Mimas (satelitea): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
40. lerroa: 40. lerroa:
* {{en}} [http://saturn.jpl.nasa.gov/multimedia/images/images.cfm?subCategoryID=21 Cassini misioan egindako argazkiak]
* {{en}} [http://saturn.jpl.nasa.gov/multimedia/images/images.cfm?subCategoryID=21 Cassini misioan egindako argazkiak]


{{Saturno}}
{{Eguzki sistema aurkibidea}}

[[Kategoria:Saturno]]
[[Kategoria:Saturnoren sateliteak|Mimas]]
[[Kategoria:Saturnoren sateliteak|Mimas]]



10:45, 25 apirila 2011ko berrikusketa

Mimas (satelitea)
Aurkikuntza
AurkitzaileaWilliam Herschel
Data1789eko irailaren 17a
KategoriaSaturnoren sateliteak eta regular moon (en) Itzuli
Ezaugarri orbitalak
Zeren sateliteSaturno
Ardatzerdi handia185.520 km
Eszentrikotasuna0,0202
Orbita-periodoa22 ordu 37 minutu 5 segundo
Makurdura orbitala1,53°
Ezaugarri fisikoak
Masa3,84×1019
Dentsitatea1,17×103
Grabitatea azalean0,077 m/s2
Albedoa0,77
Tenperatura~64
Itxurazko magnitudea12,9

Saturnoren satelitea, 1789an William Herschelek aurkitu zuena. 392 km-ko diametroa du, eta batez ere ur-izotzez osatuta dago. 130 km-ko diametroko krater handi bat du. Aurkitua izan zenean Saturno I izena jaso zuen, Herschelek aurkitutakoetatik barnealdereneko satelitea izateagatik (Saturnoren inguruan 22,5 ordutan biratzen du). Ondorengo izena, Mimas, gure eguzki sistemako beste hainbat gorputzen kasuan bezala, greziar mitologiatik dator, Mimas Erraldoietako bat zelarik, Gearen semea.

Herschel kraterra

Mimasek badu krater bat, Herschel Kraterra deiturikoa. Krater hau 5 kilometroko diametroa zuen gorputz batek 31 metro segunduko abiadan Mimasen aurka egin zuen talkaren ondorio da, gaur egun Herschel kraterra bezala ezagutzen dena sortuz. Hain bortitza izan zen talka hau zenbait pitzadura eragin zituela. Askoz halabeharrezkoagoa izan balitz, ilargia apurtu egingo zen. Kraterraren erdian 6 kilometroko altuera duen mendi bat dago.

Mimas fikzioan

  • Alderaketa ugari egin dira Mimas satelitea eta Star Wars sagako filmetan agertzen den Heriotzaren Izarraren artean. Baina kasualitate hutsa baino ez da, Mimasi filma estreinatu eta hiru urtera atera baitzizkioten argazkiak.
  • Isaac Asimoven gazteentzako liburua den Lucky Starr eta Saturnoren Eraztunak lanean (1958), istorioko heroia den Lucky Starrek bere jazartzaileengandik (Sirio sistemako biztanleak) ihes egitea lortzen du bere ontzia Mimasen azalaren aurka talka eginez, erabat izotzez osatua dagoenez, talkak bere azala urtzen baitu, protagonistak bidaiatzen duen ontzia ezkutatzea ahalbidetuz

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mimas (satelitea)