Itsasaldi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.6.4) (robota Erantsia: es:Marea
t Robot: Cosmetic changes
14. lerroa: 14. lerroa:
* '''Marea-taulak''': urtero mareen altuera iragartzen dute argitalpenak.
* '''Marea-taulak''': urtero mareen altuera iragartzen dute argitalpenak.


== Marearik handienak==
== Marearik handienak ==
Hona hemen munduko ohiko marearik handienak:
Hona hemen munduko ohiko marearik handienak:
{| class="wikitable" border="1" align="center" width=30%
{| class="wikitable" border="1" align="center" width=30%

03:45, 29 martxoa 2011ko berrikusketa

Itsasgora eta itsasbehera Re uharteko La Flotteko portuan.

Itsasaldia edo marea ilargiaren eta eguzkiaren grabitatearen eraginez itsas mailaren gorabehera erritmikoa da[1]. Badaude itsas mailan gorabeherak sortzen beste fenomenoak ere, adibidez presio atmosferikoa. 1 hektopascaleko aldaketa batek 1 zentimetroko gorabehera sor dezake. Aldaketa hauek marea barometrikoak dute izena. Itsas maila ere aldatzen duten beste fenomenoek (haizea, euria, ibaiak gainezka egitea edo tsunamiak) ez dituzte berez mareak sortzen[2].

Terminologia

Hona hemen itsasaldiekin loturiko zenbait hitzak:

  • Marea gora edo itsasgora: itsasoko ura altuera gehien duen unea da.
  • Marea behera edo itsasbehera: itsasoko ura altuera gutxien duen unea da. Itsasgora eta itsasbeheraren arteko denbora ia 6 ordukoa da, 24 ordu eta 50 minutuko zikloa izanik.
  • Igotze: itsas mailaren igoera da.
  • Beheratze edo beheraldia: itsas mailaren jaitsiera da.
  • Marearteko zabalgunea: itsasgora eta itsasbehera arteko plataforma harritsua da[3].
  • Marea bizia: ohikoa baino areagokoa dena, eguzkia eta ilargiaren eraginak Lurrarekiko kokapen erlatibo jakin batzuetan (adibidez, ilberrian eta ilbetean) batzen direlako sortua[1].
  • Marea hila: ohikoa baino txikiagoa dena, eguzkia eta ilargiaren eraginek Lurrarekiko kokapen erlatibo jakin batzuetan (adibidez, ilgoran eta ilbeheran) elkar deusezten dutelako sortua[1].
  • Marea-taulak: urtero mareen altuera iragartzen dute argitalpenak.

Marearik handienak

Hona hemen munduko ohiko marearik handienak:

Marea handiak
Lekua Zabaltasuna
(m.)
Granville, Mont-Saint-Micheleko badia (Frantzia) 13,6
Burntcoat Head, Fundyko badia (Kanada) 11,7
Leaf Lake, Ungavako badia (Quebec) 9,8
Newport, Bristolgo ubidea (Ingalaterra) 9,2
Sunrise, Cook Inlet (Alaska) 9,2
Río Gallegos (Argentina) 8,8
Koksoak ibaiaren bokalea, Hudsoneko badia (Kanada) 8,7
Banco Dirección, Magallanes itsasartea (Txile) 8,5


Erreferentziak

  1. a b c Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Marea. .
  2. Enciclopedia General del Mar. Ediciones Garriga. Madril-Bartzelona. 1958.
  3. Masselink, G.; Short, A. D.. (1993). «The effect of tidal range on beach morphodynamics and morphology: a conceptual beach model» Journal of Coastal Research 9 (3): 785-800. ISSN 0749-0208..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsasaldi