Psikoneuroimmunologia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: {{lanean|Josu}} '''Psikoneuroimmunologia''' immunitate-sistema eta nerbio-sistemaren arteko lotura aztertzen duen zientzia gaztea da, hitza 1975. urtean estreinakoz agertu ...
 
Josu (eztabaida | ekarpenak)
18. lerroa: 18. lerroa:
Aspalditik aipatua da burua eta gorputzaren arteko lotura, eta bere eragina gaixotasun batzuen agerpenean. [[Hipokrates]]-ek, [[Aristoteles]]-ek eta [[Galeno]]k gogo-aldarte negatiboen ahalmen kaltegarria azpimarratu zuten, osasuna nabarmen oker dezakeena.

XIX. mendearen bukaerak medikuntza psikosomatikoaren sorrera ekarri zuen. Fisiologo batzuek emozio-egoerek aldaketa fisiologikoak sortzen zituztela egiaztatu zuten, animalia zein gizakiekin egindako esperimentuetan. Metal'nikov fisiologo sobietarrak ([[Pavlov]]-en dizipulua), esaterako, honela zioen 1928an:
XIX. mendearen bukaerak medikuntza psikosomatikoaren sorrera ekarri zuen. Fisiologo batzuek emozio-egoerek aldaketa fisiologikoak sortzen zituztela egiaztatu zuten, animalia zein gizakiekin egindako esperimentuetan. Metal'nikov fisiologo sobietarrak ([[Ivan Pavlov|Pavlov]]-en dizipulua), esaterako, honela zioen 1928an:

"''Oraindik ez dugu aintzakotzat hartu nerbio-sistemak eta psikismoak organismoaren funtzionamenduan betetzen duten zeregin garrantzitsua. Nahiz eta buru-egoera batzuek hainbat gaitz sortu. Izan ere, organo askoren jarduera ([[bihotz]]a, [[birika]]k, [[heste]]ak, [[guruin]]ak, etab) nerbio-sistemari oso lotua dago. Horregatik gaixoaren buru-egoerak garrantzi handia dauka hainbat gaixotasun fisikoren sorreran''".

XX. mendeko 60ko hamarkadan ezarri ziren psikoneuroimmunologiaren oinarriak, saguekin egindako esperimentuetan animalien [[estres]]ak [[antigorputz]]en jaitsiera eragiten zuela frogatzerakoan <ref>Solomon, G. Moos, R. Stone, G. Fessel, W. ''Periphetal vasoconstriction induced by emotional stress in rats.'' Angiology. 1964 Aug;15:362-5</ref>. George F. Solomon psikiatrak ere nerbio-sistemak immunitate-sistemaren gain jardun zezakeela aurreratu zuen 1964an <ref>Solomon, G.F. and Moos, R.H. ''Emotions, immunity, and disease: a speculative theoretical integration.'' Archives of General Psychiatry. 1964. 11:657-674</ref>

== Sorrera. Ader-en esperimentuak ==
== Sorrera. Ader-en esperimentuak ==

14:41, 3 apirila 2011ko berrikusketa

Psikoneuroimmunologia immunitate-sistema eta nerbio-sistemaren arteko lotura aztertzen duen zientzia gaztea da, hitza 1975. urtean estreinakoz agertu baitzen. Prozesu psikologikoen eragina immunitate-sistemaren gain ikertzen du, agerian utziz garunak betetzen duen funtsezko zeregina, onerako zein txarrerako, hainbat gaixotasunen bilakaeran. Azken 40 urteetan egindako hamaika saiok frogatu dute burua, nerbio-sistema eta immunitate-sistemaren arteko lotura estua, neurologiaren lan-eremua psikologiarekin, immunologiarekin, endokrinologiarekin, psikiatriarekin eta erreumatologiarekin ere lotuz.

George F. Solomon aitzindariak horrela definitu zuen psikoneuroimmunologia:

"Psikoneuroimmunologia garuna (burua/jokaera) eta homeosatasia mantentzen duten sistemen (nerbio-sistema, immunitate-sistema eta sistema endokrinoaren) arteko lotura eta elkarrekintza ikertzen duen arlo zientifikoa da, elkarrekintza horrek sortzen dituen ondorio klinikoak ere aztertzen dituena".

Bi dira garuna eta immunitate-sistemaren arteko lotura-motak:

  • lotura kimikoak: nerbio-sistemak zenbait hormonen jariaketa eragiten du (kortisola eta adrenalina, besteak beste), immunitate-sistemaren gain jarduten dutenak. Horrek agerian uzten du nerbio-sistema, sistema endokrinoa eta immunitate-sistemaren arteko harreman estua.

Aurrekari historikoak

Aspalditik aipatua da burua eta gorputzaren arteko lotura, eta bere eragina gaixotasun batzuen agerpenean. Hipokrates-ek, Aristoteles-ek eta Galenok gogo-aldarte negatiboen ahalmen kaltegarria azpimarratu zuten, osasuna nabarmen oker dezakeena.

XIX. mendearen bukaerak medikuntza psikosomatikoaren sorrera ekarri zuen. Fisiologo batzuek emozio-egoerek aldaketa fisiologikoak sortzen zituztela egiaztatu zuten, animalia zein gizakiekin egindako esperimentuetan. Metal'nikov fisiologo sobietarrak (Pavlov-en dizipulua), esaterako, honela zioen 1928an:

"Oraindik ez dugu aintzakotzat hartu nerbio-sistemak eta psikismoak organismoaren funtzionamenduan betetzen duten zeregin garrantzitsua. Nahiz eta buru-egoera batzuek hainbat gaitz sortu. Izan ere, organo askoren jarduera (bihotza, birikak, hesteak, guruinak, etab) nerbio-sistemari oso lotua dago. Horregatik gaixoaren buru-egoerak garrantzi handia dauka hainbat gaixotasun fisikoren sorreran".

XX. mendeko 60ko hamarkadan ezarri ziren psikoneuroimmunologiaren oinarriak, saguekin egindako esperimentuetan animalien estresak antigorputzen jaitsiera eragiten zuela frogatzerakoan [1]. George F. Solomon psikiatrak ere nerbio-sistemak immunitate-sistemaren gain jardun zezakeela aurreratu zuen 1964an [2]

Sorrera. Ader-en esperimentuak

Erreferentziak

  1. Solomon, G. Moos, R. Stone, G. Fessel, W. Periphetal vasoconstriction induced by emotional stress in rats. Angiology. 1964 Aug;15:362-5
  2. Solomon, G.F. and Moos, R.H. Emotions, immunity, and disease: a speculative theoretical integration. Archives of General Psychiatry. 1964. 11:657-674