskera. Que 2011 siga un any meravellós per a tu i la teua família, el teu país i aquesta wikipedia. Et deixe a sota l'enllaç en el qual havia escrit un missatge general però que em tem que gairebé ningú no ha vist: http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia_eztabaida:Enbaxada#Kaixo_a_todos.2C_cosas_diversas_y_sobre_todo_Felices_Navidades_y_Pr.C3.B3spero_A.C3.B1o_Nuevo. Una abraçada i de nou un molt bon any nou! Eskerrik asko per la teua atenció. Agur! Claudi/Capsot 22:20, 1 Urtarrila 2011 (UTC)

Hello Xabier,
I'm a Wikipedia user from St. Petersburg, Russia, and I am interested in linguistic and archaeological history of Europe before the arrival of Indo-Europeans, including the history of the Basques. I created a short survey article about pre-Indo-European languages in Europe, which now exists in several languages (including Spanish and catalan). Can you please help translate it into Basque? Regards, --Dmitri Lytov 09:30, 3 Urtarrila 2011 (UTC)

Bisitaz

Kaixo Xabier: Euskal Wikipedia dela eta, zurekin hitz egin nahi nuke. Fb-en utziko dizut mezu bat.--JosebaAbaitua 18:09, 12 Urtarrila 2011 (UTC)

Laguntza

Iepe Itzultzaile! Badakit finlandieraz ez duzula tutik ulertzen, baina laguntza behar dut ondoko terminoekin:

  • Tunturi-Lappi (ingelesez, Fell Lapland) : euskaraz, Tunturi(en) Lappi?
  • Meri-Lappi (ingelesez, Sea-Lapland): euskaraz, Itsas Lappi?
  • Pohjois-Lappi (ingelesez, Northern Lapland) : euskaraz, Ipar Lappi.

-Sikret8 17:48, 20 Urtarrila 2011 (UTC)

Ados! Niri ustez, toponimoari gaineratzen zaizkion zehaztasunak direnez, Meri-Lappi eta Pohjois-Lappi, Itsas Lappi eta Ipar Lappi moduan itzultziko ditut. Eta Tunturiak, Eskandinaviako mendi mota berezi batzuk direnez (ingelesez, Fell, gaztelaniaz, Braña, frantsesez, Tunturi), eta artikulu bereizi beharko dutenez, zehatzena Tunturi Lappi moduan itzultzea izango litzateke, ez? Mendialdea orokorregia iruditu zait, jeje. Ez dakit...pare bat buelta emango dizkiot! Eskerrik asko! -Sikret8 10:55, 21 Urtarrila 2011 (UTC)

Ondare historiko aurkibide taula

Arratsaldeon, Xabier. Nik urte honen hasieran denboraldi batez, bi hilabete edo, lan denbora murritzagoa izango diat (Wikipediaz kanpo lan, azterketa eta estualdi garaia baidiat), izango diaten denbora eskasa artikulu edo kokapen mapa bakan batzuk sortu eta batez ere oso gustokoak dizkiaten gaiei buruzko artikuluen sakontze eta zabaltzean jardungo diat: Trans-Antartika Espedizio Inperiala, Kellseko liburua, Irlanda, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila... hortaz eraikin edo ondare historikoen euskal herrialde bakoitzeko txantiloik sortzeko denborarik ez diat izango. Halere, nik hik bezala arkitektura adituekin elkarlanean hik aipatutako txantiloia horiek sortzen saiatuko ninduan. Bide batez, zorionak administratzaile berriaren postuagatik. Gero arte. -Euskalduna 17:39, 2011ko urtarrilaren 26a (UTC)

Oraingoz, urtarrila amaiera eta otsailaren hasierarako, abuztuan sortu nuen Trans-Antartika Espedizio Inperiala (Sir Ernest Shackleton eta bere eskifaiaren odisea) artikulua zabaldu, sakondu eta amaitzeko buru belarri nabil, hori helburua nagusi gisa hartu dut. Ondare historikoen inguruko gaian bere garaian nire iritzia eman nuen (mantentzearen aldekoa, aldaketaren aurkakoa), hortaz ezer gutxi gehitu dezaket. Ziur nago gai horretan lan ona burutuko duzuela. Halere eskertzen dizut eztabaidarako gonbidapena. Gero arte. -Euskalduna 17:39, 2011ko urtarrilaren 26a (UTC)

Txantiloi:Argitzeko

Kaixo Xabier! (ve, mi ne parolas la euxskan lingvon) - mi provis plibonigi Txantiloi:Argitzeko per:

''Artikulu hau '''{{{1}}}''' buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus '''[[{{{2}}}]]'''.'' [[Fitxategi:Disambig.svg|20px]] <hr style="clear:both;margin-bottom:1em;" /><noinclude> [[Kategoria:Nabigazio txantiloiak|A]]

tamen iu malfaris mian redakton - cxu tio signifas ke iu ajn ne rajtas plibonigi "Txantiloi"? --Dominik 08:41, 8 Otsaila 2011 (UTC)

Milesker Xabier! Dankon pro via rapida respondo - mi scias ke vi ne malfaris mian redakton - ĉu iu devas peti permeson por ŝanĝi ŝablonon (txantiloi)? --Dominik 11:33, 8 Otsaila 2011 (UTC)
(aldono) Jes vi pravas, la angla ŝablono estas bona - kion mi riproĉas al eŭska ŝablono estas <small>..........</small>, ĉar mi malfacile povas legi tiel malgrandajn literojn! --Dominik 11:51, 8 Otsaila 2011 (UTC)
Nun Txantiloi:Argitzeko estas pli bona dank' al vi - milesker hainitz --Dominik 12:18, 8 Otsaila 2011 (UTC)

orrialdean eztabaida bat sortu dut. Zure ekarpena interesgarria izango da. - --Joxemai; (erantzunak) 12:52, 10 Otsaila 2011 (UTC)

Argitzeko

Kaixo Xabier. Ez nago ados Txantiloi:Argitzeko-n egindako aldaketarekin. Garrantzi handiegia hartzen du artikuluaren hasiera-hasieran eta artikuluaren helburuaren kontra egiten du. Gainera, ikusmen zailtasunak dituztenek badakite Ctrl + egiten badute webguneko letra tamaina handitzen dela... --josugoni (erantzun hemen) 22:41, 15 Otsaila 2011 (UTC)

Perdó

Kaixo i perdó. He tardat moltíssim a respondre, es veu que no he posat l'adreça d'e-mail i no m'ha arribat la notícia que havíeu respost i no sé com, avui he passat per ací i he vist els vostres missatges. Perdona'm! Acabe de respondre a Josu ja que tampoc no havia vist el seu missatge; la trobada es farà a Perpinyà el 19 de març (l'arribada s'hi fa el 18 al vespre amb autocar de Barcelona i la tornada el 20 de matí): http://ca.wikipedia.org/wiki/Viquip%C3%A8dia:10_anys_de_la_Viquip%C3%A8dia/Congr%C3%A9s. Espere que vindrà almenys un de vosaltres per a representar la vostra viquipèdia, xarrar i encetar un treball en comú, Gomà ha de contactar algú ja que les respostes que jo havia vist fins ara (Theklan i Janfri), tot i el seu interés, semblaven d'indicar una impossibilitat de vinguda. A priori és Gomà qui s'ha d'encarregar de contactar un de vosaltres, però com que sempre va molt atabalat, crec que més val que en parleu entre vosaltres i probablement valdria la pena de contactar-lo directament. Els gastos de viatge i d'estada de la persona (potser dues però s'haurà de parlar amb Gomà, jo espere que sereu almenys dos... :)) van a càrrec d'Amical (per això tenim clares limitacions!). A l'espera de veure-vos ben aviat, que et vaja tot molt bé, una abraçada ben bona, agur! Capsot 21:41, 20 Otsaila 2011 (UTC)