Malerrekako hizkera: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
47. lerroa: 47. lerroa:
* ''Urri belarra'' = [[Urri]]an ebaki ohi den belarra.
* ''Urri belarra'' = [[Urri]]an ebaki ohi den belarra.
* ''Laplast egin'' = Labaindu, irrist egin.
* ''Laplast egin'' = Labaindu, irrist egin.
* ''Tupust egin''
* ''Tupust egin'' = Elkar jo, kolpatu.
* ''Txapiñe'' = Galtzerdia. [[Tolosaldea]]n ere ''txapiñe'' hitza erabili ohi da, baina esanahi ezberdinez, etxeko oinetakoei deitzeko.
* ''Txapiñe'' = Galtzerdia. [[Tolosaldea]]n ere ''txapiñe'' hitza erabili ohi da, baina esanahi ezberdinez, etxeko oinetakoei deitzeko.
* ''Saarroie'' = Sagarroia edo trikua.
* ''Saarroie'' = Sagarroia edo trikua.

20:19, 30 apirila 2011ko berrikusketa

Malerrekako hizkera Nafarroako Malerreka eskualdean mintzatzen den euskararen azpieuskalkia da, hau Iparraldeko goi nafarreraren barnean dago. Azpieuskalki hau berez ez da bloke homogeneo bat, udalerriaren arabera inguruetako Leitzaldea, Bortziri eta Baztan eskualdeetako eraginak baititu, bestalde udalerri bakoitzeko euskarak ere bere tokian-tokiko berezko ezaugarriak baititu.

Motak

Malerrekako hizkera bi taldetan banatu liteke. Batean "esan" hitza san esaten dena, honek Ezkurra ibaiaren goi arroa hartzen du, bestean "esan" hitza erran esaten da. Talde hauen arteko muga Saldias eta Zubieta artean, eta Saldias eta Beintza-Labaien artean dago.

San (Esan)

Erran

Ezaugarriak

  • Malerrekako euskaran hika tratamendua gaur egun bizi-bizirik eta oso sendo mantentzen da.
  • San / Erran (Esa): Malerrekan san (esan) eta erran hitzen arteko bi eremuen banaketa dago. Ezkurra, Eratsun, Saldias udalerrietan, hots, Ezkurra ibaiaren goi arroan, "esan" hitza "san" esan ohi da, adibidez: Esango diot > Sanen diot, Leitzaldea (Leitza eta Goizueta) eta Ultzamaldea (Igoa eta Beruete) eskualdeko euskararen eraginez. Aldiz, Zubieta eta Beintza-Labaien udalerrietatik aurrera gainontzeko Malerrekako udalerri guztietan, hots, Ezkurra ibaiaren behe arroan, "esan" hitza "erran" esaten da, adibidez: Esango diot > Erranen diot, Bortziri eta Baztango euskararen eraginez. Hortaz, "san" ("esan") eta "erran" hitzen arteko muga Saldias, Zubieta eta Beintza-Labaien udalerrien artean kokatzen da.
  • "J" hizkia "ll"" bezala ahoskatzen da. Joan duk > Llon dok edo Llun dok, Joaldunak > Lloaldunak.
  • Aditz molde bereziak ematen dira. Adibidez: Ez dut > Eztot, Hitz egin > Llolasin (Jolas egin/Solas egin), Irikita > Irikie, Itxita > Itxie.
  • Malerrekako hizkeran ematen diren bertako hitzak. Adibidez: Idortu > lehortu, Iratzea > Garoa, Loie > Lokatza.
  • Euskara batuko -GO atzizkia Malerrekan -EN bezala erabiltzen da, hau nafarreraren ezaugarri oso nabarmena da. Adibidez: Esango diet > Esanen diet, Emango dizut > Emanen dizot/dizut. Halere ezaugarri hau, nafarreraren azpieuskalki guztietan ematen da.
  • Jatorria gaztelanian izan eta hizkuntza horretan -ON amaiera duten hitzak euskara batuan -IA atzizkia daramate. Aldiz, Malerrekako Malerrekako euskaran (baita Leitzalde eskualdean ere) gaztelaniazko -ONA atzizkia mantentzen dute. Adibidez: Bota ezak baloia > Botazak balona. Baita erdarakada hauetan ere: gipuzkeraz esaten den "kajoia" > "kajona" (malerreka), "baloia" > "balona" (malerreka), gipuzkeraz esan ohi den "kabroia" iseka > "kabrona" (malerreka), adibidez: "Hi kabroia haiz" (gipuzkeraz), "hi kabrona llaiz" (Malerrekako hizkera).
  • Beste hizkera edo euskalkietan "TX" (gipuzkeraz) edo "X" (Iparraldean) hizkiak erabiltzen diren hitzak Malerrekako hizkeran "Z" hizkiaz ahoskatzen dira (Nafarroako beste hainbat eskualdeetan bezala). Adibidea: Zapela (Malerreka) = Txapela (Gipuzkoa edo Bizkaian), Xapela (Iparraldean), Zokoa (Malerreka) = Txokoa, Zerrie/a (Malerreka) = Txerria, Zurie/a (Malerreka) = Txuria, Zapala (Malerreka) = Txapala, eta abar.

Erdarakadak

Malerrekako hizkeran Euskal Herriko beste gainontzeko hizkeretan bezala ere erdarakadak egon ohi dira:

  • Planta = Landare.
  • Pues = Baina. Nafarreran orokorrean oso ohikoa den ordezkapena.
  • Maize = Artoa.

Zenbakiak

Orain dela denbora gutxi arte zenbakiak adieraztean jende gehientsuenak Nafarroako euskal eremua eta Iparraldean erabili ohi zuen -etan hogei egitura (hogeirekin osatutako zenbakitzaile hauek antzina euskaraz erabiltzen ziren, eta bitxikeri gisa, zeltiar hizkuntza batzuetan ere erabili izan dira, adibidez, irlanderaz), Malerreka eskualdeko jendeak ere erabili ohi zuena da, gaur egun euskara batuaren eraginez, zenbaketa modu hori gehienbat adineko jendeak erabiltzen jarraitzen du. Adibideak:

  • 60 = Hirurogei (Euskara batua) = Hirutan hogei (Malerrekako euskara).
  • 80 = Laurogei (Euskara batua) = Lautan hogei (Malerrekako euskara).

Hitzak eta esamoldeak

  • Solas in = Solas egin, hitz egin, mintzatu.
  • Biñipin, Biñipen edo Beñepen = Behinik behin.
  • Majiñ bat = Makina bat. Adibidez: Majiñ bat auto = Makina bat auto.
  • Loie = Lokatza.
  • Ergela = Inozoa.
  • Iratzea egin = Garoa bildu.
  • Atautxia eta Amatxia = Aitona eta Amona.
  • Ziarka = Zeharka.
  • Etxola = Txabola.
  • Labrantza etxea = Herrigune batean kokatzen den baserri edo etxaldea.
  • Urri belarra = Urrian ebaki ohi den belarra.
  • Laplast egin = Labaindu, irrist egin.
  • Tupust egin = Elkar jo, kolpatu.
  • Txapiñe = Galtzerdia. Tolosaldean ere txapiñe hitza erabili ohi da, baina esanahi ezberdinez, etxeko oinetakoei deitzeko.
  • Saarroie = Sagarroia edo trikua.
  • Aitz ongi = Agitz ongi, oso ondo.
  • Ostatua = Taberna.
  • Goitti behitti = Goitik behetik.
  • Somatu/Sumatu = Konturatu, ohartu, jabetu.
  • Lur sagarra = Patata. Adineko jendeak erabilia, frantsesezko Pomme de Terre hitzetik eratorria.