Software jabedun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ar, ca, de, es, fr, it, nl, no, pt, ru, sk, sv, th
t errobota erantsia: pl:Proprietary software
30. lerroa: 30. lerroa:
[[nl:Propriëtaire software]]
[[nl:Propriëtaire software]]
[[no:Proprietær programvare]]
[[no:Proprietær programvare]]
[[pl:Proprietary software]]
[[pt:Software proprietário]]
[[pt:Software proprietário]]
[[ru:Собственническое ПО]]
[[ru:Собственническое ПО]]

21:43, 26 iraila 2006ko berrikusketa

Software jabeduna, software pribatiboa edo software ez librea erabilera, aldaketa edo/eta banaketa (aldaketekin edo gabe) aukerak mugatzen dituen softwarea da. Hau da, software librearen aurkakoa. Normalean software hauen iturri kodea ezin izaten da eskuratu, edo zenbaitetan bai, baina mugapenekin.

Iturri kodea askea izan arren ere, posible da softwarea librea ez izatea, horretarako baldintzak betetzen ez dituelako; hauxe gertatzen da SSHren bertsio komertzialarekin eta Microsoften shared source lizentzia programarekin, adibidez.

Terminologia

Sinonimo ezberdinek nagusiki software mota berbera adierazten duten arren, bakoitzak aspektu zehatz batean nabarmentzen da:

Defentsa

Software jabeduna defendatzen dutenek honako arrazoiak erabili ohi dituzte:

  • Software jabedunak, libreak ez bezala, egileek ordainsariak jasotzea ahalbidetzen du. Softwarea garatzea prozesu luze eta neketsua da, eta eredu libreak ez du errentagarritasuna eskaintzen.
  • Berrikuntzen babesa bermatzen du. Software libreak kode guztiaren kopia eta banaketa ahalbidetzen du, metodo edo algoritmo berri horri abantaila lehiakorra lortzeko aukerarik izan gabe. Software jabedunarekin hori ezagutu ahal izateko, atzeranzko ingeniaritza prozesu luze bat burutu beharra dago.
  • Iturri kodea ezin da eskuratu, beraz, zailagoa da segurtasun akatsak aurkitzea.

Ikus, gainera