Frankoak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t r2.7.1) (robota Erantsia: sh:Franci
75. lerroa: 75. lerroa:
[[ru:Франки]]
[[ru:Франки]]
[[scn:Franchi]]
[[scn:Franchi]]
[[sh:Franci]]
[[simple:Franks]]
[[simple:Franks]]
[[sk:Frankovia]]
[[sk:Frankovia]]

13:43, 22 martxoa 2011ko berrikusketa

Garai ezberdinetan zehar frankoen mende egon diren lurraldeak.

Frankoak edo Herri frankoak mendebaldeko germaniarren tribuen konfederazio aldakorra zen. Antzinako iturrietan, Saliarrak, Sicambri, Chamavi, Tencteri, Chattuarii, Bructeri, Usipetes, Ampsivarii dira aipatutako tribu franko batzuk. Azkenean, Saliarrak beste tribuen artean nabarmendu ziren.

Euren hizkuntza antzinako behe-frankoniarra zen, zeinek egungo nederlandera eragin duen. Herri gehien hauek Rhineko iparraldeko ertz aldean bizi ziren. Latinez Francia deitu zitzaion eskualde horri. Antzinako Erromako mugen gainean egundoko presioa egin zuen, baina Erromako armadan ere paper garrantzitsua jokatu zuten. Arbogastesen garaian armadako postu altuenetan egon ziren. Pixkanaka bataviar tribuak ordezkatu zituzten bere bizilekuan, eta Inperioko lurrak okupatu zituzten. Klodio eta Txilderikoen inbasioekin, Tournai inguruan kokatu ziren, beste franko batzuek babestutako erromatar armada garaituta.

Merovingiarrak

Txilderikoen merovingiar familiak franko guztiak batu zituen. Ezarian bere agintea beste lurraldeen gainean hedatu zuten.

Frankoen errege titulua (rex Francorum) eraman zuen lehendabiziko buruzagi frankoa Klovis I.a izan zen, 509an. Siagrio jeneral erromatarraren Soissonsko lurraldea konkistatua zeukan, eta bisigodoak Galiako hegoaldetik uxatu zituen Vouilléko batailan. Beraz, Frankoen hegemonia Galia osora hedatu zuen, Borgoinara, Proventzara eta Britainiara izan ezik.

Klovisek bere menpeko lurraldeak semeen artean banandu zituen, bere semeek biloben artean egingo zuten moduan. Klovisen semeek bat egin zuten Borgoina menderateko (534). Baina Sigeberto I.a eta Txilperiko I.a erregeen garaiatik aurrera, erresumak hiru zonalde garbitan bereizi ziren: Austrasia, Neustria eta Borgoina. Horietako bakoitza bere kabuz garatu zen, eta normalean beste erresumaren gainean kontrola ezartzen saiatzen ziren.

Frankoen lurraldea Klotar II.aren aginpean batu zen berriro 613an. Parisko Ediktua eman zien nobleei, ustelkeria murriztu nahian eta lurralde erraldoi hori bere aginpean egon zedin. Dagoberto I.a seme eta ondorengoaren erregealdi militarki arrakastatsuaren ostean, autoritateak behera egin zuen. 687rako, esan daiteke jauregiko nagusia, horren aurretik erregearen etxeko ofizial nagusia, benetako erregea zela. Azkenean, 751n, Aita Santuaren eta nobleziaren baiezkoa lortuta, Pipin Motzak Txilderiko III.a azken merovingiar erregea postutik kendu zuen, eta bere burua izendatu zuen errege. Honela, karolingiarren leinua sortu zen.

Karolingiarrak

Frankoen Inperioa Verdungo zatiketaren osetan (843).

Europako mendebaldea eta erdialdea aginte baten azpian batzea lortu zuten karolingiarrek. Pipin Motzak, Eztebe Aita Santuarekin aliantzan, lonbardiarrak garaitu zituen. Zilegizko dokumentua zelakoan, Konstantinoaren Emariak zioen bezala, Ravenako Exarkatuko lurraldea Aita Santuen menpera igaro zen, Aita Santuen Estatuak sortuz.

Pipinen ondorengoa Karlos Handia semea izan zen. 772tik aurrera garaitu arte, saxoien aurka borrokatu zen Karlos. Aldi berean (773-774) lonbardiarrak erabat gailendu zituen eta Ipar Italia mere menpera ere pasa zen. 796 arte, Hispaniako iparraldeaan eta egungo Austria aldera Kroaziaraino ere hedatu zuen erresuma Karlosek (Hala ere, Bretainia bere mendetik at egon zen beti). 800go abenduaren 25ean, Leon III.ak Erromatarren Enperadore izendatu zuen Karlos. Honela, Frankiar Inperioa Erromatarrenaren ondorengo bezala aurkeztu zen.

Karlosen ondorengoa Lois semea izan zen. Honen heriotzaren ostean, 840an, Karolingiar Inperioa hirutan banatu zen erregearen hiru semeen artean Verdungo Hitzarmenaren bidez (843):

  • Lotair, Loisen seme handiena, Enperadore bihurtu zen. Bere menpeko lurraldeak Inperioko erdialdea zen: Lotaringia (frankoen jatorrizko lurraldea), Borgoina eta Ipar Italia (Enperadore titulua eraman ahal izateko Italia gobernatu behar zen).
  • Lois, bigarren semea, Ekialdeko frankoen errege bihurtu zen. Geroagoko Erromatar-Germaniar Inperio Saindua osatzekoak ziren lurraldeak bere aginpean geratu ziren.
  • Karlos, hirugarren semea, Mendebaldeko frankoen errege bihurtu zen. Zonalde hau Frantzia zen bilakatzekoa.

Mersengo Hitzarmenean (870) erresuma horiek banandu egin ziren berriro, batez ere lehenengoa. Karlos Gizenaren aginpean, Karolingiar Inperioa, Borgoina izan ezik, batu zen berriz (884), baina batasun horrek ez zuen luze iraun. Ekialdeko erresuman, aipatutako Erromatar-Germaniar Inperioa sortu zen 962an. Mendebaldeko erresuman, karolingiar erregeek agintea 987 arte izan zuten, Lois V.aren heriotzaren ondoren Hugues Capet, kapetarren leinukoa, Frantziako errege bihurtu baitzen.