Hegoafrikako Teleskopio Handia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: Automated text replacement (-Hego Afrika +Hegoafrika)
28. lerroa: 28. lerroa:
[[nl:Southern African Large Telescope]]
[[nl:Southern African Large Telescope]]
[[pl:Wielki Teleskop Południowoafrykański]]
[[pl:Wielki Teleskop Południowoafrykański]]
[[ru:Большой южно-африканский телескоп]]
[[ru:Большой южноафриканский телескоп]]
[[sv:Southern African Large Telescope]]
[[sv:Southern African Large Telescope]]

09:22, 24 apirila 2011ko berrikusketa

SALT teleskopioaren kanpoaldeko ikuspegia

Hegoafrikako Teleskopio Handia (Southern African Large Telescope edo SALT bere ingelesezko siglengatik), 11 metroko ispilu segmentatu bat duen teleskopio optiko bat da, Karoo Handia izeneko ordokian dagoena, Hegoafrikako Sutherland hiritik gertu. Teleskopioa. Hegoafrikar Behatoki Astronomikoaren zati da.

SALT, Hego hemisferioko teleskopiorik handiena da, eta munduko handienaren tamaina berekoa. Astronomoei, rain arte iristerik ez zegoen objektuak aztertu eta argazkiak ateratzea ahalbidetuko die.

Hegoafrikarekin batera, teleskopio honen eraikuntzan, Poloniak, Zeelanda Berriak, Erresuma Batuak eta Alemaniak parte hartu dute. Eraikuntza 2000n hasi eta 2005ean amaitu zen. Eraikuntzarako estimatutako aurrekontua, 30 milioi dolarrekoa zen.

Ispilu primarioa

Ispilu primarioa, 11 metroko ispilu esferiko bat osatzen duten 91 segmentu hexagonalez osatua dago. Diseinua, Texaseko McDonald Behatokiko Hobby-Eberly Teleskopioan oinarritua dago, baina, arloren batzuetan ezberdina da, SALTaren behar zehatzei hobeto egokitzeko eta azken aurrerakuntza teknologikoak erabili ahal izateko.

Lehen irudiak

2005eko irailak 1ean, SALT teleskopioa funtzionatzen hasi zen, eta, teleskopio honek eginiko lehen argazkiak, honako hauek izan dira. NGC 6744, NGC 6530, M8 (Aintzira Nebulosa) eta 47 Tucanae. Ofizialki, [[2005]eko azaroak 10ean inauguratu zen.