Governors: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa: 2. lerroa:
{{Musika talde infotaula
{{Musika talde infotaula
| izena = Governors
| izena = Governors
| irudia = [[[[Fitxategi:governors.jpg]]]]
| irudia = [[Fitxategi:governors.jpg]]
| irudi testua = Taldekideak
| irudi testua = Taldekideak
| irudi zabalera = 200
| irudi zabalera = 200

09:36, 9 martxoa 2011ko berrikusketa

Governors
[[Fitxategi:|260px]]
Taldekideak
Datuak
Jatorria Euskal Herria
Musika motaAlternative, Rock
Urteak2006
Produkzioa
Diskoetxea(k)Oihuka, Indie
Taldekideak
J.Sang
Heloy
Aitor
Jorge
Lehengo taldekideak
Beñat
Informazio gehigarria
[http://www.myspace.com/governorszone]
Badok: governors Musikasten: governors

Governors taldea Arrasaten sortutako rock taldea da. Rock & rolla, muinean, musikaren aukera estetiko hutsetik haratago, jarrera sendoa da, handiarekin kritikoa eta txikiarekin eskuzabala den bizitzaren ikuspegia. Rocka gizaki berriaren herri-musika da. Horixe dugu, hain zuzen, Governors taldearen ezaugarririk argiena: bere musikaren intentsitatea eta kantu amorratuen bitartez komunikatzen duten jarrera baikor bezain sortzailea. J. Sang (ahotsa), taldeko aitzindariaren aurreko ibilbideak (EKON, FJORD) bermatzen du aurrez esandakoaren koherentzia.

Frenetikodrome du izenburua taldearen bigarren diskoak. Ahotsen tratamendu finean oinarritzen den musika talde indartsu baten espazio melodiko landua da; nahiz ikusiz nahiz entzunez, zirrara sorrarazten digun unibertso zitala. Taldeak berezkoa duen musika-kontzeptu artistiko honen bidez, kemenez eta kuraiaz mamituriko esentziak barreiatzen ditu. Konposizio eta interpretazio maila handiaren eraginez, diskoak, gaur egungo soinua du, milurteko berriaren lehen hamarkadari dagokiona. Testua berriz, gizakiarengana eta gizartearengana hurbiltzen da, samur eta zintzo, egiazkoa eta baliagarria den horretan asmatu nahian, mundu hobe baten ideia posiblea dela azpimarratuz. Frenetikodrome, azken batean, bizitzaren amildegiaren ertzeko jolas musikala da.

Disko berri hau 2010eko urtarril-otsailean zehar Hi Gain estudioak grabatu eta nahastu du Haritz Harreguyk, eta ekoizpena J. Sang-ekin batera garatu du; masterizazioa, berriz, Jonan Ordorika Mamia estudioetan egina da. Hamar kanta berri aurkezten ditu diskoak. Horrez gain, pasa den urteko Hatortxurock festibalerako egindako Kristal kolpatuak abestia eta bideoa ere topatuko ditugu. Kantu horretan, dakizuenez, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi) eta Sorkun kantariek parte hartu dute. Abesti hori Euskal Zinema eta Bideo jaialdiko azken edizioko irabazlea izan zen.

Musika guztiez gain, taldeko kantari J. Sang-ek berak sei kantaren hitzak idatzi ditu; beste abestien hitzak Eider Zumalde, Aitor Antruejo eta Fredi Paiarenak dira. Berriro ekinean, GOVERNORS taldeak disko eraginkorra eta eragilea dakarkigu, lau haizetara rock..n..rollaren mezua aldarrikatuz.

Diskografia

Itxaron beharra ez da itxaropena (2007)

1. Azken dantza
2. Zikloa
3. Ezer esan gabe
4. Galdutako laztanak
5. Sugearen antzera
6. Orainaldia
7. Destinuaren eskutan
8. Itxaron beharra ez da itxaropena
9. 1981
10. Zure begiradetan
11. Zorionaren anai herrena

Frenetikodrome (2010)

1. Intro
2. Ilargi saltzaileak
3. Ihesi
4. 1, 2, 3... reaction!
5. Ibiltaria
6. Harri bakarra
7. Jostailu hautsiak
8. Hilezina
9. Zure txakurraren gainetik
10. Kontroldemia
11. Galtzaileen garaipena
12. Kristal kolpatuak

+ Kristal kolpatuak (Bideoklipa)

Kanpo loturak

www.myspace.com/governorszone