Graziano: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.1) (robota Erantsia: zh:格拉提安
t r2.7.1) (robota Erantsia: sh:Gracijan
46. lerroa: 46. lerroa:
[[ru:Грациан]]
[[ru:Грациан]]
[[scn:Grazzianu]]
[[scn:Grazzianu]]
[[sh:Gracijan]]
[[sr:Грацијан]]
[[sr:Грацијан]]
[[sv:Gratianus]]
[[sv:Gratianus]]

15:18, 28 otsaila 2011ko berrikusketa

Graziano, latinez Flavius Gratianus Augustus (359 - 383ko abuztuaren 25), erromatar enperadorea izan zen 375 hil zen arte. Valentiniano I.aren semea izan zen.

367ko abuztuaren 4an, aitak augusto titulua eman zion. 375eko azaroaren 17an, Valentiniano I.aren heriotzaren ostean, legioek haren beste seme bat aldarrikatu zuten enperadore, Valentiniano II.aren izenpean.

Grazianok hautaketa hori onartu zuen. Galia probintzia bere esku utzita, Valentiniano II.ak Italia, Iliria eta Afrika probintziak zituen bere aginpean, ofizialki behintzat, zeren, benetako boterea Grazianok zeukan.

Ekialdean Valentek jarraitu zuen gobernuan. 378ko abuztuaren 9an egundoko porrota izan zuen Valentek godoen kontra. Borrokan hil zenez, Grazianoren esku geratu zen ekialdeko erdia ere. Honek, ordea, uste zuen haren menpeko lurraldea zabalegia zela kontrolpean eduki ahal izateko. Hortaz, Teodosio I izendatu zuen ekialdeko enperadorea. Elkarrekin Balkanetako barbaroen aurka borrokatu zuten 382 arte.

Hastapenean adore handiko enperadorea bazen ere, poliki poliki gobernuko kontuak utzi eta postuak ematen zizkion plazerretan murgildu zen Graziano. Honela, Inperioa Merobaudes jeneral frankiarren eta Anbrosio Milango artzapezpikiaren esku geratu zen.

Gainera, alanar talde bat hartu zuen bizkartzain, eta publikoki eszita bezala agertzen zen. Hori guztia zela eta, nahigabea nagusitu zen armadaren artean. Magno Maximo izeneko jeneral bat, nahigabe horretaz baliatuta, Britanian matxinatu zen. Armada handi baten lagun, Galiara abiatu zen, non Graziano zegoen garai hartan. Graziano, bere tropek desertatu ondoren, atzeman eta hil zuten 383ko abuztuaren 25ean.

Grazianoren agintaldia garrantzitsua da kristau historiaren aldetik. Izan ere, garai horretan kristautasuna erlijio nagusia bilakatu zen Inperioan barnan. Milango Anbrosioren aholkuei jarraiki, erlijio paganoak debekatu zituen; Pontifex Maximus titulua arbuiatu zuen; Garaipenaren Aldarea Senatuko etxetik atera zuen; eta, Vestalei ematen zitzaien dirulaguntzak murriztu zizkien.