Poney: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Flemish Shetland.jpg|thumb|380|[[Shetland poni]] arrazako zaldia. Arraza honetako poniak dira txikienak]]
[[Fitxategi:Flemish Shetland.jpg|thumb|380|[[Shetland poni]] arrazako zaldia. Arraza honetako poniak dira txikienak]]
'''Ponia''' [[zaldi]] txiki bat da ((Equus ferus caballus), [[soingurutze]]ra gehienez 150 zentimetroko altuera duena. Altuera hartatik behera dagoen edozein zaldi ponitzat jotzen da. Zaldien artean poniek berezko izaera eta gorputzera dute.
'''Ponia''' [[zaldi]] txiki bat da (Equus ferus caballus), [[soingurutze]]ra gehienez 150 zentimetroko altuera duena. Altuera hartatik behera dagoen edozein zaldi ponitzat jotzen da. Zaldien artean poniek berezko izaera eta gorputzera dute.


Munduan poni [[arraza]] ugari dago.
Munduan poni [[arraza]] ugari dago.

22:24, 30 apirila 2011ko berrikusketa

Shetland poni arrazako zaldia. Arraza honetako poniak dira txikienak

Ponia zaldi txiki bat da (Equus ferus caballus), soingurutzera gehienez 150 zentimetroko altuera duena. Altuera hartatik behera dagoen edozein zaldi ponitzat jotzen da. Zaldien artean poniek berezko izaera eta gorputzera dute.

Munduan poni arraza ugari dago.

Antzinakoagoak diren poni arrazek, garbienak izateaz gain, zaldi arkaikoen ezaugarriak mantendu dituzte. Esate baterako, bizkarrean zehar duten marra, bai eta hanketan agertzen diren marrak ere. Mutur zurixkak, zurda mardulak eta erdi zutunik zein izaera handia. Tamainaz handiagoak diren zaldiak baino izaera handiagoa sarritan.

Ezaugarriak

Poniak abere indartsu eta landatarrak dira. Beraien pisua bataz beste 100 kilo ingurukoa da, baina esate baterako pottokak 200-250 kiloko aberea da, eta shetland poni txikienak 100 kilotik behera izan daitezke.

Itxura indartsua daukate, soslai zuzena eta belarriak hiruki forman eta ez barrura zuzenduta, handiagoak diren zaldien kasuan ez bezala.

Etimologia

Shetland poni eta selleko zaldi bat parez pare
  • Ponia "pony" da ingelesez eta "poney" frantsesez. Hitza seguraski egun desagerturik dagoen "poulenet" frantses hitzatik dator. Poulenet "poulain" hitzatik dator, hau da, (moxala). Erdi aroko frantsesean moxala "pulain" deitzen zuten, eta hitza hau bere aldetik ertaroko latinaren "pullamen"etik zetorren seguraski, "abere gaztea" esanahiarekin, eta azken hau bere aldetik latin klasikoaren "pullus".
  • Euskaraz berriz joera dago poni arraza guztiak "pottoka" deitzeko, eta hitza poniaren sinonimo gisa erabiltzen ohi da, nahiz eta pottoka bertako arraza zehatza izan. "Behoka" hitza batzuetan ere poniaren sinonimo gisa erabiltzen da. Esate baterako Nafar behoka arraza izendatzeko.

Euskal Herriko poni arrazak

Euskal Herrian bertakoak diren zenbait poni arraza dago.

Bertako arraza hauez gain beste zenbait poni arraza zabaldurik daude Euskal Herrian. Esate baterako Shetland poniak gero eta ugariago dira Euskal Herrian lursail txikiak garbitzeko zein maskota gisa..