Pornografia: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.1) (robota Aldatua: ta:பாலுணர்வுக் கிளர்ச்சியம் |
t r2.7.1) (robota Erantsia: an:Pornografía |
||
51. lerroa: | 51. lerroa: | ||
[[af:Pornografie]] |
[[af:Pornografie]] |
||
[[an:Pornografía]] |
|||
[[ar:إباحية]] |
[[ar:إباحية]] |
||
[[arz:بورنوجرافيه]] |
[[arz:بورنوجرافيه]] |
02:30, 22 apirila 2011ko berrikusketa
Pornografia sexu-eduki garbia erakutsiz, pertsonak sexualki kitzikatzea helburu duen edonolako irudikapena da. Pornografia irudikatzeko zinema, argazkilaritza eta literatura erabil daitezke, besteak beste [1].
Pornografia motak
Nahiz eta pornografia parte hartzaileen, gaiaren edota jarreraren arabera sailka daitekeen, oro har irudien esplizitutasunaren arabera sailkatzen da. Esplizitutasunari jarraituz ondorengo hiru kategoria hauek ditugu:
Softcore
Sexu-harremanen irudiak ez dira esplizituki erakusten. Zinean eta telebistan, bereziki, ez da gizonezkoen eta emakumezkoen genitalen lehen planorik agertzen. Gainera, koito eta felazioa ez da xehetasunez erakusten. Aktoreek edo modeloek beren gorputzen atalen bat estaltzen dute.
Iragarkietan oso erabilia da. Zinean, adibidez, Demi Moore aktorea Striptease filmean.
Mediumcore edo ohiko pornografia
Modeloek beren gorputz osoa erakusten dute jarrera probokatzaileetan.
Playboy edo Penthouse bezalako aldizkari famatuak dira genero honen adibiderik onenak.
Hardcore
Hardcorea genero pornografikorik muturrekoena da. Bai sexu baginala, anala, orala edota beste tresnekin egindako sexu-irudiak esplizituki erakustean datza.
Pornografia mota hau sexu-joeraren arabera sailkatzen da: heterosexuala, homosexuala (gizonezkoa edo emakumezkoa) eta bisexuala. Lehendabiziko film pornografikoak heterosexualak izan ziren eta film gehienak heterosexualak izaten jarraitzen dute. Ondoren, bigarren postuan, gehien ekoizten eta saltzen diren film motak homosexualak dira.
Horietaz aparte, badaude beste hardcore-film mota batzuk. Esaterako, transexuala (sexuz aldatu diren emakumeekin edo gizonekin sexu-harremanak) eta zoofilia (animaliekin sexu-harremanak).
Pornografia Euskal Herrian
2007an Euskalsex Euskadiko Nazioarteko Areto Erotikoaren I. edizioa ospatu zen Bilbao Exhibition Centren, Barakaldon. 2008ko apirilean II. edizioa ospatu zen. Bertan, euskarara bikoiztutako lehen film pornoa aurkeztu zuten, Carlos Resa zuzendari nafarrak 2003an zuzendutako Marranas con ganas filma.
Torbe eta Rebeca Linares dira euskal aktore pornorik ezagunenak.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) malem Seña, Jorge F.. (1992). «Acerca de la pornografía» Revista del Centro de Estudios Constitucionales (11)..